(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Foru Erkidegoaren ibaien emariaren berri ematen du denbora errealean astelehena, 2011.eko azaroak 7


Navarra.es webguneko erabiltzaileak Ingurumeneko kontrol-sareak ematen duen ibai-ibilguen kalitate eta edukierari buruzko informazioa eskura dezake


Arreko zubia.

Ultzama ibaiaren gaineko zubia (Arre, Ezkabarteko Ibarra). ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak "Ura Nafarroan" web-aplikazioa abian jarri du, eta bertatik Nafarroako Gobernuaren eta Ebroko eta Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoen kontrol-sarearen estazioek ematen duten edukiera eta kalitatea egiazta daitezke denbora errealean. Sare horrek 100 estazio ditu, eta haietatik 39k datuak emateko sistema telematikoa dute.

Era horretan, berriki izandako euriteek eragindako uhaldian Nafarroako ibaien bilakaera azter daiteke. Gaur, irailak 7, goizeko lehen orduan, webguneak alerta aurreko bi egoera aurkezten zituen Arga ibaiak Funestik pasatzean zuen emariagatik eta Arakil ibaiak Etxarrenetik pasatzean zuen emariagatik. Sistemak jasotako datuen arabera, Oharrizetik pasatzean Baztan ibaiak agertzen zuen egoera normalizatu da dagoeneko atzo gune horretan uholdeagatik alerta-egoera ezarri ondoren. Ibaiaren emaria iragan urriaren 24an 0,77 metro kubiko segundokoa izan zen eta, atzo, 11:50ean, 382,79 metro kubiko segundoko, ibaia gehieneko 4,23 metroko mailara iritsi zenean. Une hauetan Baztan ibaiko uraren maila nahiz emaria behera egiten ari da.

Kontrol-estazioek hautemandako ur-edukieraz gain, Ura Nafarroan  webgunea 14 kontrol-estaziok bidaltzen duten uren kalitateari buruzko datuak sartzen hasi da denbora errealean. Estazio horiek 8 aldagairainoko neurketak egiten dituzte: uraren tenperatura, ph, eroankortasuna 20 º C-n, disolbatutako oxigenoa, uhertasuna, murrizketa-potentziala, nitrogeno amoniakala dagoen eta SAC maila (uretan disolbatuta argi ultramorea xurgatzen duten substantzien neurria).

Webgunean Nafarroako baliabide hidrikoen inguruko dokumentazioa jasotzen da; bertan zenbait datu agertzen da, Nafarroako ibaietan 10.000 Hm3/urtean inguru isurtzen dela, esaterako, eta kopuru horretatik erdia gutxi gorabehera gure lurraldean eroritako euriagatik. Horri bildutako lurpeko uraren kopurua gehitu beharko zitzaion eta, kalkuluen arabera, 1.325 Hm3-ra heltzen da. Ura Nafarroan webgunea osatzen da: ibaiak lehengoratzeko proiektuei buruzko informazioarekin, uholdeak izateko arriskuari buruzko azterketekin, estatistika eta memoriak datu historikoekin, Nafarroako Gobernuak parte hartzen duen urari lotutako Europako proiektuekin.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa