(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

20.000 ikaslek Nafarrako Kirol Jokoen 25. edizioan parte hartuko dute osteguna, 2011.eko urriak 13


Jada eskaintzen diren kirol-modalitateei pilotako trinketea erantsi zaie


Aste Zuria eskolako eskiaren Nafarroako kanpainako irudia.

20.000 bat ikaslek parte hartuko dute Nafarroako Kirol Jokoen hogeita bosgarren edizioan 2011-2012 ikasturte honetan; aurtengoan, jada eskaintzen diren kirol-modalitateei pilotako trinketea erantsi zaie. Berrikuntza horrekin, ikasleek 28 kirol eta 47 modalitate ezberdinen artean aukeratu ahal izango dute.

Kirolaren Nafarroako Institutuaren zuzendari-gerente Miguel Ángel Pozuetak eskola-kanpaina baten edizio berri bat aurkeztu du aur Iruñeko Kirolaren Etxean. Haren bidez lortu nahi da ere:, eskoletako praktikatzaileen portzentajea handitzea, Bigarren Hezkuntzako garaitik aurrera kirolaren jarduera ez uztea, nesken parte-hartzea bultzatzea (nesken portzentzajea % 37koa da), teknikari gutxi izatearen arazoa konpontzea, ariketa fisikoaren bidez umeen obesitateari aurre egitea eta parte-hartzaileen artean eta haien ingurunean (gurasoak, entrenatzaileak, ordezkariak, epaileak eta ikusleak) joko garbia eta kiroltasuna bultzatzea.

Aurreratu den moduan, Nafarroako ikasleek 29 kiroletako 47 modalitateetan aritu ahal izango dute, lau mailatan banatuta: alebinak (10-11 urte), infantilak (12-13 urte), kadeteak (14-15 urte) eta jubenilak (16-17 urte).

Kanpainak zenbait helburu partikular ere planteatzen ditu. Hala, urpeko jardueretan bi hegatsen eta eskafandraren probak sustatu nahi dira infantil, kadete eta juniorretan, Espainiako txapelketei begira prestakuntza hobea izate aldera; badmintonean, beste udalerri batzuetako ikasleak bereganatu nahi dira, behe mailetan eskolak sortzeko; saskibaloian, epaileak erakarri eta prestatzeko kanpainak sustatu nahi dira.

Gainera, beisboleko partiden iraupena aldatuko da sailkapen eta finalen faseetan, partidak ordutegi egokiago batzuetan jarri ahal izateko; eta, txirrindularitzan, alebinen maila Eskoletara zabaldu nahi da asegurua estaltzeko.

Azkenik, golf-programa finkatu nahi da; karaten, alebin, infantil eta jubeniletako sustapeneko jardunaldi bakoitzeko jarduera ordutegi ezberdinetan lehiakide eta jendearen artean mailakatze bat lor dadin; igeriketan, igeriketa sinkronizatua eta waterpoloa jubenil mailan finkatzea bilatzen da; errugbian, iragan denboraldian hasitako bidea laguntzen jarraituko da Euskal Ligan parte hatuz, Kantabria eta Errioxako taldeekin batera; eta boleibolen txapelketa liga propio baten bidez antolatuko da, emakumeen infantil eta jubenil mailetan.

Bukatzeko, kirolaren balioen sariak bultzatzen jarraituko da, balio horiek sustatzeko Nafarroako Kirol Jokoetan parte hartzen duten federazioen bidez

Talde buruak prestatzeko betebeharra

Kirol-kanpaina berriak parte hartzen duten taldeburuak prestatzeko beharra azpimarratuko du. Arrazoi hori dela-eta, prestakuntzako beste proposamen bat egin du; haren bidez, lehen mailako multzo edo mailetan parte hartzen duten lehen infantil mailako taldeetako entrenatzaileek (futbola, areto-futbola, saskibaloia, eskubaloia, atletismo, judo, karate, igeriketa, taekwondo eta waterpoloko modalitateetan), izena emateko garaian gutxienez hasierako mailako ikastaroa egin dutela nahitaez egiaztatu beharko dute.

Kadete mailako gainerako talde parte-hartzaileetako entrenatzaileek prestakuntza bera egiaztatu beharko dute. Haiek guztiek dokumentazio hori Nafarroako Kirol Jokoetan XXV. edizioan zehar aurkeztu ahal izango dute.

Kontua da, arduradun horiek izan ditzatela beren kirolariekin osasungarritasun eta segurtasuneko baldintza batzuetan jokatzea ahalbidetuko dien oinarrizko arrazoi batzuk.

Prestakuntza hori 18 orduko eduko komunen bloke komun batek osatzen dute modalitate ezberdinetan, eta edukia hiru arlotan banatzen da: gaitasunak garatzeko arloa eta haren programazioa; entrenatzailearen ikaskuntza-lidergo ikaskuntzaren alorra, eta segurtasun nahiz osasungarritasuneko arloa; prestakuntza horri modalitateko eduki zehatzen 10 orduko bloke espezifiko bat erantsi zaio, eta bertan jorratzen dira: prestakuntza teknikoa eta taktikoa, espezialitatearen didaktika eta jokoaren arauak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa