(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak esku-higieneari buruzko ideien lehiaketa nazionaleko 2. saria jaso du osteguna, 2011.eko urriak 20


Saritutako proiektua kaleko antzezlan bat zen ohitura horrek duen garrantziaz kontzientziatzeko eta zer sinplea den kontzientziatzeko ere


Preventronic

Antzezlanaren une bat, iragan maiatzaren 5eko Esku Higieneari buruzko Munduko Jardunaldian.

Nafarroako Ospitale Guneko Prebentzioko Medikuntzako medikuak Pazientearen Segurtasunari buruzko Nazioarteko VI. Konferentziaren amaiera-ekitaldian izango dira gaur arratsaldean. Ekitaldian, iragan maiatzaren 5eko Esku Higienearen Munduko Jardunaldiko ideien lehiaketako sari-banaketa egingo da; lehiaketa horretan Nafarroak bigarren saria eskuratu zuen eta proiektuaren zuzendari Javier Gost Garde-k jasoko du saria.

Ekimen hori "Preventronic 5.5" izeneko makina edo aparatu teknologiko baten itxurako egitura bat instalatzean zetzan, prebentzioari lotutako izaera teknologiko horri egiten zaion ironiazko aipamen modura. Makinarekin batera, osasun-langile baten antza hartzen zuen arropaz jantzitako aktore batek, inguruan zebilen jendea erakartzen zuen eta "gaitzak saihesteko balio" duen aparatu "berritzaile" eta "iraultzaile" horren onurak probatzeko aukera ematen zion.

Behin barruan sartuta, parte hartzen duen publikoak benetako osasun-langile batekin topatzen zen, eta hark eskuak garbitzeko prozedura zuzena erakusten zion; horretarako, oinarri alkoholduneko soluzioko euskarri bat zuen, bai eta maletatxo bat ere bakterio-simulagailu batekin eta argi fluoreszentearekin.

Ekimenaren helburua zen, osasun-langileak eta biztanleria, oro har, higiene-ohitura horrek duen garrantziaz kontzientziatzea, bere sinpletasuna azpimarratuz eta orokortuta dagoen ideia bati aurre eginez, hau da, medikuntzan aurrerapenak dakartzan neurri ia guztiak egitura teknologiko konplexuetatik edo ikerketa zientifikoetatik datozela.

Lehiaketa Osasun Sistema Nazionaleko Esku Higiene Programaren talde koordinatzaileak antolatzen du, eta talde hori autonomia erkidego guztietako ordezkariek eta Kalitate Agentziak osatzen dute. Nafarroako ekimena azken faserako hautatu ziren beste 36 proiekturekin lehiatu zen.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa