(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Ikus-entzunezko Komunikazio Zerbitzuei buruzko Foru Dekretuaren proiektua jarri du jendaurrean asteartea, 2011.eko urriak 11


Arauak sektorea erregulatu eta lizentziak emateko etorkizuneko lehiaketen oinarriak ezartzen ditu


Nafarroako Gobernuak, gaur Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu duen iragarkiaren bidez, Ikus-entzunezko Komunikazio Zerbitzuari buruzko Foru Dekretuaren proiektua jendaurrean jartzeko prozesua hasi du. Informazioa Nafarroako Jauregiko iragarki-taulan eta www.navarra.es webgunean (http://www.navarra.es/home_es/Gobierno+de+Navarra/Organigrama/Los+departamentos/Cultura+y+Turismo/Acciones/Normativa+Legal/informacion+publica.htm helbidean) ikus daiteke).

Hilabetean, herritarrek Komunikazio Zuzendaritza Nagusian egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkeztu ahal izango dituzte (aurrez aurre edo internet bidez, Erregistro Nagusian eta haren bulegoetan). Alegazio horiek baloratu eta arauen izapidetzaren espedientean gehituko dira.

Ikus-entzunezko Komunikazio Zerbitzuari buruzko Foru Dekretua irratiaren eta telebistaren alorreko foru politikaren oinarria izango da datozen urteetan. Haren helburua ikus-entzunezko jarduera arautu eta kultura-aktibo, ekonomiaren eragile eta iritzi publiko askea eta anitza kontuan hartzen dela bermatzen duen bitarteko gisa bultzatzea da.

Helburu nagusietako bat ikus-entzunezko lizentziak emateko etorkizuneko lehiaketen oinarriak ezartzea da. Zentzu horretan, orain jendaurrean jarri den Foru Dekretuaren proiektua FMko irratien lehiaketaren deialdia egin aurreko urratsa da. Horixe iragarri zuen urtea amaitu baino lehen egiteko Juan Luis Sánchez de Muniáin kontseilari eta eledunak iragan irailaren 16an Parlamentuan egin zuen mintzaldian. Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak Parlamentuaren egoitzan zera esan zuen: "Nafarroako Gobernuaren nahia da ikus-entzunezkoen mapa osatu eta urtea amaitu aurretik 42 irrati lizentzia berriak lizitatzea. Lizentzia horiek Plan Teknologiko Nazionalak Nafarroari eman zizkion, soinuaren maiztasun modulatuko uhin metrikoen bidezko irrati-hedapenerako. 42 lizentzia berri horiez gain, 1998ko deialdian hutsik gelditu ziren Isaba eta Larraun irratiak ere egongo dira".

Berrogei artiklu bost kapitulutan

Foru Dekretuaren proiektua berrogei artikuluk osatzen dute, bost kapitulutan banatuta. Horiez gain, xedapen gehigarri bat, bi xedapen iragankor eta azken xedapen indargabetzaile bat ere jasotzen ditu.

Zioen azalpenean, proiektuak ikus-entzunezko komunikazioari buruzko erkidegoko eta estatuko araudian erregistraturiko azken aldaketak berrikusten ditu eta foru araudia aldatzeko beharra azaltzen du, Europako eta estatuko esparru berrira egoki dadin arlo horretan.

Lizentziak ematea, nahitaezkoa dena lurreko uhin hertziarren bidezko ikus-entzunezko zerbitzuen prestatzaileentzat, eta lizentzia horiek emateko lehiaketak proiektuaren bigarren kapituluan daude araututa. Kapitulu horretan adierazten da lizitazioak Nafarroako Gobernuak ofizioz has ditzakeela edo interesdunek eskatuta, estatuko araudian ezartzen diren kasuekin bat etorriz.

Deialdiak publikoak izango dira, Nafarroako Aldizkari Ofizialaren bidez jakinaraziko dira eta baloratzeko bost irizpide izango dituzte: bideragarritasun ekonomikoa, ezaugarri teknikoak, emisio eta programazio mota, lizentzia ez eskualdatzeko konpromisoa eta euskararen erabilera.

Aipatutako jarraibideen arabera ematen diren lizentziek hamabost urteko indarraldia izango dute eta automatikoki berrituko dira horrenbeste urtez, betiere lizentziaren titularra izateko eskatzen diren baldintzak betetzen badira. Lizentzia batekin egin nahi den edozein negozio juridikok (oinarrizko araudiak baimentzen dituenak) Nafarroako Gobernuaren baimena izan beharko du aurrez eta zehazten diren tasak ordaindu beharko ditu.

Foru Dekretuaren proiektuak, hirugarren eta laugarren kapituluetan, irabazi asmorik gabeko ikus-entzunezko zerbitzuak ere arautzen ditu, esate baterako, Foru Erkidegoan ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen prestatzaileen erregistro bat sortzea eta kudeatzea. Publikoa izango da eta estatuko erregistroarekin koordinatuko da.

Horren aurretik, proiektuaren lehenengo kapituluan zehazten da araua ez dela aplikatuko ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzu publikoaren prestazioan (Nafarroan estatuko irratia eta telebista publikoa). Aldiz, administrazioaren lizentziarik behar ez duten ikus-entzunezko komunikazio-zerbitzuen prestazioa hasteko (kable bidez emisioak, adibidez) nahikoa izango da aurrez jakinaraztea eta foru erregistroan izena behar bezala ematea.

Amaitzeko, Nafarroako Gobernuaren arau proposamenaren bosgarren kapituluan, arlo horretan ireki daitezkeen zehapenen administrazio izapideak jasotzen dira, Ikus-entzunezko Komunikazioaren 7/2010 Lege Orokorrak ezartzen duen araubide orokorrarekin bat etorriz. Horrez gain, arlo horretan herritarrek duten partaidetzaren esparrua eta hedabideek beraien edo Nafarroako Gobernuak sustaturiko autoerregulatzeko kodeetara atxikitzeko duten aukera ezartzen ditu.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa