(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Astearte honetan "Internet landagunean" gaiari buruzko partaidetza mahai bat osatuko da Ezkarozen astelehena, 2011.eko urriak 17


Aurreikusi denaren arabera, astean zehar "Software librea" eta "Komunikazioa" gaien inguruko mahaiak ere osatuko dira


Datorren asteartean, urriaren 18an, "Internet landagunean" gaiari buruz eztabaidatuko da Ezkarozen, Nafarroako Gobernuak antolatuta, Lehendakaritzako,  Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko Partaidetza eta Teknologia Berrien Zuzendaritza Nagusiare bidez. Ekitaldia 19:00etan izango da Zaraitzu Ibarreko Etxeko ekitaldi aretoan, eta herritarrentzat eta interesa duten erakunde eta enpresentzat zabalik egongo da. Hilero egingo diren hurrengo saioak Nafarroako beste herri batzuetan egingo dira.

Aurrez aurre eztabaidatzeko gunearen helburua teknologia berriak landagunera gerturatu eta tokiko erakunde zein herritarrei prestakuntza ematea da. Hala, enpresek eta herritarrek landagunea eta herri txikiak kaltetzen dituzten gaiak direla eta (Interneterako sarbidea, konexioa, mugikortasuna eta "arrail digitala" delakoa murrizteko modua) duten ardurari erantzuna emango zaio.

Eztabaidarako beste bi mahai Iruñean

Horrez gain, datorren ostegunean, Iruñean eztabaidarako beste bi mahai osatuko dira, bata software libreari buruzkoa, gai horren inguruan Nafarroako Gobernuaren jarduerak zehaztera bideratua, eta bestea komunikazioari buruzkoa, Gobernuak bere heritarrekin hitz egin eta herritarrei entzute aldera parte hartzeko eta informazioa jakinarazteko zein kanal ireki beharko lituzkeen identifikatzeko eta zehazteko.

Mahai horietako batean parte hartu, informazioa lortu edo zalantzak argitu nahi izanez gero, idatzi gobierno@navarra.es helbidera.

Eztabaida foro horien hurrengo saioetan lortzen diren ondorioekin "Partaidetzaren ibilbide orria" egingo da. Aurreikusi denaren arabera, datorren urtarrilean argitaratuko da, eta datozen urteetan Nafarroako Gobernuaren jarduera ildoak zehaztuko ditu eztabaida mahai horietako gaien inguruan. Agiri bizia, dinamikoa izatea da asmoa, ordura arte garatu diren lanen ebaluazioa egiteko balioko duena eta, gainera, lan-mahaiek egindako ekarpen berriak biltzen dituena, hilero egingo diren saioetan elkartuko direlako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa