(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Tuterako epaitegi berriak 2012ko udan martxan izango dira beren kokapen berrian asteartea, 2011.eko azaroak 8


Hala adierazi du Jimenez lehendakariordeak Erriberako hiriburuko epaitegietara eta Foruzaingoaren komisariara egin duen bisita instituzionalean


Jiménez lehendakariordeak Tuterako epaitegietara egindako bisita

Ezkerretik eskuinera: Tobajas, Sebastián eta Jiménez lehendakariordea eta Jurío. ( irudia handitu )

Lehen Lehendakariordeak eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko Departamentuko kontseilariak gaur Tuteran esan du, Erriberako hiriburuko epaitegi berriak 2012ko bigarren seihilekoan martxan izango direla beren kokapen berrian, eraikin berria amaitu ondoren eta Albeako Bidean, Queiles ibaiko Ibai Parkearen alboan, dagoen epaitegietako egoitza berriko altzariak gaitu ondoren

Roberto Jiménezek gaur goizean bisita instituzionala egin du Tuterako epaitegietan eta Foruzaingoaren komisarian. Halaber, gaur arratsaldean bilera bat izango du hiriko alkatearekin eta udal-korporazioarekin.

Lehendakariak Tuterako epaitegietan hasi du bere bisita, eta harekin batera izan dira: Barne eta Justiziako zuzendari nagusi Inmaculada Jurío, Tuterako epaile dekano Óscar Sebastián eta Tuterako instrukzioko 1. epaitegiko epaile Octavio Tobajas. Jiménezek adierazi duenez, "iragan astelehenean, hilak 7, Foru Erkidegoak onartutako 2012rako Nafarroako Aurrekontuek 2.824.000 euroko partida bat jasotzen dute azpiegitura judizial hori amaitzeko eta abian jartzeko, eta Erriberako herritarren zerbitzua modernizatu eta hobetuko ditu; horrez gain, eremu judizialean lan egiten duten pertsonen lana erraztuko du, ingurune egokiago batean".

Eraikin berriak 5,2 milioi euroko inbertsioa eskatuko du Nafarroa 2012 Planaren barnean, eta 5.300 m2 baino gehiagoko azalera izango du lau solairutan banatuta. Fiskaltzarentzako instalazioak izango ditu, Erregistro Zibilaren bulegoa, guardiako epaitegirako bulegoa, abokatu eta prokuradoreen elkargoentzako gelak, artxiboa, bistetarako zenbait gela, garajea eta Foruzaingoaren jendaurreko arretagunea. Sarasate ibiltokian dagoen egungo egoitzak 2.255 m2 du eta akats funtzionalak ditu (egokitu gabeko espazioak, azalera txikia…), eta hura uztea komeni da.

2011ko lehen hiru hiruhilekoetan, Tuterako epaitegiek 12.800 prozedura judizial baino gehiago ebatzi dute eta 12.346 gai sartu ziren; haietatik 10.279 zigor-arlokoak eta 2.067 zibilekoak. 2011n Tuterako epaitegietan ebatzitako gai penalak 10.389 izan ziren eta 2.481 gai zibilak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa