(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hiru Behien Zergak Pirinioetako Lan Komunitatearen saria jaso du Tolosan
ostirala, 2011.eko urriak 28


Angel Luis de Miguel Izabako alkateak jaso zuen atzo saria. Ekitaldi berean, gainera, Nafarroak Pirinioetako Lan Komunitatearen presidentetza hartu zuen 


Transcripción textual del video

Hiru Behien Zergak Pirinioetako Lan Komunitatearen saria jaso zuen atzo, osteguna, Tolosan. Horren bitartez, mugaz gaindiko hitzarmen gisa bete duen eginkizun historikoa eta kultura-ondare inmaterial gisa duen balioa aintzatetsi dira. Saria eskultura bat da, eta Pirinioen sinbolo diren esku gurutzatuak irudikatzen ditu. Angel Luis de Miguel Izabako alkateak (Erronkaribarreko udalerrien ordezkari gisa),  Pierre Casabonne Eretako alkateak (Baretos ibarraren ordezkari gisa) eta Félix José Ipas Ansoko (Huesca) alkateak (herri horretan eman zen Zergaren jatorria den arbitrajeko laudoa) jaso zuten.

Ipas, Casabonne, De Miguel, Barcina eta Sánchez de Muniáin

Ipas, Casabonne, De Miguel, Barcina eta Sánchez de Muniáin ( irudia handitu )

Hiru Behien Zergak Pirinioetako Lan Komunitatearen saria jaso zuen atzo, osteguna, Tolosan. Horren bitartez, mugaz gaindiko hitzarmen gisa bete duen eginkizun historikoa eta kultura-ondare inmaterial gisa duen balioa aintzatetsi dira. Saria eskultura bat da, eta Pirinioen sinbolo diren esku gurutzatuak irudikatzen ditu. Angel Luis de Miguel Izabako alkateak (Erronkaribarreko udalerrien ordezkari gisa),  Pierre Casabonne Eretako alkateak (Baretos ibarraren ordezkari gisa) eta Félix José Ipas Ansoko (Huesca) alkateak (herri horretan eman zen Zergaren jatorria den arbitrajeko laudoa) jaso zuten.

Saria emateko ekitaldia Pirinioetako Lan Komunitatearen osoko bileraren barruan egin zen. Osoko bilera horretan Nafarroak osoko bileraren presidentetza hartu zuen datozen bi urteetarako.

Angel Luis de Miguelek esan zuenez, aintzatespenak "UNESCOk Hiru Behien Zerga gizadiaren ondare gisa izendatzea" lortzen lagunduko die. Horrez gain, Izabako alkateak adierazi zuen Pirinioetako Lan Komunitateak Izaban lan jardunaldi bat antolatzea nahiko lukeela bakearentzako saria sortze aldera, izan ere, "Hiru Behien Zerga Europako bakearen jairik zaharrena da".

Hiru Behien Zerga

Hiru Behien Zerga Europako mugaz gaindiko bake itunik zaharrena da; 1375etik dago indarrean. Urte hartan, Antso herriko arbitrajeko laudo batek Erronkaribarreko eta Baretos ibarreko biztanleen arteko liskar etengabeak amaitu zituen, goiko larreak eta iturriak erabiltzearen ingurukoak.

Baretos ibarreko abeltzainek Izabako, Gardeko, Urzainkiko eta Uztarrozeko (Erronkaribar) mugaz gaindiko bizilagunei espezietan ordaintzen diete (hiru behi emanda) haien larreak erabiltzeko eskubidea izan dezaten. Ematen diren abelburuek "sine macula" (orbanik gabekoak) izan behar dute eta hortz-hagin, ile eta adarkera berdintsukoak izan behar dira.

Urtero, uztailaren 13an, ekitaldi bat egiten da Ernaz muinoan (Izaba), San Martingo harriaren ondoan, hitzarmena gogoratzeko.  Harri hori Espainiaren eta Frantziaren arteko 262. muga da. Egun horretan, Erronkaribarreko eta Baretos ibarreko alkateek, inguruko janzkera tradizionala jantzita, harriaren gainean eskuak jarri eta "pax avant" esaten dute (bakea hemendik aurrera) adiskidetasuna eta lankidetza adierazteko.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa