(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 1,7 milioi euroko deialdia jarri du abian artea eta kultura sortu eta hedatzeko proiektuetarako asteartea, 2011.eko urriak 25


Gobernuak, 2012an, Nafarroako Kultura Ekintzaren Mahaia sortuko du talde artistikoak elkartu eta zenbait urtetarako finantzazioa ezartzeko aukera aztertzeko


Transcripción textual del video

Sánchez de Muniáin kontseilariak azaldu du Nafarroako Gobernuak datorren urtearen amaieran artea eta kultura sortu eta hedatzeko proiektuei diru-laguntza emateko lehia askeko deialdi publikoa egingo duela. Foru Gobernuak, horretarako, 1.746.600 euro gorde ditu 2012rako Aurrekontuen aurreproiektuan. Erabaki horren bidez, laguntzen kudeaketa efikazago bihurtzea da asmoa eta, neurri handi batean, laguntza kultura-ekintza zehatzetara bideratzea.

Filmazioa Udaletxearen plazan

Nafarroako Gobernuak datorren urtearen amaieran artea eta kultura sortu eta hedatzeko proiektuei diru-laguntza emateko lehia askeko deialdi publikoa egingo du. Foru Gobernuak, horretarako, 1.746.600 euro gorde ditu 2012rako Aurrekontuen aurreproiektuan.

Erabaki horren bidez laguntzen kudeaketa efikazago bihurtzea da asmoa eta, neurri handi batean, laguntza kultura-ekintza zehatzetara bideratzea. Horixe adierazi dute gaur goizean egin duten prentsaurrekoan Juan Luis Sánchez de Muniáin Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetako kontseilariak eta Ana Zabalegui Kulturako zuzendari nagusiak.

Deialdiaren xehetasunak

Diru-laguntza lau modalitateren artean banatuko da:

- Ekoizpen eszenikoetarako laguntzak enpresei eta profesionalei (90.000 eurokoak).

- Arte plastikoen eta ikusmen-arteen proiektuetarako laguntzak (55.200 eurokoak).

- Kultura hedatzen duten erakundeekin hitzarmenak egiteko laguntzak (160.000 eurokoak).

- Hitzarmenak erakunde artistiko eta kulturalekin (1.441.300 euro).

Laguntza horiez gain, Nafarroako Gobernuak 340.000 euro bideratuko ditu trebakuntza artistikorako beketara. Partida horrek gora egingo du 2012an, 15.000 euro gehiagokoa izango da (% 4,62).  Beken programaren barruan, bekadunek haien lanak Nafarroako jendearen aurrean erakusteko ekitaldia egingo da urtean behin datorren urtetik aurrera.

Nafarroako Gobernuak, halaber, 200.000 euroko partida erabiliko du ikus-entzunezko produkzioentzako laguntzetarako. Horiek INAAC fundazioaren bidez izapidetuko dira. Lehia askeko deialdi publiko horien bidez, Kulturako Zuzendaritza Nagusiak taldeen eta erakunde artistiko eta kulturalen proposamenak ebaluatuko ditu eta deialdietan zehazten diren irizpideetara egokien doitzen direnek jasoko dute diru-laguntza. Aukeratzen diren erakundeek, ondoren, hitzarmena sinatuko dute Nafarroako Gobernuarekin.

Ezin izango dute deialdian parte hartu Nafarroako Oskestra Sinfonikoak eta Iruñeko Orfeoiak, hau da, Kulturako Departamentuarekin urteroko hitzarmenak adostuta dituztenek, izan ere, 125 urte baino gehiagoko historia dute eta Nafarroako gizartearentzat ondare garrantzitsua dira.

Nafarroako Kultura Ekintzaren Mahaia

Kulturako Departamentuaren asmoa datorren abendurako laguntzen deialdia idatzita izatea da, eta 2012ko hasierarako ebatzita egongo direla aurreikusi du. Partidak emateko orduan, hauek baloratuko dira: proiektuak Nafarroako Gobernuak dagoeneko burutzen duen jardueraren osagarri izatea, finantzazioaren zati bat norberaren edo hirugarrenen kontura izatea, komunitatearekin lan egitea eta ahalik eta pertsona gehienek parte hartzea, garaian iraunkorra den proiektua garatzeko eta negozio bolumena eta enplegua sortzeko gaitasuna izatea.

Horrez gain, Kulturako Departamentuaren asmoa laguntza horiek jaso dituzten talde eta erakunde guztiak Nafarroako Gobernuaren programazio guztietan edo udaletxeek Nafarroako Gobernuarekin elkarlanean egiten dituzten programetan agertzea.

Horren haritik, Kulturako Departamentuak Nafarroako Kultura Ekintzaren lehen Mahairako deialdia egingo du Gobernua eta erakunde eta talde artistikoak elkartzeko laguntzen sistema berri bat aztertu eta garatu eta diru-laguntzen hainbat urtetako finantzazio posiblea baloratze aldera.

Udalentzako laguntzak

Azkenik, 895.000 euroko aurrekontu lerroa gorde da udaletan egiten diren kultura-ekintzei laguntzak emateko.
Horretarako, Kulturako Departamentuak Nafarroako Udalerrien eta Kontzejuen Federazioarekin lan egiteko ildo bat irekiko du datozen egunetan, udalerrientzako diru-laguntza horiek koordinatu, hobetu eta diru-laguntzei efikazia handiena emateko.
Ondare artistikorako jarduerak

Ana Zabalegui Kulturako zuzendari nagusiak jakinarazi duenez, Nafarroako Gobernuak 4.286.500 euroko partida bat gordeko du eraikin historiko-artistikoak zaharberritu eta babesteko.
Hauek izango dira jarduera esanguratsuenak: Iratxeko monasterioa urbanizatu eta eliza zaharberrituko da, etorkizunean paradore bihurtuko baita, Irantzuko monasterioa, Erriberriko gaztelua eta Leireko monasterioa sendotzeko lanak egingo dira, Fiteroko monasterioko klaustroan esku-hartuko da, eta Iruñeako katedralerako, Ruako San Pedro elizarako eta Montalbango ermitarako ere beste lan batzuk aurreikusi dira.

Liburutegien Sareari dagokionez, 2011n liburuak erosteari ekingo zaio berriro, 10.000 euroko soberakinen partidari esker. San Frantziskoko etorkizuneko liburutegia ere altzariz hornituko da.

Azkenik, 55.000 euroko partida baten bidez, museo eta museoetako bilduma iraunkorrentzako laguntzak ere emango dira berriro, eta Nafarroako Artxibo Nagusiko ohiko jarduerari eutsiko zaio.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa