(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Castejón eta Cadreita arteko AHTaren obrak 2012ko udaberrian hasiko dira
asteazkena, 2011.eko azaroak 9


Azpizati hori Nafarroan eraikiko den bigarrena izango da; 40,6 milioi euroko aurrekontua du eta 28 hilabeteko epean egingo da


Transcripción textual del video

Gaur eman da lehen urratsa 2012ko udaberrian, Nafarroan, Castejón eta Cadreita arteko tren lasterraren hurrengo azpizatiaren obrak has daitezen. Azpizati horren aurrekontua 40,6 milioi eurokoa da, aurreikusi denez, eta Nafarroako Gobernuaren historian egin den kontraturik handienetarikoa da.

AHTaren obrak garrantzitsuak dira Nafarroaren etorkizunerako, baina segidan ere onura handiak ekarriko ditu. Lehen azpizatietan 150 lanpostu berri egongo direla aurreikusi da. Gainera, aurreikusitakoaren arabera, Nafarroako trenbideek 10.000 enplegu inguru sortuko dituzte.

Etorkizunerako ere onuragarria da, izan ere, urriaren 19an Europako Batzordeak Kantauriko eta Mediterraneoko ardatzei lehentasuna eman zien Europa barneko sareko salgaien eta bidaiaren trenbide nagusiak izateko. Hori dela eta, Nafarroa bi ardatz horiek zeharkatu eta batzen diren gunean egongo da, hau da, trenbide sare horretako salgaien trafiko ia guztia Foru Erkidegotik pasatuko da. Horrek Nafarroan inbertitzea dakar, eta onuragarria izango da enpresak nazioartera hedatzeko eta Foru Erkidegoa merkatu guztietara zabaltzeko.

 

Ave

Abiadura Handiko Trena

Nafarroako Gobernuak gaur hasi ditu Castejón eta Cadreita arteko tren lasterra eraikitzea ahalbidetzeko izapide administratiboak, hartara, obrak 2012an hasi ahal izango dira. Zehazki, Anai Astiz Sustapen eta Etxebizitza kontseilariari kontratua egiteko baimena eman dio, obrak lizitatu aurretik.

Nafarroan eraikiko den Kantauri-Mediterraneoa trenbide sarearen bigarren azpizatia izango da, joan den azaroaren 4an Cadreita eta Alesbes arteko lanak hasi ondoren.

Azpizatia egiteko 28 hile beharko dira, eta lizitazio aurrekontua 40.659.170 eurokoa da (BEZa barne). Zenbatekoa hiru urtean ordainduko da, 2012ko (12 milioi euro), 2013ko (17,5 milioi euro) eta 2014ko (11.159.170 euro) aurrekontu orokorren kargura.

Zenbateko horiek Nafarroako Gobernuak eta Sustapen Ministerioak 2010ean adostutako lankidetza hitzarmenean daude araututa. Hitzarmen horren arabera, Foru Gobernuak Nafarroako tartearen (Castejón eta Iruña artekoa) obren zati baten inbertsioa aurreratuko du eta, ondoren, gobernu zentralak zenbateko hori itzuliko du, trenbidea eraikitzeak diru-kutxa foralean gasturik eragin ez dezan.

Castejón eta Cadreita arteko azpizatia 6,2 kilometro luze da, eta Valtierra, Cadreita eta Alesbes herrietatik pasatzen da. Castejongo hirigunea eta Ebro ibaiaren gaineko biaduktoa pasa ondoren hasten da, 5,6 kilometro puntuan, eta Cadreita-Alesbes azpizatiaren hasieran amaitzen da, 11,8 kilometro puntuan. Hegoaldean Tutera-Castejón azpizatiarekin lotuko da; zati horren informazio-azterlana idazten ari dira orain.

Gogorarazi behar da Nafarroako zatia bost azpizatitan banatzen dela: Castejón-Alesbes, Castejón-Cadreita eta Cadreita-Alesbes zatietan banatuta dagoena; Alesbes-Erriberri; Erriberri-Tafalla; Tafalla-Campanas; eta Campanas-Ezkirotz. Aurreikusi denez, azpitarte guztiak 2015erako amaituta egongo dira.

Generación de empleo y economía

AHTaren obrak hasteak hasieran 150 lanpostu sortuko ditu, eta prozesu osoan zehar 10.000 langile egongo direla zenbatetsi da. Horietatik % 85 nafarrak izango dira.

Halaber, Nafarroako Gobernuak ekonomia garatzeko aukera handiak baloratzen ditu; horien bidez, Foru Erkidegoa Europarekin trenbide sarearekiko loturaren ardatzean egongo da.

Gogoratuko den bezala, AHTaren Nafarroako zatiak Kantauri-Mediterraneoa trenbide sarea osatzen du; trenbide sare hori iragan urriaren 19an trenbideko garraioaren Europa barneko sarean gehitu zen. Europako Batzordearen berme horrek Nafarroa estatuan eta nazioartean salgaien joan-etorriari eusten dioten ardatzen puntu estrategikoan jarri du. Gainera, puntu horretan kokatzeak eragin ekonomikoa du. Trenbidea etorkizuneko eragile nagusietako bat izango dela esaten da, garapen iraunkorrerako eredu berria delako. Hori hala izanik, aurreikusi da inbertsio berriak erakartzeaz gain, dagoeneko daudenak bermatzen lagunduko duela. Kontuan izan, Europar Batasunean garraio mota horren erabilera % 15 da, aldiz, Espainian, ia ez % 3ra heltzen.

Nafarroako Gobernuak nazioartera hedatzeko eta Nafarroan oinarria duten enpresen esportazioek gora egiteko duten aukerak azpimarratu ditu. Nafarroan sare logistikoak eta Foru Erkidegoan lanpostu berriak sortuko dituzten industria berrien ezarpena sustatuko dela ere aurreikusi da.

AHTaren bidez, Iruña-Madril edo Iruña-Bartzelona arteko joan-etorria 2 ordu eta 5 minutukoa izango dela kalkulatu da, eta Iruña eta Zaragoza artekoa, aldiz, ordubetekoa. Horregatik, denbora gehiago aurrezteko aukera ematen duten distantzia handiko ibilbideetan urtean 1,5 milioi ordu aurreztuko direla zenbatetsi da. Nafarroako BPG kontuan hartuta eta denbora hori magnitude ekonomikoetara bihurtuta, urtean ia 60 milioi euro aurreztuko dira.

Bestalde, tren lasterraren sarea ezartzeak duen eraginaren azterlanaren arabera, urtean 26.945 tona CO2 murriztuko dira eta % 5 haziko da Foru Erkidegoko turisten eta bisitarien kopurua; azken horrek sektorean 300 enplegu inguru sortu edo mantentzeko aukera emango du.  Halaber, AHTak eragin positiboa izango du Iruñerrian, proiektuari esker gaur egun hiri barruko guneak zeharkatzen dituen trenbidea kenduko delako.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa