(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Foruzaingoaren 51 agente izango dira igande honetan Tafallan, `Nafarroa Oinez´ egunaren ospakizunean ostirala, 2011.eko urriak 14


12.000 auto eta 300 autobus hurbilduko direla aurreikusten da


Foruzaingoak segurtasun eta trafikoko zerbitzu berezia aurreikusi du datorren igandean, hilak 16, Tafallan `Nafarroa Oinez 2011´ Nafarroako ikastolen festa ospatzen dela eta. 51 agente izango dira bertan bide-segurtasuna eta trafiko arina bermatzeko xedearekin, sarrera nahiz irteerako operazioan, bai eta bertaratzen diren segurtasuna bermatzeko ere.

Zerbitzu berezi hori goizeko 08:00etan abiatuko da, lehen parte-hartzaileak iritsi baino ordubete lehenago. Jende kopuru handiena 10:00ak eta 13:00ak artean izatea espero da, eta 12.000 auto nahiz 300 autobus bertaratzea. Autoek Abacoko industrialdearen alboan aparkalekuak izango dituzte, belodromoaren alboko zelaian, San Gregorioko udalerrian, eta siloaren ondoan, hirira heltzen den bidearen arabera; autobusak, berriz, Tafallako belodromoaren alboko bideetan eta siloko zonaldean aparkatu ahal izango dute.

Nafarroako Autopistako AP-15 izango da sor daitekeen trafiko handiagatik gehien kaltetuko den bidea, Tafallako iparraldeko eta hegoaldeko lotuneen arteko bide-zatian. Gune horretan, erabiltzaileek eskuineko erreitik zirkulatu beharko dute nahitaez, eta ezkerrekoa erabili beharko dute aurreratzeko.

Aurreikusita dagoen ibilgailu eta bisitarien kopuru handia dela eta, Foruzaingoak parte-hartzaileei eskatzen die `Nafarroa Oinez´-en antolakuntzak ezarritako seinaleak eta informazio-panelak errespeta ditzatela, bai eta agenteek ematen dizkieten aginduak ere. Halaber, iristeko eta irtetzeko puntako orduak ekiditeko gomendioa luzatzen da.

Trafikoan sor daitezkeen beste zenbait eragozpen

Bestalde, urriaren 17tik 21era, A-21, Pirinioetako Autobian trafikoan eragozpenak sortuko dira 6+300 eta 35 kilometro-puntuen artean kontrol-lanak eta bidearen mantentze-lanak egiteko. A-68, Ebroko Autobian, zuntz optikoa instalatzeko lanek jarraitzen dute 86 eta 95+3000 kilometroen artean, eta Tuterako noranzkoan erreia edo bazterbidea moztuko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa