(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak bi PSIS onartu ditu Tuteran eta Taxoaren bi merkataritzagune handi jartzeko, eta PSIS izendapen bat onartu du Artikako hirugarren baterako asteazkena, 2011.eko azaroak 2


Bi merkataritzagune horiek irekita hasiera batean ehun bat lanpostu zuzen sortuko direla kalkulatzen da


Nafarroako Gobernuak dagokion Udalaz Gaindiko Proiektu Sektoriala (PSIS) onartu du gaur Tuteran eta Taxoaren (Aranguren) bi merkataritzagune handi jartzeko; halaber, PSIS moduan izendatu du Artikako hirugarren merkataritzagune handi baten proposamena ere. Guztira, lehen bi merkataritzaguneek (horien lanak urtebeteko epean hasiko beharko dute) zuzenean ehun lanpostu baino gehiago sortuko dituztela kalkulatzen da.

Bi kasuetan PSIS-a bere egunean jendaurrean irekitako aldian aurkeztutako alegazioak ebaztean onartzen da, eta Gobernuko departamentuek edo kaltetutako erakundeek egindako txostenak aintzat hartu ostean. Haien garapenean Ingurumen eta Uraren zuzendari nagusiaren dagokion ebazpenean ezarritakoa betearaziko da; haren bidez, Plan Sektorial bakoitzaren gaineko Ingurumen Adierazpena egiten da.

Onartutako lehen PSISa Aki Bricolaje España, SL enpresak sustatutako proiektuari dagokio Tuteran brikolajeko merkataritza-establezimendu bat eraikitzeko. Nafarroako Gobernuak iragan martxoaren 14an onartu zuen adierazpena PSIS moduan.

Haren baldintzekin bat etorriz, merkataritzako establezimendu berria A-68aren (lehengo N-232) eskuinaldean kokatuko da, errepide horretako 93. irteeraren parean, A-68ak NA-160rekin egiten duen bidegurutzean, eta azken horretatik sarbidea izanik. Guztira, jardunbideak 11.372 metro koadro inguruko azalera hartzen du eraikin, aparkaleku eta sarbideetarako. Merkataritza-eraikina, berez, guztira eraikitako 3.502 metro koadroko azalerarekin zehazten da, eta erakusketa nahiz salmentako azalera erabilgarria 2.902 metro koadrokoa da.

Bestalde, Taxoaren (Aranguren) onartutako PSISa Decathlon España SAUk sustatutako kiroletako merkataritza-establezimendua da. PSIS adierazpena iragan martxoaren 28an onartu zen.

Establezimendua Ekialdeko ingurabidearen (PA-30) alboan eraikiko da, Osasunaren egungo instalazioen mendebaldean. Lursail hori "Atletico Osasuna Klubaren Kirol Hiria" sektoreko lursail batekin bat dator, kirol eta zerbitzu erabilera globala duena, eta guztira 24.427 m2 hartzen du.

Proiektatutako eraikina, angeluzuzen formakoa, solairu bakarreko nabe bat da, eraikitako 7.017,21 m2-ko azalera du eta saltzeko nahiz erakusteko 6.120,99 m2-ko azalera erabilgarria. Saltokiaren aurrean, 524 ibilgailurentzako 524 aparkalekutako gune bat jarriko da, eta kopuru horretatik 33 ezinduentzako izango da (% 6).

Merkataritzagune berria Artikan

Gainera, Nafarroako Gobernuak gaur erabaki du Euro Depot España SAU-k Artikan sustatutako merkataritza-establezimendu handi bat ezartzeko proposamena PSIS moduan adieraztea. Hura brikolaje eta eraikuntzarako produktu, gai eta materialen txikizkako merkaturatzeko izango da.

Merkataritzako establezimendua Artika (Berriobeitiko udal-mugartea) eta Berriozar udalerrietan jartzea aurreikusita dago, Iruñeko Iparraldeko ingurabidearen alboan (PA-30), eta McDonald’s Berriozar eta Idea Center establezimenduen alboan; ingurabidetik zuzeneko sarbidea izango dute ibilgailuek, eraiki berri den biribilgune batetik.

PSISak eragindako lursailek 12.088 m2-ko azalera hartzen dute, guztira. Aurreikusitako merkataritza-eraikinak, angeluzuzen formakoa, ipar-ekialdeko aldean kokatzen da. Haren aurrean 178 ibilgailurentzako aparkalekua dago, eta kopuru horretatik 12 mugikortasuna murriztuta duten pertsonentzat da (% 6). Gainera, alboko bide guztietan, Iparraldeko ingurabidean izan ezik, aparkatzen uzten da.

Proiektatutako merkataritza-eraikina solairu bakarreko nabe bat da, eraikitako 7.201,92 m2-ko azalera du eta saltzeko nahiz erakusteko 5.755,13 m2-ko azalera erabilgarria. Eraikinaren kanpoko itxitura aurrez fabrikatutako hormigoizko panel leunez osatuta dago eta estalkiak, hiru isurkikoa da eta % 2ko maldarekin, euskarri gisa balioko du 52 panel fotovoltaiko inguru jartzeko.

Planak, hasiera batean, Berriozar eta Berriobeitiko udalen, Iruñerriko Mankomunitatearen eta tartean dauden Nafarroako Gobernuaren zerbitzuen aldeko txostenak ditu. Horren ondorioz, eta Nafarroako Gobernuak PSIS izendapena egin ostean, espedientea jendaurreko prozeduraren mende geratuko da hogeita hamar eguneko epean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa