(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Europako proiektu berri bat sustatuko du nitratoen ondoriozko uren kutsadura saihesteko osteguna, 2011.eko urriak 13


Proiektuaren bidez nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueraren inguruko ezagutza hobetuko da ur kontinentaletan


Nafarroako Gobernuak Europako proiektu berri bat bultzatuko du Nekazaritzako jarduerek ur kontinentalen nitratozko kutsaduran dituzten ondorioei buruzkoa. Proiektua Europar Batasuneko "Life" deialdiaren barruan dago.  Proiektuaren helburu nagusia nekazaritzako eta abeltzaintzako jarduerek ur kontinentalak (lurpeko urak eta azalekoak) nitratoz kutsatzeko duten eragina hobeto ezagutzea da, eta, ondoren, horiek saihestu eta eragina murrizteko jardun onak eta bitartekoak sustatzea.

Helburu hori bat dator ura nekazaritzako nitratoek eragindako kutsaduratik babesteko otsailaren 16ko 261/1996 Errege Dekretuarekin. Horrek Nitratoen 91/676/EEC Europako Direktiba estatuko legedira egokitzen du.

Ekimena Gestión Ambiental de Navarra sozietate publikoaren, Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutuaren eta  Ingurumen Balabideen Zentroaren (CRANA) bidez garatu da. 2.420.765 euroren aurrekontua du, eta horren % 47,39 EB finantzatzen du.

Proiektua abiatzeko jardunaldia

Gaur goizean, Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko ekitaldien aretoan proiektua abiatzeko jardunaldia egin dute. Bertan, proiektuaren eta nitratoen arazoarekin loturiko instituzio eta erakundeen sarearen zuzendaritza batzordeak eratu dira.

Jardunaldiaren buru izan da Andrés Eciolaza Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusia, eta proiektuaren aurkezpena Juan José Grau Uraren Zerbitzuko zuzendariak egin du, erakunde partaideetako teknikariekin elkarlanean.

Proiektu horren bidez, nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueren ondorioak, baita ongarri organiko eta ez-organikoen erabilera ere, hainbat arlotan aztertuko dira esperientzia piloto gisa. Azterketa horiek oinarri, proiektuak nitratoen kutsadura simulatu eta zenbatzeko ereduak garatuko ditu. Ekintza horrek ekintza planak baloratzeko ondorioak atera eta, hala, horien efikazia eta eraginkortasuna hobetzeko aukera emango du.

Zehazki, hauek dira sakon aztertuko diren jarduerak eta lurraldeko guneak:

- Neurrien eta jardueren programen ebaluazioa egitea Ebroren akuifero alubialean eta ibaiadar nagusietan, lurpeko emariaren eta nitratoen garraioaren simulazio ereduak garatuz.

- Nafarroako nekazaritzako arro esperimentalen sareko bi arro pilototan nekazaritzako eta abeltzaintzako jardueren azterketa egitea.

Proiektu horren bidez, nekazaritzako eta abeltzaintzako iturrietako nitratoen kutsadurak kalteturiko guneen artean gaiaren inguruko ezagutza jakinaraziko da. Gainera, prestakuntzarako, informatzeko, sentsibilizatzeko eta emaitzak hedatzeko ekintzak ere aurreikusi dira. Horretarako, eragile nagusiekin lan egingo da: nekazari eta abeltzaineki.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa