(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakaria Eskualdeen Batzordearen osoko bilkuran izan da lehen aldiz asteartea, 2011.eko urriak 11


Bilkura horretan, 2014-2020 aldirako Europar Batasuneko eskualdeei eman beharreko laguntzen politikari buruz eztabaidatuko da


Barcina Lehendakaria Eskualdeen Batzordearen inaugurazio-ekitaldian.

Barcina Lehendakaria Eskualdeen Batzordearen inaugurazio-ekitaldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Lehendakari Yolanda Barcina Europar Batasuneko Eskualdeen Batzordearen (Cdr) osoko bilkuran izango da lehen aldiz gaur arratsaldean, erkidegoaren politika eta legeria lantzeko prozesuan tokiko eta eskualdeko erakundeei ahotsa ematen dien kontsulta-organoa.

Aurrez, Barcina Foru Erkidegoaren ordezkari-titular moduan akreditatu da bilkura horretan, eta kargu hori Gobernuaren eledun eta Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilari Juan Luis Sánchez de Muniáin-i eskuordetu ahal izango dio; azken horrek du ordezko kidearen izaera.

Asteazken honetan, urriak 12, egingo den CdR-ren 92. osoko bilkuraren gai-zerrendako gai nagusia aurrekontu-alorraren azterketa da eta, batez ere, Europako Batzordeak 2014-2020rako berriki proposatutako eskualdeko laguntzen politika.

Gainera, industria-politikaren etorkizunari buruz eztabaidatzea aurreikusita du eta, zehatzago, Europar Batasunak dituen egitasmoak egungo enplegu-mailei eusteko eta sektore ekologikoenak sustatzeko; horrekin batera, Indiaren, hazten ari den herrialde batek hiri-garapen iraunkor bat lortzeko zer erronkei egin behar dien aurre.

Gaurkoan bere lehen lan-saioa izango duen osoko bilkuraren inaugurazio-ekitaldia atzo egin zen "Open days"-en bederatzigarren edizioaren irekiera-ekitaldiarekin, hau da, eskualdeen eta hirien aste europarra, eta Europako Batzordeko lehendakari José Manuel Durao Barroso eta Europako Parlamentuko lehendakari Jerzy Buzek-ek parte hartu zuten bertan.

Ez da ahaztu behar Nafarroak antolatzaile gisa parte hartu duela, Moderna Plana eta Espezializazio Adimentsuaren Estrategiari buruz Open days-en esparruan antolatutako programaren barneko mintegietako batean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa