(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak dietak kendu dizkie sozietate publikoen administrazio-kontseiluetako goi-karguei asteazkena, 2011.eko urriak 19


Gerenteentzat 55.000 eta 77.000 euro arteko ordainsariak ezarri ditu enpresen konplexutasunaren arabera.


Gaurko saioan, sozietate publikoetako administrazio-kontseiluetako kide diren goi-karguei dietak kentzea erabaki du Nafarroako Gobernuak. Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoaren (CPEN) edo Korporazio horren mende dauden 13 sozietate publikoen administrazio-kontseiluetako kide izango diren Gobernuko kontseilariei, zuzendari nagusiei eta gainerako goi-karguei eragiten die erabaki honek.

Akordioaren testuan jasotakoaren arabera, dietak kentzea gaurtik aurrera beteko da, 2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren Foru Legearen bitartez Nafarroako Gobernuaren goi-karguen ordainsariak berriz arautzen diren arte.

Zuzendari-gerenteen ordainsariak

Halaber, Nafarroako Gobernuak enpresa publikoetako zuzendari gerenteen eta zuzendaritzako langileen ordainsariak zehazteko irizpide batzuk ezartzeko erabakia hartu du. Hala, Gobernuak ordainsari-taula bakarra ezarri du, eta zuzendari-gerenteek jasoko duten soldata enpresaren konplexutasunaren arabera ezarriko da. Ordainsariaren zati bat aldagarria izango da eta helburuen lorpenarekin lotuta egongo da.

Ekonomia eta Ogasun Departamentuak idatzitako txostenaren arabera, aurreko egoerarekin alderatuta, zuzendari-gerenteen ordainsarietan izandako soldata-murrizketa % 40ra iristen da kasu batzuetan.

Gobernuak lau enpresa-mota bereizi ditu, konplexutasun-mailaren arabera, eta sailkapen horren arabera finkatuko da zuzendari-gerentearen urteko soldata gordina: 55.000 euro D motako sozietateentzat, konplexutasun gutxieneko kudeaketa dutenentzat; 57.750 euro C motako sozietateentzat; 66.000 euro B motakoentzat; eta 77.000 euro A motako sozietateentzat. Kopuru hori ordainsari aldagarri batekin osatu ahal izango da (dagokion sozietate-motarentzat ezarritako ordainsariaren gehienezko portzentaje bateraino), helburuen lorpenaren arabera: % 15 arteko gehigarria D motako sozietateentzat; %30 artekoa C motako sozietateentzat; % 40 B motakoentzat; eta % 50 artekoa A motakoentzat.

Nafarroako Gobernuak gastu publikoa aurrezteko, enpresa publikoen funtzionamendua homogeneizatzeko eta sozietate horiek gardentasunez kudeatu eta administratzeko politikaren barnean burutu du soldaten antolamendu hau.

"A" motako sozietateak

- Nafarroako Enpresa Korporazio Publikoa (CPEN)

- Sociedad de Desarrollo de Navarra, S.L (SODENA) (Nafarroaren Garapenerako Sozietatea, SM)

- Trabajos Catastrales, S.A (TRACASA) (Katastroko Lanak, SA)

"B" motako sozietateak

- Navarra de Suelo y Vivienda, S.A (NASUVINSA) (Lurzoruaren eta Etxebizitzaren Nafarroako Sozietatea, SA)

- Instituto Navarro de Tecnologías e Infraestructuras Agroalimentarias, S.A (INTIA) (Nekazaritzako Elikagaien Teknologien eta Azpiegituren Nafarroako Institutua, SA)

- Navarra de Infraestructuras Locales, S.A (NILSA) (Toki Azpiegituren Nafarroako Sozietatea, SA)

- Empresa Navarra de Espacios Culturales, S.A (ENEC) (Kulturguneen Nafarroako Enpresa, SA)

- Centro Europeo de Empresas e Innovación de Navarra, S.L (CEIN) (Nafarroako Enpresen eta Berrikuntzaren Europako Zentroa, SM)

"C" motako sozietateak

- Agencia Navarra de la Logística y el Transporte, S.A (ANL) (Logistikaren eta Garraioaren Nafarroako Agentzia, SA)

- Gestión Ambiental de Navarra, S.A (GAN) (Nafarroako Ingurumenaren Kudeaketa, SA)

- Navarra de Deporte y Ocio, S.L (NDO) (Kirol eta Aisiako Nafarroako Sozietatea, SM)

- Navarra de Servicios y Tecnologías, S.A (NASERTEC) (Zerbitzuen eta Teknologien Nafarroako Sozietatea, SA)

"D" motako sozietateak

- Ciudad Agroalimentaria de Tudela, S.L (CAT) (Tuterako Nekazaritzako Elikagaien Hiria, SM).

- Centro Navarro de Autoaprendizaje de Idiomas, S.A. (CNAI) (Hizkuntzen Autoikaskuntzako Nafarroako Zentroa, SA)


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa