(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak laguntza-ildo berri bat iragarri du 30 urte baino gutxiagoko pertsonen enpresa-proiektuetarako osteguna, 2011.eko urriak 27


Sortu berri diren enpresei inbertsioen eta gizarte-segurantzako kuoten kostuaren % 50 diruz lagunduko zaie


Goicoechea kontseilaria Ekintzailearen Egunaren irekiera-ekitaldian.

Goicoechea kontseilaria Ekintzailearen Egunaren irekiera-ekitaldian. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernua lanean ari da "neurri nabarmen eta zehatz" sorta bat abian jarri eta, hala, gazte ekintzaileei beren enpresa berriak abian jartzen laguntzeko. Neurri horien artean, alde batetik, egiten diren inbertsioen % 50 diruz laguntzea planteatzen da, eta bestetik, 30 urte baino gutxiagoko pertsonek sortutako enpresetarako gizarte-segurantzako kuoten kostuaren % 50a diruz laguntzea, negozio-plan sendo bat eta lanpostuak bi urtez mantentzeko konpromisoa hartzen dutenak.

Hala iragarri du gaur goizean Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko kontseilari Lourdes Goicoechea Zubelzuk Nafarroako Ekintzailearen Egunaren inaugurazioan. Ekitaldi hori Gobernuak antolatzen du Nafarroako Enpresa eta Berrikuntzarako Europako Zentroa (CEIN) enpresa publikoaren bitartez, eta bere diskurtsoan adierazi duenez, "krisia atzean uzteko espiritu ekintzailea sustatu behar da".


Ekintzailearen Egunaren irekiera-ekitaldia CEINen egoitzan.

Ekintzailearen Egunaren irekiera-ekitaldia CEINen egoitzan. ( irudia handitu )

Industria eta Enplegu arloetako titularrak azaldu duenez, neurri horiez gain, Nafarroako Gobernuak ekimenak ezarri ditu enpresa berritzaileak abian jartzeko orduan ekintzaile berriei lagundu ahal izateko. 2011ko irailaren 30era arte, 85 enpresa berri sortu dira (haietako 20 izaera berritzailekoak dira), 192 lanpostu sortu dituzte eta 5,4 milioi euroko inbertsioa egitea eragin dute.

Zifra horrek 2010ean sortutako enpresa guztien kopurua gainditu du: 65 enpresa; 126 enplegu sortu dituzte eta 4,1 milioi euroko inbertsioa egin da. Ekimen ekintzailerako laguntza-jarduera Cein erakunde publikoaren bidez egiten da.

Helburu hori duten eta jada existitzen diren neurriak

Moderna Ekintzailearen Bekek 31 proiektu bultzatu dute 2011n, eta 35 pertsonari beka eman die (2010ean 26 proiektu izan ziren eta 31 bekadunak). Haren zati handienak (% 39) ekonomia berdeari lotutako negozio-ideiak ziren.

Kapital publikoaren bidez enpresa horiei emandako finantza-laguntza Start Up arrisku kapitaleko sozietatearen eta Enpresario Gazteen Funtsaren bidez ematen da, Sodena, CEIN eta Enpresario Gazteen Erakundeak sustatuta; bi horiek 18 enpresatan parte hartzen dute 780.000 euroko inbertsioa eginez. Zehazki, Start Up-ek 12 enpresatan parte hartzen du (3 2011n sortu dira) eta Enpresao Gazteen Funtsak 6 enpresatan (bat, 2011n sortua).

Ekintzailearen Egunaren programa irizpide praktiko eta parte-hartzaileekin prestatu da, eta bertan hamar ekitaldi baino gehiago sartu dira: berrikuntzako eta networkingeko tailerrak, enpresan aplikatzeko joera globalei buruzko hitzaldi bat, eskualdeko sorkuntza-industrien inguruko mahai-ingurua, enpresario arrakastatsuekin egindako topaketak eta finantzaketa nahiz aholkularitzari buruzko espazioak. Jarduerak Navarra Factori espazioan antolatu dira.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Nafarroako Ekintzailearen Eguna. Dokumentazioa.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa