(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Osasun zerbitzuek 133 pertsona artatu dituzten aurtengo Nafarroa Oinezen, Tafallan astelehena, 2011.eko urriak 17


Nafarroako Ospitale Gunera lau pertsona eraman ziren, bi traumatismoen ondorioz eta beste bi intoxikazio etilikoagatik


Guztira 133 pertsona artatu dituzte igande honetan Nafarroako Larrialdi Agentziak (NLA) eta Gurutze Gorriak Nafarroa Oinez dela-eta koordinatu duten antolaketako osasun langileek. Aurten Tafallan egin da eta Garcés de los Fayos ikastolak antolatu du.

Iluntzeko 20:00ak arte NLAren aginte postu aurreratuan zenbatu ziren esku-hartze guztietatik4 kasutan bakarrik eraman behar izan dira Nafarroako Ospitale Gunera, bi kasutan traumatismoen ondorioz eta beste bitan intoxikazio etilikoaren ondorioz.

Gurutze Gorriko 80 bolondresek parte hartu dute antolaketan, eta ez galtzeko 10.000 pultsera banatu zituzten partaideen artean. Horri esker, galdutako adingabeen senideak edo laguntzaileak aurkitu ziren.

Ibilbideko bost guneetako bakoitzean anbulantzia bat, osasun-postu bat eta sorosleen talde bat jarri zituzten. 3. eta 4. guneak beste anbulantzia bat eta beste talde bat jarrita indartu ziren. Gainera, 3. gunean medikuen postu bat eta jaiarekin loturiko patologien arretarako leku bat jarri zituzten. 4. postuan, kamioi bat eta bizi-euskarri aurreratuko postu bat kokatu zituzten. Helduera eta irteera ordu jendetsuenetan beste anbulantzia bat jarri zuten Tafallako tren geltokian. Tafallatik 21:30ean atera zen azken trena, eta ez zen gorabeherarik gertatu.

Bestalde, Foruzaingoak segurtasun eta trafikorako antolaketa berezia prestatu zuen, eta, horri esker, eguna normaltasunez igaro zen. 51 agente bidali ziren bideko segurtasuna eta trafikoaren arintasuna eta jaira hurbildu ziren partaideen segurtasuna bermatzeko.

Aurreikusi bezala, ibilgailu gehien 10:00ak eta 13:00ak bitarte ibili zen, eta parte hartzaileak 20:00ak baino beranduago zirenean bueltatu ziren etxera. Horren ondorioz, une batzuetan trafikoa moteldu egin zen, baina ez zen gertatu gorabehera handirik.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa