(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan lanean ari diren pertsonak 3.600 gehiago dira 2011ko hirugarren hiruhilekoan ostirala, 2011.eko urriak 28


Nafarroako Gobernuak azpimarratu du Foru Erkidegoaren langabezia-tasa (% 11,68) Espainiako batez bestekoa baino 10 puntu baxuagoa dela


Industriako langilea

Industriako langilea. ( irudia handitu )

3.600 pertsona gehiago izan dira lanean Nafarroan 2011ko hirugarren hiruhilekoan (% 1,33 aurreko hiruhilekoarekin alderatuz), eta data horretan lanean zeudenen zifra, guztira 273.900 zen, Biztanleria Aktiboaren Inkestak (BAI) gaur goizean jakitera eman duenaren arabera.

Nafarroako hirugarren hiruhilekoko langabezia-tasa % 11,68koa izan zen; Espainiako autonomia erkidegoen artean baxuena da, eta Espainiakoaren batez bestekoaren (% 21,52) ia 10 puntu azpitik geratu da. Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen Departamentuko Laura Goicoechea Zubelzu kontseilariak datu hori aintzat hartu du eta nabarmendu du iragan hiruhilekoan langabezia-tasa ia puntu batean jaitsi dela aurreko hiruhilekoaren alderatuz; aldiz, Espainiako batez bestekoa ia puntu baten sei hamarren baino zertxobait gehiago igo da. Goicoechea kontseilariak azpimarratu duenez, une hauetan Nafarroan 36.200 pertsona daude langabezian; Espainian, berriz, 4.978.300 pertsona. "Eta hemen eten bat egin nahi dut; izan ere, Nafarroa eta Espainiako biztanleria aktiboa eta langabeziaren portzentajea aztertzen baditugu, argi ikus daiteke Nafarroako langabezia-tasa ez dela bere biztanleria aktiboarekin korrelatiboa, askoz txikiagoa baizik; eta horrek adierazten du enplegu-egoera hobea dela Erkidego honetan", gogoratu du kontseilariak.

"Gainerako herrialdearen aurrean, non 144.700 pertsona gehiago lanik gabe dagoen, Nafarroan jaitsiera garrantzitsua izan dela argi ikusi da. Zehazki, Nafarroan 3.600 pertsona gutxiago dago lanik gabe 2011ko bigarren hiruhilekoarekin alderatuz, hau da, % 9,04 gutxiago. Aldi horretan enplegua izan duten pertsona horietatik, 2.100 gizonezkoak dira eta 1.400 emakumezkoak", esan du Enpleguko titularrak; Nafarroako emakumezkoen langabezia-tasa autonomia erkidego guztien artean baxuena dela nabarmendu du, halaber.

Azkenik, Goicoechea kontseilariak argi eta garbi esan du "urte arteko terminoetan, 2.300 pertsona gutxiago dagoela lanik gabe, hau da, 2010eko hirugarren hiruhilekoko langabe-kopuruarekiko. Alde horretatik, emakumezkoen enplegua 2010eko irailetik 2011ko irailera asko hazi dela ikusten da; tarte horretan 3.100 emakumezko nafarrek enplegu bat aurkitu dute".


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Nafarroako Biztanleria Aktiboaren Inkesta. 2011ko III. Hiruhilekoa.
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa