(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 660 plaza eskainiko ditu lanbide gaitasuna egiaztatzeko

asteartea, 2011.eko azaroak 22


Soldadura eta galdaragintza, sukaldaritza eta gastronomia, osasun-larrialdiak, haur hezkuntza, menpekotasuna eta igeltserotzarekin dute zerikusia


acreditación de competencias profesionales

Ezkerretik eskuinera: Goyen, Goicoechea, Iribas, Sarría eta Molinero, aurkezpenean ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak lanbide gaitasuna ebaluatzeko eta egiaztatzeko programa aurkeztu du gaur goizean. 2011. urtean 660 plaza eskainiko ditu.

Plaza hauek Hezkuntza Ministerioak abian jarritako Acredita Programaren baitan eskaintzen dira. Lan esperientzia eta arautu gabeko trebakuntzaren bidez eskuratutako gaitasunak ofizialki aitortzea du helburu. Prozedura baten bidez egin behar da ziurtapen hau: besteak beste, eskatzailearen lanbide gaitasuna aurrez ebaluatu behar da.

Hezkuntza Ministerioaren arabera, Espainia osoan 50.000 langileri egin diezaioke mesede programak. 20 milioi euroko aurrekontua du eta, kopuru honetatik, 269.000 euro dagozkio Nafarroari, 660 pertsona ebaluatzeko.

Nafarroako Gobernuak bi deialdi egin ditu: lehena, 180 plazatakoa, gauzatuta dagoena, eta bigarrena, 480 plazatakoa, gaur goizean aurkeztutakoa. Azken honetan, bi irizpideren arabera egin da plazen aukeraketa: batetik, Nafarroako ekoizpen eta zerbitzu arloak dituen beharrak hartu dira kontuan eta, bestetik, lan esperientziaren aitorpena premiazkoagoa duten lan arloei eman zaie lehentasuna, bereziki menpekotasun arloan lan egiten dutenei.

Laburbilduz, hauexek dira eskaintzen diren 480 plazak, lan arloka eta herriz-herri sailkatuta: soldadura eta galdaragintza teknikaria (30 plaza, Altsasun), sukaldaritza eta gastronomia teknikaria (30, Burlatan), osasun-larrialditarako teknikaria (30, Iruñan), haur hezkuntzako goi teknikaria (90 plaza, 60 Iruñan eta 30 Tuteran), igeltsero laguntzailea (30, Iruñan) eta menpekotasun egoeran dauden pertsonak zaintzeko teknikaria (270 plaza, 120 Iruñan, eta 30 Tuteran, Tafallan, Azkoienen, Altsasun eta Elizondon).

Nafarroako Gobernuak nabarmendu duenez, eskaintza hau Hezkuntza Departamentuaren eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren bidez jarriko da abian, Foru Komunitateko eragile ekonomiko eta sozialekin elkarlanean.

José Iribas Sánchez de Boada Hezkuntza kontseilariak eta Lourdes Goicoechea Zubelzu Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilariak aurkeztu dute programa, José Antonio Sarría, Nafarroako Enpresarien Kondeferazioko lehendakari eta Juan Goyen Delgado eta José María Molinero de Frutos, Nafarroako UGT eta CCOO sindikatuetako idazkari nagusiekin batera.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Procedimiento para la evaluación y acreditación de competencias profesionales 2011
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa