(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Altsasuko Sunsundegui enpresa erosteko aukera gauzatuko du ostirala, 2011.eko urriak 21


Neurria aldi baterako da, enpresaren azken titularitatea konpontzen den arte eta, horretarako, hiru aukera daude


Transcripción textual del video

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak gaur goizean iragarri duenez, Nafarroako Gobernuak Altsasuko Sunsundegui enpresa erosteko aukera gauzatuko du. Enpresa hori ibilbide luzeko bidaiarien autobusen karrozeriaz arduratzen da. Erosteko aukera datorren urriaren 23a baino lehen jakinaraziko da, eta Sodena erakunde publikoaren bidez gauzatuko da, azaroan.

Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontseilariak gaur goizean iragarri duenez, Nafarroako Gobernuak Altsasuko Sunsundegui enpresa erosteko aukera gauzatuko du. Enpresa hori ibilbide luzeko bidaiarien autobusen karrozeriaz arduratzen da. Erosteko aukera datorren urriaren 23a baino lehen jakinaraziko da, eta Sodena erakunde publikoaren bidez gauzatuko da, azaroan.

2009. urtean Nafarroako Gobernuak abian jarri zuen enpresari laguntzeko planean jasotako erosteko aukera hori aldi baterako da, enpresaren azken titularitatea konpontzen den arte eta, horretarako, hiru aukera daude mahai gainean: 1) bazkide industrial batek marka erostea; enpresa eta langileei eusteko aukera hori da Nafarroako Gobernuarentzat onena. 2) Egungo zuzendaritzako kideak lantegiaren kargu egiteko interesatuta egotea. 3) Langileek kooperatiba bate do lan-sozietate bat sortzea. Hiru aukeretarako elkarrizketarako aterak zabalik daude.

Nafarroako Gobernuak 2009an Sunsundegui enpresari laguntza ematea erabaki zuen; izan ere, enpresari buruzko dagokion azterketa egin ondoren, produktu ona zuela adostu zen, industria-krisiak bereziki eragindako zonalde batean zegoela eta 275 langilez osatutako plantilla garrantzitsua zuela. Operazioa Nafinco eta Sodena erakunde publikoen bidez egin zen. Azterketak berak akatsak antzeman zituen enpresaren ekoizpen-prozesuan; hala, Nafarroako Gobernuak enpresaren zuzendaritza aldatu zuen jarduerari eta lanpostuei eusteko asmoz.

Data horretatik, Nafarroako Gobernuak 25 milioi euro eman du mailegu eta abalen artean, Goicoechea kontseilariak gaur goizean jakinarazi duenez.

Orain, Gobernuak kalkulatzen du 3 milioi euroko ekarpen osagarri bat beharrezkoa izango dela sei hilabetetan, enpresarekin azkenean zer gertatzen den jakiten den arte. Une honetan, enpresak bere ekoizpen-gaitasunaren % 60an lan egiten du bidaiarien garraioaren sektoreari eragiten dion krisia dela-eta; dena den, datorren otsailean prest izango den prototipo berri bat egiten ari dira. Gainera, langileekin akordio bat eginda dago eta, horren arabera, plantillan 40 langile gutxiago izango dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa