(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak sorkuntza-enpresen etorkizunari buruzko eztabaida antolatu du astelehena, 2011.eko urriak 24


Topaketa urriaren 27an egingo da, Ekintzailearen Egunean, eta bertan CEINek landutako sektorearen inguruko diagnostikoa aurkeztuko da


Organza Europako programaren logotipoa.

Organza Europako programaren logotipoa, tamaina ertaineko hirietan sorkuntza-enpresak sustatzeko dena. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoaren sorkuntza-industriako enpresen etorkizunari buruzko eztabaida antolatu du Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroaren (CEIN) bidez. Ehun bat enpresa inguruk parte hartzea aurreikusita dagoen topaketa hori, datorren urriaren 27an egingo da CEINen egoitzan, Ekintzailearen Egunaren baitan antolatu diren ekitaldien barruan.

Sorkuntza-enpresak dira, osagai nagusi gisa sorkuntza eta kapital intelektuala duten diseinu, ekoizpen eta ondasun nahiz zerbitzuak jorratzen dituztenak. Sektorearen barnean daude: publizitatea, arkitektura, artearen merkatua, eskulangintza, diseinua, moda, zinema eta bideoa, musika, arte eszenikoak, irratia eta telebista, eta entretenimenduko software-a.

Topaketaren ikastaroan CEINek 2011n landutako "Nafarroako Sorkuntza Industriei buruzko Diagnostiko Estrategiko"-aren emaitzak ezagutzera emango dira. Bertan sektore horretako 60 enpresak baino gehiagok parte hartu dute, eta erkidegoko sorkuntza-ekonomikoaren posizioa aztertzen da, bai eta etorkizuneko garapenerako izan daitezkeen jarduera-ildoak ere.

Nafarroan, azterketako lagin parte-hartzailearen arabera, sektore hori bost langile baino gutxiagoko enpresa txikiek osatzen dute bereziki (% 65,5), eta beran nagusitzen dira, batez ere: diseinu grafikoa (% 27,5), sorkuntza artistikoa (% 21), moda-diseinua (% 14,7) eta ikus-entzunezko ekoizpena (% 8). Gainerako jarduerak –arkitektura, hirigintza, prestakuntza edo edizioa– ez dira hain esanguratsuak. Erkidegoan eta alboko erkidegoetan egiten dute lan bereziki, eta % 13k soilik jo dute nazioarteko merkatura.

Azken urteotan, industriak % 54ko beherakada izan du diru-sarreretan bizi den atzeraldi gogorragatik eta merkatuan dagoen lehiakortasunagatik, sektore grafikoan, batez ere. Nolanahi ere, ez da beste esparru batzuetan bezain beste enplegu galdu enpresa-egiturari berari esker eta negozio-ereduen bilakaerari esker, non enpresak ez diren hazi edo kanpoko laguntzak kontratatu dituzten. Oro har, tamaina ertaineko herrietako sorkuntza-industriak ez du ekoizpen osoko egituratik eta tokiko eskaririk; eta aldi berean, sorkuntza-talentu handiko jendeak hiri handiagoetara jotzen du, azken horietan aukera handiagoak eskaintzen baitizkie.

CEINen egoitzan egindako topaketan La Casa Encendida (Madril) eta Bilbao Design Academyren kultura kudeatzeko ereduak ere azalduko dira.

Topaketa Organza Europako programaren barnean dago; CEINek bertan parte hartzen du, tamaina ertaineko hirietan sorkuntza-industrien arloko tokiko eta eskualdetako politiken esperientziak jasotzeko, eta diseinatzaileak bultzatuko dituen eta hiri-aldeetan alternatibak eskainiko dituen ingurune bat indartzeko xedez. Programa hori Iniciativa Interreg IV C-ren barnean sartzen da, eta bertan, Nafarroaz gain, Europako beste hamabi eskualdek parte hartzen dute: Holanda, Erresuma Batua, Belgika, Italia, Eslovakia, Alemania eta Errumaniak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa