(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Jiménez presidenteordeak hiritarren segurtasunari buruzko nazioarteko konferentzia irekiko du Madrilen ostiral honetan osteguna, 2011.eko urriak 20


Ekitaldia Madrilgo IE Unibertsitateak antolatu duen biltzar baten barruan egingo da


Roberto Jiménez

Roberto Jiménez presidenteordea

Roberto Jiménez lehen presidenteorde eta Lehendakaritzako,  Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak hiritarren segurtasunari buruzko nazioarteko konferentzia irekitzeko hitzaldia emango du ostiral honetan Madrilen. Konferentzia hori Madrilgo IE Business School eskolak antolatu duen nazioarteko biltzarraren barruan egingo da.

Hitzaldiaren izenburua, euskarara itzulita "Herritarren segurtasunerako politikak golbalizazioaren erronken aurrean" ("Las políticas de seguridad ciudadana ante el desafío de la globalización") izango da. Presidenteordeak, hasteko, herritarren segurtasuna modu partehartzailean landu behar dela azalduko du, izan ere, herritarren segurtasuna gizarteko bazterkeria eta herritarren eskubideak urratzen diren egoerak saihesteko erreferentzia da.

Segovian eta Madrilen urriaren 19tik 22ra egingo den nazioarteko biltzarrean herrialde eta diziplina ugaritako ehun espezialista baino gehiago elkartuko dira, herritarren segurtasunaren etorkizuna askotariko lanbideek landu beharrekoa dela eztabaidatzeko.

Topaketak beste herrialde batzuk hiritarren segurtasunerako burutzen dituzten jardun berritzaileak aurkezteko balio du, eta alor horretan etorkizuneko erronkak eta funtsezko gaiak aztertzeko aukera ematen du. Horien bidez, herritarren segurtasunerako nazioarteko ildo batzuk landuko dira tokiko instituzioek, estatukoek eta nazioartekoek aplika ditzaten ikuspegi orokorretik, geroz eta irekiagoa den eta elkarri lotuago dagoen munduaren errealitatea islatzeko.

Jiménez presidenteordeak bihar irekiko duen nazioarteko konferentzian askotariko gizarteko herritarren segurtasunerako printzipioak eta ildoak laburtuko ditu. Topaketa horrekin batera hainbat herrialdetan egin diren topaketen nazioarteko prozesua amaituko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa