(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak enpresei enplegu zerbitzuetako arreta emateko agentzia bat sortu du ostirala, 2011.eko urriak 28


Goicoechea kontseilariak enpresari eta sindikatuei Iruñerrirako Iturrondo Enpresen Agentziaren instalazio berriak aurkeztu dizkie 


Goicoechea kontseilaria Iturrondo Enpresen Agentzian

Goicoechea kontseilaria Iturrondo Enpresen Agentziako enpresariekin. Bere ezkerrean, Javier Esparza ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak Iturrondo Enpresen Agentzia sortu du, Villava etorbideko 1.an dagoena (Burlata). Agentzia horretan Iruñerriko Nafarroako Enplegu Zerbitzuko enpresen alorreko zerbitzuak batzen dira.

Lourdes Goicoechea Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariarekin batera izan dira gaur goizean Nafarroako Enpresaburuen Konfederazioko eta UGT eta CCOOeko sindikatuetako ordezkariak instalazio berriak ezagutzeko ate irekien ekitaldi batean. Agentzian 17 langile daude,  bulegoko 2 buru, 4 enplegu teknikari, enpresak aztertzeko 6 teknikari eta 5 administrari. Instalazio berrien kostua 46.651 eurokoa izan da. Kontseilariarekin batera izan dira bisitan Javier Esparza Abaurrea Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea eta Imelda Lorea Echavarren Laneko zuzendari nagusia

Nafarroako Enplegu Agentziak enpresei lan eskaintzak kudeatzeko, langileak aukeratzeko eta langileen trebakuntzarako zerbitzuak eskaintzen dizkie, besteak beste, 10 enplegu agentzien bidez (3 Iruñean daude eta agentzia bana Tuteran, Tafallan, Lizarran, Agoitzen, Lodosan, Altsasun eta Donezteben). Horiez gain, Iruñerriko enpresei arreta espezifikoa emateko agentzia berri hau egin da.

Agentzia berri horrekin Nafarroako Gobernuaren asmoa Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren eta enpresarien arteko harremana indartzea da, enplegua lortzeko bitartekaria delako. 2010ean, NEZek 3.646 eskaintzatarako 4.803 lanpostu kudeatu zituen.  Guztira, enpresen 2.542 titularrek erakundea erabili zuten langileak aurkitzeko, eta erdiak baino gehiagok aukeraketa prozesuaren zati bat egiteko ardura eman zioten. Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariak azaldu du Enpresen Agentziak "eskaintza gehiago erakartzeko gaitasuna daukala" eta aurtengo helburua erakundearen bidez eskainitako 5.039 lanpostu lortzea dela zehaztu du.

Aurkezpenean, Nafarroako Enplegu Agentziaren Enplegu Ataria eman da ezagutzera, enplegu eskaintzak zabaltzeko. Interneteko webgune horrek ia 400.000 erabiltzaileren bederatzi milioi bisita izan zituen 2010ean. Gainera, agentzia berriak Nafarroako enpresen errealitatearen eta bere enplegu beharrizanen ezagutza bultzatuko du aztertzaileen talde baten bidez, neurri espezifikoak ezartze aldera. Goicoechea kontseilariak enpresariei gogorarazi die helburua NEZek eskariaren araberako trebakuntza eskaintzea dela, enpresen eta langileen benetako beharrizanen zerbitzura. "Zerbitzu hobea eskaintzeaz gain, herritarrek enplegu egonkorra eta kalitatezkoa aurkitzeko dituzten aukerak ere handitu nahi ditugu".

Iturrondo enpresen agentziak enpresei aholkularitza ere eskaintzen die indarrean diren kontratatzeko eta enplegua sustatzeko moduen, kontratazioaren komunikazioen erregistroaren eta kontratuaren erregistrorako contrat@ aplikazio informatikorako laguntza teknikoaren inguruan.

Ate irekien jardunaldira joan direnek Iturrondo Trebakuntza Zentroaren instalazioak ere ikusi dituzte eraikin berean, baita prestakuntza emateko erabiltzen diren lantegi eta gelak ere.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa