(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroa Atlantikorako Antolamendu Plana enplegua areagotzeko inguruko ekoizpena dibertsifikatzearen aldekoa da asteartea, 2011.eko azaroak 8


Astiz kontseilariak bitarteko hori aurkeztu die Lekunberrin inguruko 40 lurralde agenteei


Astiz kontseilaria Nafarroa Atlantikoko LAPen aurkezpenean

Astiz kontseilaria Nafarroa Atlantikoko LAPen aurkezpenean ( irudia handitu )

Anai Astiz Sustapen eta Etxebizitza kontseilariak 2. Lurraldearen Antolamendurako Plana (LAP) aurkeztu du gaur goizean Lekunberrin, Nafarroa Atlantikoari dagokiona. Lan jardunaldian inguruko 40 lurralde agente inguruk hartu dute parte. Nafarroako Gobernuak antolatu duen LAPak Hedatzeko Mintegi Teknikoaren barruan egin da, plana hirigintzaren eta lurraldearen antolamendurako tresnen arduradunak diren tokiko erakundeetako teknikariei gerturatzeko.

Kontseilariarekin batera izan dira Marie Gómez Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko zuzendari nagusia, José Antonio Marcén Etxebizitza eta Lurralde Antolamenduko zerbitzuaren zuzendaria eta Luis Antonio Gómara Lurralde Antolamenduko Atalaren burua.

Bileran, Astiz kontseilariak Nafarroa Atlantikorako LAPen oinarrizko ardatzak zeintzuk diren azaldu du. Ipar-mendebaldeko koadranteko 44 udalerrik eta 35 kontzejuk osatzen dute (Ardatz horretan daude Altsasu, Leitza eta Elizondo, Baztanen) eta 50.000 biztanle inguru bizi dira bertan. Esandakoaren arabera, lehendik dauden azpiegiturak aprobetxatuz, hau da, lurraldeko komunikazioa eta gaitasuna, biztanleria finkatzea eta enplegua lortzea da asmoa. Horretarako, ekoizpenaren sektore guztiak dibertsifikatu nahi dira telekomunikazioak, ikerketa, teknologia berriak, turismoa, nekazaritza eta abeltzaintza espezializatuak bezalako jarduerak gehituta.


Asistentes al seminario

Astiz kontseilaria mintegira joan direnei hitz egiten ( irudia handitu )

Nafarroa Atlantikoa

Nafarroa Atlantikoa azpieskualdearen ezaugarria biztanleen gelditasuna (gune handietan) edo gutxitzea dira (gainerako tokietan), egoera berrietara egokitzeko ekoizpenaren sarearen eta kanpoko loturak onak izan arren barruko komunikazioen zailtasunengatik. Inguruko kohesioa sendoagoa da kulturaren aldetik lurraldeari dagokionez baino.

Pirinioak baino hobeto prestatuta dago hiriko sistema, XX. mendearen erdialdetik Euskal Autonomia Erkidegoko sistema ekonomikoaren hedapenagatik garatutako industriaguneei esker. Komunikazioen eta jarduerak sortzen dituen tokia izanik, inguruko lotura funtzionalak indartzea da asmoa, Europa Atlantikorako ate gisa Altsasu-Olatzagutia-Urdiain ardatzaren eginkizuna indartuz eta ondoko autonomia erkidegoekiko administrazio arteko lankidetza sendotuz.

Defendatu den 2. LAPen lurralde garapenaren ereduaren (LGE) oinarrizko beste elementu batzuk populatzeko modu oso bereziaren nortasun ezaugarriak babestea, baliabide naturalak ustiatzea eta loturaren kontzeptua dira, ingurumen harremanei zein sozial eta ekonomikoei aplikatzen zaiena.

Hortaz, LGEk hiriko industria-eredua landaguneko nekazaritzako eta abeltzaintzako ereduarekin bateratzea defendatzeko du, funtsezkoa delako ingurumenaren azterlanean eta diagnostikoan detektatu diren ‟aukera sendoakˮ mantentzeko eta udal plangitzari ondarearen babesa eskatzeko; hartara, baliabide natural eta kulturalen kudeaketa burutsuaren irizpidea betetzen da lurraldearen egituratze eta garapenerako.

LGEren oinarria da, halaber, hirigintzako garapena azpiegituren garapenarekin batera ibarren sakoneran pilatzeko egungo eredu historikoa. Lurraldearen egitura funtzionalak Iruñearekiko eta ondoko azpisistemetako beste gune batzuekiko mendetasuna murrizten lagundu behar du, biztanleria, lantokiaren eta bizilekuaren arteko lotura zuzena areagotuz eta 2. LAP gunea indartuz, oro har, eskualdeko hiriko sistemaren barruan.

Lurraldearen Antolamendurako Planak Hedatzeko Mintegi Teknikoa

LAPen edukien interpretazioa errazte aldera, lurralde plangintzaren arduradunei batez ere, Nafarroako Gobernuak, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuaren bidez, mintegi bat antolatu du, azaroan zehar egingo diren bost saiok osatuta. Horietatik lehenak, 1. LAP (Pirinioak) iragan azaroaren 3an izan zen Ariben. Gaur Lekunberrin egin den ekitaldiaren ondoren, hurrengoa Iruñeko Nafarroako Artxibo Nagusian izango da azaroaren 11n, Erdialderako (3. LAP). Azaroaren 14an Erdiko Zonarakoa egingo da Erriberriko Kultur Etxean (4. LAP). Azkenik, Ebroren Ardatzerako saioa (5. LAP) Tuteran egingo da hilaren 17an, Erriberako Hondakin Solidoen Mankomunitatean.

Mintegiaren saio guztien egitura berbera izango da, eta 9:30etik 12:30era izango dira. Kontseilariak LAPak aurkeztu ondoren, Sustapen eta Etxebizitza Departamentuko teknikariek Planen egitura eta noraino iritsiko diren azalduko du eta, ondoren, saio horretako LAPen eduki zehatzak azalduko dira. Amaitzeko, eta ondorioen ondoren, eztabaidarako tarte bat irekiko dute.

Plangintzen eduki didaktikoa eta kasu zehatzen azalpena bateratu egingo dira, mintegia erabat praktikoa delako.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa