(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Hasi dira Cadreitan Nafarroako AHTaren obrak egiten ostirala, 2011.eko azaroak 4


Astiz kontseilariak trenbide sarearen Cadreita-Alesbes azpizatiaren lanak ikusteko bisita teknikoa egin du gaur goizean


Astiz kontseilaria eta Camino Bonafaux (ezkerretik 3.a eta 4.a), obraren arduradun teknikoekin ( irudia handitu )

Nafarroan Kantauri-Mediterraneoa trenbide sarearen lehen azpiatala egiteko obrak Cadreitan hasi dira. Proiektua burutzea Nafarroa 2012 Planeko jarduera nagusietako bat da, eta duela gutxi esleitu zitzaion COMSA S.A.U. eta Construcciones Mariezcurrena enpresek osaturiko ABEEari. Azpizatia 8,5 kilometro luze da eta Cadreita eta Alesbes udalerrien artetik pasatuko da, AP-15 autobidearekiko paralelo. Azpizati hori Castejón-Iruñerria tartearen parte da.

Hori dela eta, Anai Astiz Sustapen eta Etxebiziza kontseilariak trenbidearen tarte hori egiteko obrak ikusteko bisita teknikoa egin du. Alboan izan ditu Camino Bonafaux Obra Publikoetako zuzendari nagusia, Rafael Fernández obraren zuzendaria eta azpizati horren enpresa eraikitzaileen langile teknikariak.


Camino Bonafaux (ezk.) eta Astiz kontseilaria (esk.) Ramón Fernández obraren buruaren azalpen teknikoak entzuten ( irudia handitu )

Astiz kontseilaria obren leku zehatzera joan da prestazio handiko trenaren benetako bidea nondik pasatuko den bertatik egiaztatzeko. Obrak burutzeko ardura duten teknikariek obren garapenaren inguruan emandako azalpen teknikoak ere entzun ditu.

Obraren lehen fasea bideko sasitza kentzean datza, gainerako lanetarako nahitaezko urratsa baita. Bulldozer Komatsu D-65 eta Caterpillar 963 atzerakako hondeamakina dira erabiltzen ari diren makinak. Aurreikusitako lanerako ordutegia 8:00etatik 18:30ra artekoa da, eta batez beste 120 langile arituko dira lanean, gehienez 150 langile.

Salgaiak garraiatzean, bideko gutxieneko abiadura 100 km/h izango dela kalkulatu da eta, bidaiariak garraiatzean, gehienezko abiadura 350 km/h izango da. Oinplanoak 6.500 metroko gutxieneko erradioa du, eta altxata 14,5 milareneko gehieneko malda.Sekzio tipoari dagokionez, plataformaren zabalera 14 metrokoa da eta nazioarteko zabalerako bide bikoitzerako dago prestatuta (1.435 mm, 4,7 metro ardatzen artean).

Ingurumenean integratzeko neurriei dagokienez, proiektuak ingurumeneko eraginaren adierazpena betetzen du eta sortutako hondakinen tratamendua eta kudeaketa, ibaien sistemen babesa, landareen lurraren gaineko geruza berreskuratzea, paisaia edo faunaren pasabideak leheneratzeko tratamenduak bezalako alderdiak jasotzen ditu. 

Azpizati hori egiteko ardura 2011ko irailean esleitu zitzaion 29.703.040 euroren truke COMSA S.A.U eta Construcciones Mariezcurrena S.L. enpresek osatutako ABEEri. 42.426.854 euroren lizitazioaren prezioaren % 30eko deskontua da zenbatekoa. Burutzeko epea 28 hilekoa da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa