(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Salgaien Trenbide Korridore Atlantikoari babesa eman dio ostirala, 2011.eko urriak 14


Astiz kontseilariak laguntza-adierazpen bat sinatu du gaur Valladoliden, Asturias, Kantabria, Gaztela eta Leon, Galizia eta Euskal Autonomia Erkidegoarekin batera


Sustapen kontseilariak Valladoliden

Valladoliden bildutako kontseilariak, horien artean, Anai Astiz (eskuinetik 3.a) ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Salgaien Trenbide Korridore Atlantikoari bere laguntza eman dio Valladoliden sinatutako adierazpen publiko batekin, Asturias, Kantabria, Gaztela eta Leon, Galizia eta Euskal Autonomia Erkidegoko gobernu autonomoekin batera.

Gaztela eta Leongo Gobernuak deitutako ekitaldian, Foru Gobernuaren ordezkaria Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko Anai Astiz kontseilaria izan da. Adierazpenaren xedea, arku hau Europan Barnako Garraio Sarearen oinarrizko ardatz bihurtzea da, eta Europako Batzordeak urriaren 19an berraztertuko du.

Atlantikoko Tren Korridorea

Atlantikoko Korridorea zenbait herrialde zeharkatzen dituen 2.000 kilometro luzeko komunikazio-ardatz bat da eta, horri esker, Atlantikoko portuak eta haren eraginpeko zonaldeko logistika-zentroak elkar lotuko dira. 2010. urtearen amaieran, sei erkidego hauek parte hartzen duten Atlantikoko Korridorea Sustatzeko Plataforma sortu zen Bruselan.

Ondoren, 2011ko apirilaren 13an Atlantikoko Korridorearen Manifestua aurkeztu zen Bruselan. Manifestu horrek Ardatz Atlantikoaren sustapenari laguntzen dio merkantzia garraiatzeko moduen orekari lagunduz; era horretan, tren eta itsaso bidezko garraioa areagotzen da errepidez garraiatzeko moduaren osagarri.

Adierazpena sinatu duten sei eskualdeek Manifestua berariaz onesten dute, eta bertan defendatzen dute Atlantikoko Korridorea Europan Barnako Garraio Sarearen linea nagusi, zentral eta oinarrizkoetan izan behar duela. Gainera, sarearen egokitzapen-inbertsioak babesten dituzte, bai eta portuko terminalekin eta moduen arteko logistika-plataformekin dagoen lotura ere. Gainera, Espainiako Gobernuari eskatzen diote Espainiako Iparraldeko eta Ipar Ekialdeko Abiadura Handiko sarearekin amai dezala, Atlantikoko Korridorearekin koordinatuta lurralde- eta gizarte-mailako orekaren alde egiteko.

Astiz kontseilariaren adierazpenak

Nafarroako Foru Erkidegotik at egin duen lehen ekitaldian, Anai Astiz-ek adierazi duenez, "sinadura honekin erakusten dugu autonomia erkidegoen arteko kohesioa ezinbestekoa dela halako garrantzia duen ekimen bateratu baterako".

Gainera, Astizek aipatu duenez, bere nahia da "era honetako ekintzek jarraipen izan dezatela", eta "horretarako aukerak izango direla Espainia Europako beste lekuekin, Atlantikoko eta Mediterraneoko korridoreen bidez, lotzeko pausoak ematen diren heinean".

"Ez da ahaztu behar Nafarroatik pasako den Zeharkako Ardatzak beteko duen oinarrizko funtzioa Europa barnako lotura bideragarri, eraginkor bat lortzeko eta, batez ere, gure eskualdeentzat garapen ekonomikoan eragin handia izango duena" adierazi du Astiz-ek.

Gogora ekarri behar da, berehala Nafarroako lurrean eraikitzen hasiko den Abiadura Handiko Trena euskal "Y"-aren bidez Atlantikoko Korridorearekin lotuko den Zeharkako Ardatzaren zati izango dela.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Anai Astiz-en adierazpenaren audioa bileraren ostean
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa