(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Iribas kontseilariak Almandozen (Baztan) hasi du Foru Erkidegoko ikastetxeak bisitatzeko programa ostirala, 2011.eko urriak 14


Nafarroan landaguneko 79 eskola eta institutu daude, eta matrikulaturiko 3.000 ikasle inguru dituzte


Iribas kontseilariak Almandozko Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikora egin du bisita

Iribas kontseilaria ikasleei hitz egiten, irakasleen eta agintarien aurrean ( irudia handitu )

José Iribas Sánchez de Boado Hezkuntza kontseilaria Almandozko (Baztan) Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikora joan da. Han, irakasleekin batzartu da eta ikastetxean ikasten ari diren ikasleei mintzatu zaie. Bisita Nafarroako eskola eta institutuak bertatik ezagutzeko egingo dituen irteeren programaren barruan egin da.

Herrian egon den bitartean, kontseilarik Baztango Garbiñe Elizegi alkatea eta Almandozko Luis Roldán alkate epailea izan ditu lagun.

Azpimarratu behar da Foru Erkidegoan landaguneetako 79 ikastetxe daudela lurralde osoan ia-ia (Pirinioak, Estellerria, Barranka, Zangozako ingurua, Erdialdea-Tafalla eta Erribera), eta horietan 3.000 ikasle inguruk ikasten dute.

Ikastetxe horietako gehienek Haur eta Lehen Hezkuntza eskaintzen dituzte, baina lau ikastetxetan (Betelun, Zudairen, Arantzan eta Zugarramurdin) ikasleek Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasteko aukera ere badaukate.

Almandozko ikastetxea

Almandozko Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoa D eredukoa da (euskaraz irakasten da, eta gaztelania ikasgaia da) eta, guztira, bi taldetan banatuta dauden 19 haurrek ikasten dute (3k Haur Hezkuntzan eta 16k Lehen Hezkuntzan). Talde horietatik bat Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailetako ikasleek osatzen dute; bestea, aldiz, Lehen Hezkuntzako gainerako ikasmailetakoek osatzen dute.

Almandozko HLHIPk Baztango ikastetxeekin koordinatuz egiten du lan. Beste ikastetxe horiek 10 dira, eta Almandozen, Amaiurren, Arizkunen, Arraiozen, Azpilkuetan, Erratzun, Gartzainen, Iruritan, Oronozen eta Zigan daude. Horiez gain, Urdazubiko-Zugarramurdiko Landaguneko Eskola Elkartua ere badago. Ikastetxe  horietako zuzendariak eta irakasleak astero Iruritan elkartzen dira, koordinatzeko. Han, urteko programa orokorra, hobetzeko plana eta ikastetxeetako jardueren gainerako arloak lantzen dituzte batera. Horretarako, landaguneko eskoletako koordinatzaile bat izaten dute.

Ikastetxea Lekaroz-Elizondoko BHIra dago atxikita, eta Nati Baranguan Zozaya da zuzendaria.

Prestakuntza bateratua Baztango beste ikastetxe batzuekin

Ohiko eskolez gain, asteazkenero, Baztango hamar ikastetxe publikoetako Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren zikloetako ikasleak Iruritara joaten dira ingelesa, heziketa fisikoa eta musika ikastera. Lehen Elizondora joaten ziren.

Gainera, Almandozko eta Zigako ikasle guztiek asteroko tailer batean parte hartzen dute (astearte goizetan). Urtero, txandaka, bi herrietako batean egiten dute tailerra; aurten, 2011-2012 ikasturtean, Zigan egiten dute.

Saio horien bidez, Bigarren Hezkuntzan institutuan izango dituzten ikaskideekin harremana sustatzea da asmoa. Ikasleek ingelesean, heziketa fisikoan eta musikan espezialistak diren irakasleek ematen dituzten alorretan ezagutza hartzea eta gaztelania lantzea ere dira helburuak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa