(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak salerosketarako eta errentan hartzeko beste 834 etxebizitza babestu esleitu ditu hamar herritan
asteazkena, 2011.eko urriak 19


Ekainean eskaini ziren 538 etxebizitzak kontuan hartuta, Gobernuak 1.372 etxebizitza eman dizkie aurten eskatzaileen errolda bakarrean izena eman dutenei


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak beste 834 etxebizitza eskaini ditu irailean hasitako kanpainan. Horietatik 805 esleipen prozesuan daude, eta 29 ez dira esleitu eskaririk egin ez delako.

Zizur Nagusiko Erripagaña, Burlata eta Ardoiko urbanizazioak dira eskari gehien izan dituztenak eskainitako etxebizitza kopuruari dagokionez, ia laukoiztu egin baitute. Aldiz, gutxien eskatu dituzten guneak Arguedas, Altsasu eta Tutera izan dira.

Zerrenda horrek adierazten du etxebizitza babestuen politikak ez diola erantzuten gizartearen errealitateari, beste alderdi sozioekonomiko batzuetan diseinatu zirelako. Hori dela-eta, politika hori berrantolatzen ari gara eskaintzaren eta eskariaren arteko oreka lortze aldera. 

Babes ofizialeko etxebizitzak

Babes ofizialeko etxebizitzak

Nafarroako Gobernuak beste 834 etxebizitza esleitu dizkie Gobernuak horretarako sortu zuen errolda bakarrean izena eman duten eskatzaileei. Ekainean eskaini ziren 538 etxebizitzak kontuan hartuta, Gobernuak errolda horretan izena emanda dutenen artean 1.372 etxebizitza banatu ditu aurten, azaroarem amaierara arte kalifikatu eta abendurako programaturiko esleipenetan berriz ere eskaini daitezkeen etxebizitza berrien kontura.

Horiek dira gaur Sustapen eta Etxebizitza kontseilariak, asteroko ohiko saioan, Nafarroako Gobernuari aurkeztu dizkion etxebizitza babestuari eta errolda bakarrari buruzko txostenetik atera diren datu nagusiak.

Jakina denez, iragan ekainetik, Nafarroako Gobernuak, hiru hilean behin, erroldan izena emanda duten eskatzaileei aurreko hiruhilekoan kalifikaturiko babes ofizialeko promozioko etxebizitzak eskaintzen dizkie.

Indarrean den esleipen prozesua

Iragan irailean ireki zen azkeneko esleipen prozesuan, 834 etxebizitza babestu (706 salerosketarako eta 128 errentan hartzeko) eskaini zitzaizkien oraingo eskatzaileei.

Etxebizitza babestuen errolda bakarrean 7.222 pertsonak eman dute izena (5.240k errenta eskatzen dute, 1.275k salerosketa eta 583k bi modalitateetan eman dute izena); hala ere, eskatzaileen benetako kopurua bost mila inguru da, gainerakoek orain etxebizitza bat lortzeko interesik ez dutelako edo 2011ko bi promozioetan esleipendun atera direlako.

Salerosketarako etxebizitzak Altsasun, Arguedasen, Berriozarren, Burlatan (Erripagaña), Eguesibarren (Sarriguren), Mutiloan, Iruñean (Erripagaña), Tuteran, Atarrabian eta Zizur Nagusian (Ardoi) zeuden. Errentan hartzeko baina erosteko aukera ematen zutenak (92) Iruñeako Buztintxuri auzoan zeuden; horiez gain, 48 etxebizitza errentan hartzeko eskaini ziren Sarrigurenen (Eguesibar).

Eskainitako 834 etxebizitzetatik salerosketarako 29 etxebizitza (20 Altsasun, 5 Tuteran eta 4 Arguedasen) esleitu gabe geratu ziren, erroldako inork ere ez zuelako interesik agertu. Etxebizitza horien sustatzaileei baimena eman diete etxebizitzak foru arau egokiak eskatzen dituen baldintzak betetzen dituzten herritarrei zuzenean saltzeko.

Gainera, irailaren 1etik etxebizitzak eskaintzen hasi zirenetik, 298 eskatzailek (eskaintza jaso dutenen % 37 inguruk) esleipena ukatu dute, hortaz, erroldan hurrengo datozen eskatzaileei eskaintzen zaizkie automatikoki, baremoaren hurrenkera jarraituz.  Azpimarragarria da, Atarrabian 20 etxebizitzako promozio baterako 19 eskaintza ukatu izana.

Lezkairu eta Erripagañako promozioak dira eskaera gehien jaso dituztenak orain arte aukeratzera deitu diren erroldako eskatzaileen aldetik: 374 herritarrek Lezkairuko etxebizitzak aukeratu zituzten eta 302k Iruña eta Burlataren artean sortu den auzo berrikoak.

Sustapen eta Etxebizitza Departamentuak gaur aurkeztu duen azterlanean nabarmendu da orain eskaintzen diren etxebizitzen promozioek beste oinarri soziekonomiko batzuetan egindako diseinua dutela eta arlo horretako politika berrantolatzearen aldeko apustua egin dela, eskaintza erroldan izena emanda dutenen gaur egungo eskarira egokitzeko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Iraileko promozioen taula
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa