(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

San Jerónimo zaharren egoitzak eta Nuevo Futuro Nafarroako Elkarteak Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen IV. Sariak lortu dituzte asteartea, 2011.eko azaroak 8


Nafarroako Gobernuak sustatzen dituen sari horien helburua jardun onak ezartzea sustatzea da gizarte zerbitzuen erabiltzaileei arreta ematean


Transcripción textual del video

Nafarroako Gobernuak sustatzen duen Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen IV. Sarien edizio honetan Lizarrako San Jerónimo zaharren egoitzak irabazi du saria "Erabiltzaileei arreta" modalitatean. Horrez gain, epaimahaiak Nuevo Futuro Nafarroako Elkarteari "Kalitatea enpleguan" modalitateko saria ematea erabaki duuro.

Horixe iragarri du Elena Torres Miranda Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria kontseilariak gaur goizean Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Sarien erabakiak plazaratzeko egin duten prentsaurrekoan. Nafarroako Gobernuak urtero ematen du saria Tomás y Lydia Recari García Fundazioarekin elkarlanean.

Nafarroako Gobernuak sustatzen duen Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen IV. Sarien edizio honetan Lizarrako San Jerónimo zaharren egoitzak irabazi du saria "Erabiltzaileei arreta" modalitatean. Horrez gain, epaimahaiak Nuevo Futuro Nafarroako Elkarteari "Kalitatea enpleguan" modalitateko saria ematea erabaki du.

Horixe iragarri du Elena Torres Miranda Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria kontseilariak gaur goizean Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen Sarien erabakiak plazaratzeko egin duten prentsaurrekoan. Nafarroako Gobernuak urtero ematen du saria Tomás y Lydia Recari García Fundazioarekin elkarlanean.

Kontseilariarekin batera izan dira ekitaldian Luis Arbea Sariaren laugarren edizioko epaimahaiburua eta Miguel Echarri Tomás y Lydia Recari fundazioko presidenteordea.

Zehazki, epaimahaiak San Jerónimo egoitzari eman dio saria eusleak kentzeagatik eta jardun on berritzaileengatik, izan ere, beste zentro batzuetan gauza bera egin dezakete eta pertsonen arteko harremanak garatzeko orduan eragina izan dezake. 

Bestalde, "Gizarte Zerbitzuetako Langileen Enpleguaren Kalitatea" modalitatean, saria Nuevo Futuro Nafarroako Elkarteari eman diote "estresa gainbegiratzeko guneak" jartzeagatik; gune horietan elkarteko zaintzaileekin bilerak egiten dira estresa kanporatzeko. Lortu dituzten emaitza onak eta horiek beste zentro batzuetan erabiltzeko aukera baloratu dira.

Oraingoan, epaimahaia Torres kontseilariak, Miguel Echarri García "Tomás y Lydia Recari" fundazioko presidenteordeak, Pedro Grávalos Falces Plangintza, Kalitate eta Ikuskapen Zerbitzuko zuzendariak, Luis Arbea Aranguren UHUNeko irakasle eta epaimahaiburuak, Ángel Pardo Urdin Ilundáin fundazioko kalitatearen arduradunak eta Iñaki Arana García Nafarroako Bikaintasunerako Fundazioaren zuzendariak osatu dute epaimahaia.

Nafarroako Gizarte Zerbitzuen Kalitatearen sariak irabazi asmodun edo asmorik gabeko erakunde publiko eta pribatuei ematen zaizkie, Nafarroako gizarte zerbitzuetan esku hartzen dutenei, bai mendetasunaren (adinduak edo urritasunen bat duten pertsonak), bai bazterkeria sozialaren, bai adingabeen arretaren eta baita genero indarkeriaren alorrean ere.

Helburua gizarte zerbitzuen erabiltzaileak direnei arreta ematean jardun onak ezartzea sustatzea da, hala, haien bizi kalitatea hobetuko da, eta baita zerbitzu horietan lan egiten duten pertsonen eta erakundeen lana eta ahalegina publikoki aintzatestea ere.

Horrez gain, jendearen arretan jardun onak hedatu eta zabaltzean datza, beste alor batzuetara hedatzeko eta beste erakunde eta zentro batzuentzat eragingarri izan dadin bide beretik ekimenei ekin diezaieten.
Bi sari ematen dira bi modalitatetan: erabiltzaileei arreta eta kalitatea enpleguan. Horietako bakoitza 3.000 eurokoa da.

Balorazio irizpideak

"Erabiltzaileei arreta" modalitatean, edizio honetako epaimahaiaren irizpide lehenetsia pertsonen arteko harremanen hedadura izan da (intimitatea, familia, lagunak, etab.) eta modu berezian baloratu ditu zentroetako erabiltzaileen familia, lagunak eta gizarte sareak kontuan hartu izanaren jardun onak.

Horrez gain, jardun on horiek orokortzeko aukera bezalako alderdiak baloratu dira gizarte zerbitzuen beste alor batzuetan, baita jardun onek eragin dituzten alderdi kopurua, epe luzera ebalua daitezkeen emaitzak, aurkeztutako proposamenaren izaera berritzailea eta interesekoak diren beste alderdi batzuk ere.

Bestalde, "Kalitatea enpleguan" modalitatean, jardun onak honako alderdietan burutu izana hartu da aintzat:  kontratazioa (laneko ordutegia, lansaria eta modalitate posibleak, langileen zerrendaren egonkortasuna, berdintasuna gauzak lortzeko orduan, etab.), pertsonak laneratzea (laneko segrtasuna eta osasuna, urritasunen bat duten pertsonak laneratzea, urritasunak dituzten pertsonen beharrizanetara egokituriko lanpostuak, etab.), garapen profesionala (laneko jarduera, lanpostuen deskribapena, trebakuntza eta promozioa, erabakiak hartzeko orduan parte-hartzea, etab.), langileen bizi kalitatearen hobekuntza (instalazioak, giro erosoa, forma fisikoa, laneko arriskuak, aparkalekua, garraioa, antzinatasuna saritzea, etab.), laneko eta familiako bizitza bateratzea (haurtzaindegiak, laguntzen poltsak, umezainak kontratatu ahal izateko gastuak, amatasunagatiko baja aldia luzatzea, pertsonentzako aholkularitza laneko eta familiako bizitzaren arteko oreka lortzeko, etab.).

Horrez gain, aurreko modalitatean bezala, jardun on horiek orokortzeko aukera bezalako alderdiak baloratu dira gizarte zerbitzuen beste alor batzuetan, baita baloratzen diren jardun onek eragin dituzten alderdiak, epe luzera ebalua daitezkeen emaitzak, aurkeztutako proposamenaren izaera berritzailea eta interesekoak diren beste alderdi batzuk ere.

Aurreko edizioetan saritutakoak

Aurreko edizioetan erakunde hauek atera dira irabazle:

-2010: Ilundáin Haritz-Berri fundazioa, gazteentzako laneratzeko programagatik, eta Nuevo Futuro, langileen lan baldintzengatik.

-2009: Elkarkide, buruko gaixotasuna dutenekin esku hartzeagatik. Anfasek accesita lortu zuen.

-2008: Tasubinsa, adimen urritasuna duten nafarrei emandako arretagatik. Xilema elkarteak accesita jaso zuen.

 


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa