(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2012rako Aurrekontuen aurreproiektuaren helburuak zerbitzu publikoak prestatzen jarraitzea, inbertsioari eustea eta ekonomia eta enplegua suspertzea dira
astelehena, 2011.eko urriak 24


Aurreikusi denez, 3.711 milioi euroko gastu ez finantzarioa egongo da, indarrean den aurrekontuan baino % 2,95 gutxiago


Transcripción textual del video

2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektuan 3.711 milioi euroko gastu ez finantzarioa aurreikusi da, eta ondoren datozenak oinarri egin da: Eskualdeko BPGren % 1,3ko defizitaren helburua betetzea, gastu publikoari eustea (esan bezala, % 2,95 gutxiago), osasun, gizarte gai eta hezkuntzako zerbitzu publikoak mantentzea (hiru departamentuen artean aurrekontu osoaren % 51,28 hartzen dute. 2011an % 51,61 hartu zuten), eta ekonomia eta enplegua suspertzearen aldeko apustua egitea, inbertsioei eutsiz, baina arreta jarri egoera ekonomiko ezegonkorragatik.

Nafarroako Jauregiaren fatxada

Nafarroako Jauregiaren fatxada

2012rako Nafarroako Aurrekontu Orokorren aurreproiektua gaur onetsi da Gobernuaren ezohiko bileran, eta 3.837,7 milioi euroko gastu osoa aurreikusi da. Horietatik 3.711 milioi euro gastu ez finantzarioa da, hau da, departamentuek gauzatu ahal izango dutena. Zenbateko hori, egoera ekonomiko berriak eraginda, % 2,95 jaitsi da aurtengo ekitaldiaren gastu mugarekin alderatuta.

Aurreproiektua gaur aurkeztu du Álvaro Miranda bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilariak, eta oinarri hauekin bat etorriz egin da: Eskualdeko BPGren % 1,3ko defizitaren helburua betetzea, gastu publikoari eustea (esan bezala, % 2,95 gutxiago), osasun, gizarte gai eta hezkuntzako zerbitzu publikoak mantentzea (hiru departamentuen artean aurrekontu osoaren % 51,28 hartzen dute. 2011an % 51,61 hartu zuten), eta ekonomia eta enplegua suspertzearen aldeko apustua egitea, inbertsioei eutsiz, baina arreta jarriz egoera ekonomiko ezegonkorragatik.

3.407 milioi euroko diru-sarrerak

Diru-sarreren kapituluan, Nafarroako Foru Erkidegoak 2012an 3.407 milioi euroko diru-sarrera izango duela aurreikusi da. Horietatik 3.198 zerga bilketatik jasoko dira, 2011ko itxieran baino % 2,5 gehiago. Zenbateko hori, % 1,3ko defizitaren (257 milioi euro) helburuari eta estatuko kontabilitatearen doiketei (47 milioi Nafarroaren alde) lotuta, 2012rako 3.711 milioi euroko gastu ez finantzarioa ateratzen da.

Aurreko urteari dagokionez, inbertsioak kontuan hartu gabe, aurrekontuko gastua Sustapen eta Etxebizitza departamentuan (Pirinioetako Autobiagatiko kanonaren ordainketa hartuko du beregain lehen aldiz) eta Ekonomia eta Ogasuna departamentuan (Hitzarmen Ekonomiari eta zorraren interesei egindako ekarpen handiagoa dela-eta) igo egin da eta jaitsi gainerakoetan. Lau departamentutako gastuak (Osasuna; Hezkuntza; Gizarte Politika, Berdintasuna, Kirola eta Gazteria; eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko departamentua) % 5 baino gutxiago egingo du behera; hala ere, Osasun Departamentuaren gastuaren jaitsiera % 3,08koa izango da.

Zerga neurriak

Ekonomia eta Ogasun kontseilariak datorren urtean ezarriko diren zerga neurri nagusiak ere azaldu ditu. Besteak beste, Gobernuak Nafarroan Ondarearen Zerga berreskuratzea aurreikusi du, duela gutxi estatuak onetsi duen erregulazioarekin bat etorriz (700.000 euroraino zergen gutxieneko salbuespena eta 300.000 euroraino salbuetsita ohiko etxebizitza). Halaber, kapital-errenten zerga % 18tik 19ra pasa da urtean 6.000 euro baino gutxiagoko higikorren kapitalaren etekinentzat, eta partzialki kendu da 440 euroko lanagatiko kenkari gehigarria. Edonola ere, 12.000 euro jasotzen dituzten zergadunentzat mantendu egingo da (2010ean 120.000 deklaratzaile baino gehiago izan ziren). Horren haritik, gogorarazi behar da neurri hori Nafarroako araudian ezarri zela 2008an eta, une honetan, Foru Erkidegoa da araudia jasotzen duen bakarra.

Etxebizitzaren alorreko zerga neurriei dagokienez, hauek mantendu dira 2012rako: etxebizitza erostearen kenkaria, etxebizitza kontuaren epea 10 urtera arte handitzea, etxebizitza kontua aparteko kasuetarako berreskuratzea eta ohiko etxebizitzan berriz inbertitzeagatik epea handitzea.

2012ko urtarrilaren 1etik hasita aplikatuko diren beste zerga neurrietako bat terrorismoaren biktimek emandako zenbatekoen salbuespena da, Terrorismoaren Biktimen Errekonozimendurako eta Babes Integralerako irailaren 23ko 29/2011 Legeari jarraiki. Nafarroako araudiak terrorismoaren biktimen elkartasunerako urriaren 8ko 32/1999 Legeari jarraiki jasotako kalte-ordainetarako salbuespena jaso arren, aldaketa horren bidez zerga onuraren esparrua handitzen da, hortaz, laguntza horiek jasotzen dituenak ez du horien PFEZ ordaindu behar.

Beste alde batetik, kirol, gizarte edo kultura erakunde pribatuak babesteagatiko zerga kenkariak handituko dira, beraz, honela geratuko dira: urtero 30.000 eurora arteko babesa emanez gero, % 30eko kenkaria; 30.000 eta 60.000 euro artekoa, % 35; urtean 60.000 baino gehiagoko babesa emanez gero, % 40koa; 2012ko babesle berrien kasuan, zerga kenkaria % 50ekoa izango da.

Aparteko kapitulua merezi du ekonomia eta enplegua suspertzeko zerga neurrien multzoak. Krisi ekonomikoan zehar ezarritako 17 zerga neurriei eutsiko zaie eta aurtengo abenduaren 31n iraungiko ziren neurri hauek luzatuko dira:

- Enpresa txiki eta ertainen eta autonomoen inbertsioen amortizazio azeleratua.

- Inbertsioen erreserba berezia eta berriz inbertitzeagatiko salbuespen kasuetan inbertsioa gauzatzeko epea luzatzea (berritasun gisa, gutxieneko muga 150.000 euro izatetik 90.000 euro izatera pasa da).

- Zerga kenkaria % 30 handitzea 2012an eta 2013an mikroETE, enpresa txiki eta ertain, profesional eta autonomoei lanpostuak sortzeagatik.

- Sozietateen gaineko Zerga murriztea 2012an enplegua sortu edo mantentzen dutenei (mikroETE-en kasuan % 23tik % 20ra pasatzen da eta enpresa txiki eta ertainen kasuan % 28tik %27ra).

- Sozietateen gaineko Zerga % 18tik % 17ra murriztea ekonomia sozialeko enpresei.

Gainera, zerga onurak ematen zaizkie MODERNA fundaziora ekarpenak egiten dituzten enpresei.

Garai honetan neurri horiei eutsiz Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoko enpresekin eta enplegua sortzearekin duen konpromisoa azpimarratzen da.

Hemendik aurrera, aurreproiektua Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari bidaliko zaio txostena egin dezan, proiektua onetsi eta datorren azaroaren 7an Foru Parlamentuan aurkeztu aurreko urrats gisa.

Hemendik aurrera, aurreproiektua Nafarroako Ekonomia eta Gizarte Kontseiluari bidaliko zaio txostena egin dezan, proiektua onetsi eta datorren azaroaren 7an Foru Parlamentuan aurkeztu aurreko urrats gisa. Hala, datorren abenduan izenpetu eta onetsi, eta urtarrilaren 1ean indarrean sartuko da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
2012rako Aurrekontuaren aurreproiektuaren Power Point aurkezpena
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa