(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Europako erakundeei konpromiso irmoa hartzeko eskatu die Pirinioetako eskualdeari babesa emate aldera osteguna, 2011.eko urriak 27


Pirinioetako Lan Elkarteko presidentearen kargua hartu duen saioan eraso egin diote abiadura handiko trenaren kontrakoek bi tarta botata


Transcripción textual del video

Lehendakariaren hitzak Pirinioetako Lan Elkartearen osoko bileran gertatutako gorabeheraren ondoren

Lehendakaria

Barcina Lehendakaria mintzaldian, gorabehera gertatu ondoren ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Lehendakariak Europako Erakundeei konpromiso irmoa hartzeko eskatu die Pirinioetako eskualdeari babesa emate aldera, eta Pirinioetako Lan Elkartea helburu hori lortzeko funtsezko tresna dela esan du, bereziki kohesio politika, azpiegitura eta garraioen gaien inguruan.

Hala adierazi du datozen urteetarako Pirinioetako Lan Elkarteko presidente kargua hartu duenean egin duen mintzaldian, Tolosan erakundearen XXIX. osoko bileran egin duten ekitaldi batean.

Lehendakaria trenaren aurkakoek eraso dute. Gorabehera 16:30ak aldera gertatu da. Sei laguneko talde bat osoko bilerara sartu da, abiadura handiko trenaren aurkako pankartak zabaldu eta horren inguruko oihuak egin eta aginduak eman dituzte; jarraian, Nafarroako Lehendakaria eraso dute bi tarta botata.

Yolanda Barcinak osoko bileraren aretoa utzi behar izan du garbitu eta arropaz aldatzeko. Hamar minuturen buruan, Barcina osoko bilerara itzuli da eta bertan zeudenek, zutik, txalo bero bat eskaini diote Nafarroako Lehendakariari. Ostean, ekitaldia normaltasunez igaro da.

Midi-Pyrénées eskualdeko gobernuaren egoitzara Frantziako Police Nationale-eko hainbat langile joan dira gertatutako ikertzera eta, eskualdeko gobernuaren arabera, erasotzaileak identifikatzen eta atzematen ari dira une honetan.

Lehendakariaren mintzaldia

Mintzaldian, Yolanda Barcinak azpimarratu du Pirinioak funtsezko elementua direla Pirinioetako Lan Elkartea osatzen duten eskualdeen ongizaterako, "naturako aberastasunak eta balio handiko arkitektura, arte eta kulturaren ondarea dituelako". Aurrerapena oztopatzen duten faktoreak, esate baterako, ezaugarri topografikoak, ekonomia tradizionalak eta biztanleria urria, badaudela esan duen arren, "garapen ekonomiko eta sozialerako aukerak nabarmenak dira", azpimarratu du.


agintariak

Bileraren hasieran, Barcina eta Malvy, erdian ( irudia handitu )

Pirinioetako Lan Elkarteko presidente berriaren ustez, erakundearen egiteko nagusiak "Pirinioetako herrien bizi baldintzak hobetu eta erraztea izan behar du, biztanleria finkatu, mantendu eta, ahal izanez gero, hazteko, helburu estrategikoarekin". Horretako, esan duenez, herritarrek zerbitzuak eskuratzeko erraztasuna bermatu behar da bideko komunikazioen bidez, eta landaguneko bizimoduaren eredua birbaloratu behar da eta gizartearen, ekonomiaren eta ingurumenaren alorrean garapen iraunkorra sustatu.

Testuinguru horretan, Europa barneko oinarrizko sarea "helburu nagusia" dela esan du, eta defendatzen jarraitu behar dela, krisialdi ekonomikoan egon arren ere. "Ezin diogu uko egin gure lurraldearen iragazkortasunari, ezta, geroz eta presa handiagoz, behar diren azpiegiturak egiteari, Pirinioak erosotasunez zeharkatzeko, modu bertikal zein horizontalean", gehitu du.

Jarduteko ardatz nagusiak

Mintzaldian zehar, Barcina Lehendakariak zazpi ardatz nagusiak aipatu du ditu. Ardatz horietan oinarrituko du jarduteko ildoa bere agintaldian. Hauexek dira:

-2007-2013rako Espainia-Frantzia-Andorra Lurralde Lankidetzaren Programa Operatiboaren 2. Deialdia kudeatzea eta Europako Batzordean 2014-2020ko mugaz gaindiko lankidetzaren Europako funtsak kudeatzeko Pirinioetako Lan Komunitateko Partzuergoaren hautagaitza sustatzea.

-Midi-Pyrénées eskualdeko lehengo presidenteak hasitako proiektuak behin betiko bultzatzea, bereziki Aldaketa Klimatikoaren Behatokiarena.

 - Pirinioetako Lan Komunitatearen bilakaera juridikoaren azken fasea amaitzea Andorraren atxikitze hitzarmena izapidetuta.

- Mugaz gaindiko lankidetzarako eta hazkuntza burutsu, iraunkor eta bateratzailera bideraturiko proiektuak bultzatzea, 2020 Europako Estrategiaren barruan.

-Pirinioetako Lan Elkartearen zeregina indartzen jarraitzea Europa mailan, eta kohesio politiken, azpiegituren eta garraioen alorreko funtsezko solaskide gisa sendotuz.

- Garapen iraunkorrera bideraturiko ekintzak sustatzea, esate baterako, Pirinioetako naturaguneen sarea osatzea.

- Turismo iraunkorrerako jarduerak bultzatzea, sektore turistikoa profesionalizatzea eta Pirinioak/Pyrénées marka indartzea.

Bilerak eta Nafarroako proiektuen erakusketa batera bisita

Horren aurretik, goizean, Lehendakariak laneko bilera egin du Martin Malvy Midi-Pyrénéeseko lehengo presidentearekin, eta labur hitz egiteko aukera izan du Luisa Fernanda Rudi Aragoiko presidentearekin eta Alain Rousset Akitaniako presidentearekin, baita Euskal Autonomia Erkidegoko, Kataluniako, Languedoc-Roussillon eskualdeko eta Andorrako ordezkariak agurtzeko ere.

Yolanda Barcinak Pirinioetako Lan Elkarteak jardunaldirako antolatu duen mugaz gaindiko proiektuen erakusketa ere ikustera joan da, eta proiektu horietan parte hartzen ari diren Nafarroako bost erakunde ekonomiko eta sozialetako ordezkariekin hitz egin du.

Nafarroa partaide duten proiektuek honako hauekin dute zerikusia: Bidasoa eta Urumea ibaietako arroen baliabide hidrikoen kudeaketarekin, leuzemiaren eta latxa ardiaren aukeraketa genomikoaren alorreko ikerketarekin, mendebaldeko Pirinioetako arrantzaren kudeaketarekin, gizarte ekonomiako enpresa berriak sortzearekin, hegazti nekrofagoak kontserbatzearekin, bazterkeria sozialarekin eta nekazaritzako jarduerarekin.

Proiektuak Gestión Ambiental Viveros y Repoblaciones de Navarra (GAVRN) enpresa publikoak, Medikuntza Ikerketa Aplikaturako Fundazioak, Nafarroako Latxa Arrazako Ardi Hazleen Elkarteak (Abeltzantzako Aslana ITG), UAGNren fundazioak (Fundagro), Nuevo Futuro Elkarteak eta Nafarroako Lan Enpresen Elkarteak garatu dituzte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Mintzaldi osoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa