(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak enplegu babestuari babesa emateko batzordea sortu du asteazkena, 2011.eko azaroak 2


Batzordearen egiteko nagusia kontratuen % 6 enplegu zentro bereziei eta gizarteratzeko eta laneratzeko zentroei esleitzeko legezko agindua betetzea da


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak enplegu babestuari babesa emateko batzordea sortu du. Egiteko nagusia Foru Administrazioa osatzen duten departamentu eta enpresa publiko guztiak koordinatzea izango da, Kontratu Publikoen Foru Legeak ezarritako legezko agindua betetzeko. Lege horrek Nafarroako administrazio publiko guztiak behartzen ditu kontratuen % 6 enplegu zentro bereziei eta gizarteratzeko eta laneratzeko zentroei esleitzera.

Langilea

Langilea

Nafarroako Gobernuak, gaurko saioan, enplegu babestuari babesa emateko batzordea sortu du. Egiteko nagusia Foru Administrazioa osatzen duten departamentu eta enpresa publiko guztiak koordinatzea izango da, Kontratu Publikoen 6/2006 Foru Legeko bederatzigarren artikuluan ezarritako legezko agindua betetzeko. Lege horrek Nafarroako administrazio publiko guztiak behartzen ditu kontratuen % 6 enplegu zentro bereziei eta gizarteratzeko eta laneratzeko zentroei esleitzera.

Betebehar horrek 2010ean egindako lege aldaketa bat du oinarri. Horren aurretik, legeak administrazioei gomendioa egiten zien kontratuetako batzuk zentro horientzat  gordetzeko, baina ez zuen eskatzen portzentaje zehatzik. Baina idazketa berriak administrazio publikoei legea betetzen dela ziurtatzeko aukera ematen duen sistema bat sortzeko eskatzen die, hartara, krisialdi honetan enplegu zentro bereziei eta gizarteratzeko eta laneratzeko zentroei lan nahikoa izatea errazten zaie.

Aurreikusi denez, enplegu zentro berezien eta gizarteratzeko eta laneratzeko zentroen lan kopurua handitzeak Nafarroako Gobernuak bideragarritasunean laguntzeko zentro horietara bideratzen dituen zenbatekoak aurreztea ekarriko du berekin, izan ere, lana baldin badute, bideragarriagoak izango dira eta laguntza publiko gutxiago beharko dute diru-laguntza modura, bereziki erakunde horien defizita arintzera bideraturikoak, 2011n milioi bat eurokoak izan baitziren.

Batzordea Foru Administrazioko departamentuak eta enpresa publikoak koordinatzeaz arduratuko da kontratuak gordetzen direla bermatzeko, baita legezko agindu horren garapena bultzatzeaz ere. Horretarako, erabakiak departamentu guztiei agintzen die batzordeak eskatzen dien lankidetza eta babes guztia emateko azkartasun eta efikazia osoz.

Halaber, kontratazio organoen eta Administrazio Kontratuen Batzordearen eskumenak gorabehera, agindu hori betetzeko mahaigaineratu daitezkeen gaien inguruan jakinaraziko du eta, egoki denean, behar diren arau aldaketak proposatuko ditu. Azkenik, betebehar hori Nafarroako beste administrazio publiko batzuek, toki erakundeek esate baterako, betetzeko sentsibilizazio ekintzak bultzatuko ditu.

Organoa Lourdes Goicoechea Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariak zuzenduko du eta José Javier Esparza Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak (presidenteordea), Juan Francisco Franco Aurrekontuaren zuzendari nagusiak eta Marta Pernaut Gai Juridikoetako eta Lehendakaritzako zuzendari nagusiak ere osatuko dut.

Horiez gain, Nafarroako Enplegu Zentroen Elkarteko ordezkari batek (ACEMNA), Nafarroako irabazi asmorik gabeko Enplegu Zentro Berezien Batzordeko ordezkari batek eta Gizarteratzeko eta Laneratzeko Zentroen Nafarroako Elkarteko beste batek osatuko dute organoa. Idazkari lanetan arituko da Nafarroako Enplegu Zerbitzuko Enplegu Sustapeneko eta Aukera Berdintasuneko Zerbitzuko zuzendaria.

Helburuak betetze aldera, batzordea urten bi aldiz elkartuko da, eta, beharrezkoa denean, ezohiko bilerak egingo ditu. Urteko lehen bileran kontratazioen inguruko departamentuen plangintza onetsiko da. Plangintza horretan, legeak ezartzen duen aginduari jarraiki gordeko diren kontratuak jaso beharko dira.

38 milioi euroko laguntzak hiru urtean

Enplegu zentro bereziak enpresak dira, eta haien helburu nagusia lan emankorra burutzea da, maiztasunez merkatuko jardueretan parte hartuta, urritasunen bat dutenei enplegu bat ziurtatzeko. Hortaz,  langileen % 70 urritasunen bat dutenek osatu behar dute gutxienez. Nafarroako lehen Enplegu zentro berezia 1987an sortu zen. Gaur egun 17 daude eta 1.258 langile ditu.

Azken hiru urteetan, Nafarroako Gobernuak NEZen bidez Enplegu Zentro Berezietara bideratu duen aurrekontua 32 milioi euro baino gehiagokoa izan da (10.970.749 euro 2011n). Laguntza horren bidez urritasunen bat dutenen soldataren % 50 (edo % 75, urritasun mailaren arabera), pertsona horien Gizarte Segurantzako kostuak, laguntza unitateak, inbertsioak, laguntza teknikoa eta prestakuntza, eta haien jarduerak sortzen duen defizita (2011n milioi bat euro) ordaintzen laguntzen da.

Beste alde batetik, gizarteratzeko eta laneratzeko zentroek merkatuko jardueretan parte hartzen dute, eta haien helburu nagusia gizartean baztertuta daudenak edo hala egoteko arriskua dutenak gizarteratzea eta laneratzea lortzea da, trebatzeko eta enplegurako prozesu pertsonalizatuen bidez. Pertsona horien lan kontratua hiru urtekoa izaten da gehienez (gutxienez langileen % 30ek baldintza hori bete behar du), eta epea amaitzean ohiko lan merkatuan sartu behar dira. Guztiak dira irabazi asmorik gabekoak.

Gizarteratzeko eta laneratzeko lehen zentroa 2000. urtean sortu zen, eta gaur egun ezaugarri horiek dituzten 13 zentro daude. 195 langile dituzte.

Azken hiru urteetan, Nafarroako Gobernuak NEZen bidez Gizarteratzeko eta Laneratzeko Zentroetara bideratu duen aurrekontua 6 milioi euro baino gehiagokoa izan da (1.805.000 euro 2011n). Laguntza horren bidez, bazterkerian dagoen edo hala egoteko arriskua duen langile bakoitzaren LGSren % 80, pertsona horien Gizarte Segurantzako kostuak, laguntzarako langileak, inbertsioak, laguntza teknikoa eta prestakuntza ordaintzen laguntzen da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa