(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak hasi du Lurraldearen Antolamendurako Planen tokiko erakundeak informatzeko bileren itzulera

osteguna, 2011.eko azaroak 3


Astiz kontseilariak Ariben Pirinioetako LAP aurkeztu die inguruko udalerrietako arduradunei


Anai Astiz eta José Antonio Marcén

Astiz kontseilaria eta José Antonio Marcé Pirinioetako LAP azaltzen ( irudia handitu )

Anai Astiz Sustapen eta Etxebizitza kontseilariak Pirinioetako Lurraldearen Antolamendurako Plana (LAP) aurkezteko bilera teknikoan parte hartu du gaur goizean inguruko lurraldearen eta hirigintzaren antolamenduaren arduradun diren toki erakundeetako hogei teknikari baino gehiagoren aurrean.

Lurraldearen Antolamendurako Planak (LAP) Hedatzeko Mintegi Teknikoa osatzen duten bost jardunaldietatik lehenengoa izan da. Mintegia Nafarroako Gobernuak antolatu du Nafarroako Lurralde Estrategia osatzen duten bost LAPen edukia gerturatzeko lurraldearen antolamenduaz arduratzen diren lurralde agenteei. Beste lau bilerak azaroan izango dira Lekunberrin (Nafarroa Atlantikoa), Iruñean (Erdialdea), Erriberrin (Erdiko Zona) eta Tuteran (Ebroren Ardatza). Ekitaldian, Marie Gómez Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusiak eta Jóse Antonio Marcén Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko zerbitzuaren zuzendari eta LAPen idazketa taldeko kideak ere parte hartu dute. Astiz kontseilariak hitz egin eta Pirinioetako LAPen eduki zehatzak azaldu ondoren, eztabaidarako tarte bat ireki dute bertaratuek zalantzak argitu eta iradokizunak egin zitzaten.


Pirinioetako LAPen mintergira joan direnak

Anai Astiz Pirinioetako LAPen aurkezpenean izan direnekin ( irudia handitu )

Lurraldearen Antolamendurako Planak

Pirinioetako, Nafarroa Atlantikoko, ErdialdekoErdiko Zonako eta Ebroren Ardatzeko LAPak Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legean jasotako antolamendurako bost tresna dira. LAP horiek Nafarroako Lurralde Estrategiaren (NLE) edukia garatzen dute eta horien egiteko nagusiak lurraldeari erabilera egokia, arrazoizkoa eta orekatua ematea, antolatu eta eratzeko oinarrizko elementuak ezartzea, eta administrazioen eta erakunde publikoen politikak, planak, programak eta proiektuak egin, garatu eta koordinatzeko eta lurraldean eragina duten partikularren jarduerak garatzeko lurraldearen erreferentzia esparrua eratzea dira.

Iragan uztailaren 21eko NAOn argitaratu zenetik daude indarrean. LAPak plan eta proiektuetarako esparru arautzailea izateaz gain, tresna malgua eta erreferentziako lurralde eredua ematen duena izanik, erabakiak hartzea errazten du Nafarroako sektorekako eta tokiko politiken multzorako.

1. LAP: Pirinioak

1. LAP Pirinioei buruzkoa da eta gaur aurkeztu dute Ariben. Erroibar, Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkaribar ibarretan dauden 39 herriek eta Irunberri eta Agoizko Pirinio aurreko arroek osatzen dute. Eremuak Foru Erkidegoaren ia % 20 hartzen du, baina nafarren % 2 baino ez da bizi bertan. 1. LAPen helburu nagusia biztanleria hori finkatu eta mantentzea da. Eremua inguru natural paregabea da, eta ondare arkitektoniko eta artistiko garrantzitsua du. Antolamendurako planak lurraldea berrorekatzea proposatzen du, biztanleen gune nagusiak indartu eta osagarriak izatea lortuz. Asmoa biztanleek zerbitzuak erraz lortzea bermatzea da bideetako komunikazioaren bidez, baita landaguneko bizimodu eredua berriz baloratzea ere gizartean, ekonomian eta ingurumenean garapen iraunkorra sustatuz.

Pirinioen ezaugarriak hauek dira: lurraldearen okupazio urria, naturguneen kopuruaren eta kalitatearen garrantzia, geografia zaila eta hiriko sistema gisa ezagutzen den sistemarik ez egotea dira. Pirinioen sendotasuna lurraldearen eta kokalekuen ondarearen balioa da batez ere (ingurumena, paisaia eta kultura); hori funtsezko faktore bikaina da eta garapen sozioekonomikoaren oinarri izan  behar da.

1. LAPek isolamendua eta zatiketa gainditzea defendatzen du, kanpoko (Erdiko Zonarekiko zein Frantziarekiko lotura hobetzearen aldeko apustua eginez) zein barruko (barruko ibar eta inguruen artean) komunikazioak indartuz. Horren osagarri gisa, hornikuntzen eta zerbitzuen alorrean diskriminazio positiborako ekintzak garatuko dira, biztanleria finkotu eta berreskuratzeko.

Lurraldearen Antolamendurako Planak Hedatzeko Mintegi Teknikoa

LAPen edukien interpretazioa errazte aldera, lurralde plangintzaren arduradunei batez ere, Nafarroako Gobernuak mintegi bat antolatu du, azaroan zehar egingo diren bost saiok osatuta. Gaur Ariben egin den saioaren ondoren, Nafarroa Atlantikorako saioa egingo da Lekunberriko Kultur Etxean, hilaren 8an (2. LAP). Hilaren 11n, Iruñean dagoen Nafarroako Artxibo Nagusian Erdialderako saioa egingo da (3. LAP), 14an Erdiko Zonarakoa egingo da Erriberriko Kultur Etxean (4. LAP). Azkenik, Ebroren Ardatzerako saioa (5. LAP) Tuteran egingo da hilaren 17an, Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitatean.

Bost saioak irekiko ditu Anai Astiz Sustapen eta Etxebizitza  kontseilariak, eta guztietan departamentu horretako arduradunak izango dira, esate baterako, Marie Gómez Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, LAPen zuzendaritza teknikoko arduradunak eta planen idazketa taldeko kideak.

Mintegiaren saio guztien egitura berbera izango da, eta 9:30etik 12:30era izango dira. Kontseilariak LAPak aurkeztu ondoren, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko teknikariek Planen egitura eta noraino iritsiko diren azalduko du eta, ondoren, saio horretako LAPen eduki zehatzak azalduko dira. Amaitzeko, eta ondorioen ondoren, eztabaidarako tarte bat irekiko dute.

Plangintzen eduki didaktikoa eta kasu zehatzen azalpena bateratu egingo dira, mintegia erabat praktikoa delako.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa