(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak satelite bidezko konexioa sustatuko du estalduratik gabeko landa-eremuetan banda zabaleko Internet zerbitzua izan dezaten astelehena, 2011.eko urriak 17


Jiménez lehendakariordea helburu horrekin bildu zen iragan astean Hispasat operadorearekin


Nafarroako Gobernuak satelite bidezko estaldurari bultzada berri bat ematea aztertzen ari da, Foru Erkidegoko landa-eremuetan oraindik estaldura hori ez duten Internet-eko banda zabalaren zerbitzua izan dezaten. Egoera horretan daude Nafarroako biztanleen % 0,77 (ia bost mila pertsona).

Gaur egun, Nafarroako udalerri guztiek dute banda zabaleko Interneteko zerbitzua ADSLaren, kablearen edo WIMAX teknologiaren (irratiz) bidez. Nolanahi ere, estaldura hori udalerri bakoitzeko biztanleria-nukleo garrantzitsueneni dagokie, eta lehen aipatutako biztanleriaren % 0,77ko portzentaje horri eragiten dion itzalguneak daude. Udalerri horietan, Nafarroako Gobernuak diru-laguntzak eskaintzen ditu satelite bidezko zerbitzua emateko, lurreko azpiegitura ezartzeak zer kostu handia duen ikusita.

Nafarroako Gobernuko lehen lehendakariorde Roberto Jiménezek Hispasat telekomunikazioen operadoreko kontseilari delegatuarekin bildu zen iragan astean, Madrilen, satelite bidez banda zabaleko estaldurarik gabeko gune horietan Internet zerbitzua izateko ahaleginean sakontzeko; kontuan hartuz gaur egungo egoera ekonomikoak ez duela uzten inbertsio eta azpiegiturak egitea arazo hori Internetera sartzeko beste bide batzuen bidez konpondu ahal izateko. Jiménez lehendakariordeak Hispasat operadorearen laguntza eskatu zuen foruaren diru-kutxari kostu txikiena eragiten dion irtenbide bat aurkitu ahal izateko.

Alde horretatik, bileraren amaieran, Jiménezek azpimarratu zuen, "landa-eremuan demokratizazioa eta ekitate digitala ezartzea bermatuko dituen irtenbide iraunkor bat aurkitzeak zer-nolako garrantzia duen. Internet lan, enpresa eta gizarteko aukera berrietan sartzeko atea da, eta landa-eremuak bertan izateko aukera izan behar du bere garapen sozial eta ekonomikorako". Ildo horretan, lehendakariordeak adierazi du, gainera, "udalerri horietara Internet iritsita, landa- eta hiri-eremuaren arteko desberdintasuna hausten dela, eta zonaldeen artean aukeren berdintasuna finkatzeko beste urrats bat gehiago dela".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa