(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

70 bat pertsona parte hartzen ari da Ezkarozen landa-eremuko Interneti buruzko foro batean osteguna, 2011.eko urriak 20


Mahaia astearte honetan eratu zen Jiménez lehendakariordeak inauguratutako saioan


Guzmán Garmendía eta Roberto Jiménez

Jiménez lehendakariordea eta Guzmán Garmendia. ( irudia handitu )

70 pertsona izan zen astearte honetan Ezkarozeko Zaraitzu ibarreko Etxean, landa-eremuko Interneti buruzko eztabaida-mahaiaren lehen saioan. Foro hori Nafarroako Gobernuak antolatu du bi helbururekin: alde batetik, teknologia berriak landa-munduari hurbiltzea, eta bestetik, tokiko herritarren eta erakundeen prestakuntza erraztea "zulo digitala" izeneko murrizteko asmoz.

Saioa lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko kontseilari Roberto Jiménez-ek inauguratu zuen; harekin izan ziren, besteak beste, ireki eta Teknologia Berrien zuzendari nagusi Guzmán Garmendia, eta baita Quantis enpresako ordezkari Aquilino Antuña ere.

Bilkuran Interneten sartzearekin lotutako gaiak aztertu ziren eta, bereziki, iparraldeko zenbait gune menditsuetan Internetera konektatzeko dauden arazoak; arazo horiek telefonia finkoari, Interneteko sarea izateari eta telefonia mugikorrari ere eragiten diete. Planteatu zen proposamenetako bat satelite bidezko komunikazioa erabiltzea izan zen.

Gainera, landa-eremuko herritarrei teknologia berrietan prestakuntza emateko beharraz hitz egin zen, bai eta herritarrek Internet erabiltzea bermatuko duten zentro publikoak (gizarte-etxeak) izateko beharraz ere.

Mahaiak Nafarroako udalerri ezberdinetan hilean behin saioak egiteko aurreikuspena dago. Hurrengoa azaroaren 15ean egingo da, Obanosen.

Ez da ahaztu behar, gaur, osteguna, parte hartzeko bi mahai berri eratuko direla: bata `Software libre´-ari buruz, gai horren inguruan Nafarroako Gobernuak zer jarduera erabakitzen dituen jakiteko, eta bestea, `Komunikazio´-ari buruzkoa, Nafarroako Gobernuak parte hartzeko eta transmisiorako zer bide identifikatuko beharko zituen herritarrei entzun eta haiekin hitz egiteko, bai eta haren definizioa ere. Gaur, osteguna, `Open Data´ berriki eratutako mahaia ere biltzen da; mahai hori Gobernuaren datu-basea eta informazioa formatu irekian berrerabiltzeari eta hedatzeari buruzkoa da. Bilera horiek guztiak irekiak dira eta 19:30ean izango dira Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuko egoitzan –NAPI– (Navarreria kalea, 39. Iruñea).

Eztabaida-foro hauen saioetan ateratako ondorioekin "Gobernu Irekiaren Ibilbide Orria" landuko da; hura datorren urtarrilean argitaratuko dela aurreikusten da eta Nafarroako Gobernuak datozen urteotan eztabaida-mahaien xede diren gaietan jarraituko dituen jardunbide-ildoak zehaztuko ditu. Dokumentu bizia, dinamikoa izan dadila nahi da, une horretara arte egindako lanak ebaluatzeko balioko duena eta, gainera, lan-mahaien ekarpen berriak jasoko dituena. Lan-mahai horiek hilean behin biltzen jarraituko dute.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa