(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak berriz dio Osasun laborategiak bateratzeak zerbitzuari eraginkortasuna emango diola eta herritar nahiz profesionalei mesede egingo diela astelehena, 2011.eko urriak 31


Marta Vera kontseilariak Tutera aldeko alkateei bermatu die zonaldeko bizilagunek ez direla Iruñera edo beste lekuren batera joango odola ateratzeko


Nafarroako Gobernuak berriz dio Osasun laborategiak bateratzeak, lan-talde batek egun aztertzen duena, zerbitzu horren eraginkortasuna hobetzea ekarriko duela, eta hortik herritar nahiz profesionalentzako onura etorriko dela, eta baita ekonomikoki aurreztea ere.

Hala adierazi du gaur Tuteran Marta Vera Janín kontseilariak zonaldeko alkateekin izan duen bilera batean. Kontseilariarekin batera izan dira, Nafarroako Osasun Zerbitzua-Osasunbideko gerente Angel Sanz Bareak, eta Reina Sofía Ospitaleko zuzendari nahiz Tuterako Osasun Barrutiko zuzendari Juan Ramón Rábade Iráizoz-ek, bai eta Nafarroako Ospitale Guneko zuzendari Ignacio Iribarren Udobro-k eta Zerbitzu horretako Laguntza Espezializatuko zuzendari Javier Sada Goñik.

Kontseilariak alkateei azaldu die une hauetan lan-talde bat laborategi bakoitzeko zerbitzuen behar eta aukerak aztertzen ari dela honako hauen laborategien antolaketa eta bateratze eredu onena izateko: Nafarroako Ospitale Gunea (lehengo Virgen del Camino ospitalea eta Nafarroako Ospitalea), Ubarmin klinika, Iruñeko San Martin anbulatorioa, eta Tuterako Reina Sofia eta Lizarrako García Orcoyen ospitaleak. "Taldeko lana amaitzen ez den arte", zehaztu du, "ezingo da erabakirik hartu bateratze hori egingo den baldintzen gainean". Edonola ere, bateratze horrek " ez du zerbitzua kanpora eramatea ekarriko. Laborategietako langile guztiek Nafarroako Osasun Zerbitzuko- Osasunbideko langileak izaten jarraituko dute. Ez da inoiz pribatizazio batean pentsatu".

Zehazki kontseilariak aipatu du nola bateratzeak era automatikoan egin daitezkeen proba analitikoen robotizazioa dakarren, gehiengoak direnak. Era horretan, erabakiek akats-tartea murrizten dute emaitzan; balio erantsi batekin, erabiltzaileek, gainera, beren emaitzak egungo denbora-tartean berean edo azkarrago jaso ahal izango dituztela.

Gainera, orain baino zerbitzu analitiko gehiago eta hobeak izango dituzte, haietako batzuk une hauetan ezin baititu eskaini Nafarroako Osasun Zerbitzuak- Osasunbideak, sakabanatze geografikoagatik eta makinaria espezializatuaren aniztasunagatik. Aldiz, laborategiko zerbitzuen bateratzeak ekarri ditu: masa kritikoagoa izatea, teknologia eraginkorragoa erabiltzea eta sistema-kopuru handiagoa izatea, eta horiei esker, Nafarroan analitikak egiten segituko da kanpoko laborategietara bidali beharrik izan gabe. Era horretan, kontseilariak gaineratu duenez, "hobekuntza argi bat lortuko da gure lehentasunetako batean: Nafarroako herritar guztiek osasun-zerbitzu berak izateko zuzentasuna eta bermea izatea".

Nolanahi ere, erantsi du, laborategiak zentralizatuta egoteak ez du esan nahi pazienteak kanpora joan beharko dutenik odola ateratzeko. "Diagnostikatzeko teknikak bateratzen dira, ez odola ateratzeko puntuak. Adibidez, eta argi utzi nahi dut, Tuterako Osasun Barrutian, zonaldeko bizilagunak ez dira Iruñera edo beste inora joan beharrik izango odola ateratzeko".

Ikuspegi ekonomiko batetik, gaineratu du, eraginkortasunean izandako hobekuntza honi esker, urtean 7.200,000 euro aurreztuko da; izan ere, gaur egun laborategiko gastua 45 eurokoa da biztanleko urtean, eta laborategien robotizazio eta zentralizatzearekin soilik jada 12 euro aurreztu daiteke biztanleko eta urteko.

22 alkaterentzako deialdia

Tuterako Reina Sofía Ospitaleko ekitaldi-aretoan izan den bilerarako Tuterako Osasun Barrutia osatzen duten 22 udalerritako alkateak deituta zeuden. Barruti hori oinarrizko zazpi zonaldetan banatuta dago: Valtierra-Cadreita (Villafranca, Milagro, Cadreita, Valtierra eta Arguedas); Corella (Corella eta Castejón); Cintruénigo (Cintruénigo eta Fitero); Cascante (Cascante, Murchante, Ablitas, Barillas, Tulebras eta Monteagudo); Buñuel (Buñuel, Cortes, Ribaforada, Fustiñana eta Cabanillas); Tutera Ekialdea (Fontellas); eta Tutera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa