(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

453 enplegatu publikok parte hartu dute aurtengo udan Nafarroako Gobernuaren hizkuntza ikastaroetan asteartea, 2011.eko urriak 11


Euskara, ingelesa, frantsesa eta alemaneko 38 ikastaro antolatu ziren hainbat modalitatetan


Iragan udan, 453 enplegatu publikok Nafarroako Gobernuak antolatutako 38 hizkuntza ikastarotan parte hartu zuten, gehienak euskarazko eta ingelesezko ikastaroetan (17 ikastaro hizkuntza horietako bakoitzean), frantseseko hiru talde eta alemaneko beste talde batekin batera.

Ikasle guztietatik, 248 ingelesean matrikulatu ziren, 149 euskaran, 42 frantsesean eta 14 alemanean. Euskarazko ikastaroak Euskarabidearen bidez eman dira, eta erkidegoko hizkuntzena CNAIren bidez (Hizkuntzen Autoikaskuntzako Nafarroako Zentroa) eta Clen College eta ESIC zentro pribatuen bidez.

Administrazio Publikoetako Nafarroako Institutuaren (INAP) eta Euskara nahiz Erkidegoko Hizkuntza Zeritzuen bidez, Foru Gobernuak antolatutako ikastaro horien helburua,hizkuntza horietako ezagutzak eta trebeziak indartzea zen, eta Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat da, aurrez ezagutzak zituztenak hizkuntza horietako bat ikasten zeudelako gaur egun edo aurrez egin zutelako. Hala, izena emandako gehienek, ikasketari eusteko udako programak baliatzen dituzten INAPen ikastaroetako ikasleak dira.

Ikastaro horietako modalitateen artean, hizkuntzetan murgiltzeko ikastaroak nabarmentzen dira. Horiek azpimarratzen dute, alde batetik, hizkuntzaren etengabeko erabilera, eta bestetik, kultur edukiak dituzten tailerretan parte-hartzea ("Cross-cultural issues" izenekoa), C 1 mailako ikasleentzat dena (maila aurreratuena) eta beste herrialde batzuetako herritarrekiko tratuan kultura ezberdinak ezagutzeak duen garrantzian oinarrituta dagoena.

Metodologiari dagokionez, ahozko trebezietan izandako lana nagusitu da; izan ere, konplexuena da, eta teknologia berriak era trinkoan erabili ziren.

Emandako 38 ikastaroetatik, 18 goizez izan ziren, 17 arratsaldez eta 3 goiz eta arratsaldez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa