(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 2012. urte hasieran zabalduko du adingabeen Ilundaingo zentroa asteazkena, 2011.eko azaroak 23


Neurri judizialak bete behar dituzten 20 lagunentzako lekua izango du eta bere kudeaketarako urtean 1,8 milioi euro eskaintzea onetsi du Gobernuak


Nafarroako Gobernuak 2012. urte hasieran zabalduko du adingabeek zigor judizialak betetzeko Ilundainen (Arangurenen) eraiki duen zentroa. Hortarako, eraikinaren kudeaketa, lehiaketa bidez, eskaintzea onetsi du Gobernuak gaurko bilkuran. Hasierako eskaintza 1,8 milioi eurotakoa da 2012. urterako. Kontratua beste lau urtetan luzatu ahal izango da.

Ilundaingo zigor zentroak neurri judizialak bete behar dituzten 14 eta 18 urte arteko 20 lagunentzako lekua izango du. Adingabeen erantzukizun penalari buruzko 2000. urteko urtarrilaren 12ko 5/2000 Lege Organikoaren arabera, zentroak lau erregimen ezberdin eskainiko ditu: erregimen itxiko barnealdia; erregimen erdi-irekiko barnealdia (zentrotik kanpo hezkuntza, lan eta aisia jarduerak egin ditzakete), erregimen irekiko barnealdia (zentroa bizileku hutsa da, lana eta hezkuntza normalizatuta daude) eta asteburuko neurriak.

Zentroak hiru eraikin ditu: horietako bat, administrazio eta zerbitzuetako eraikina, hiru solairu dituena, prestakuntza gela batekin, ostalaritza tailerra, garbitegia, zerbitzu orokorrak, bisitarako lau gela, kafetegia/sukaldea, administrazioa, liburutegia, bilera gela, sarrera nagusia eta harrera lekua. Bigarren eraikina, bizilekua izango dena, hainbat tailer ditu, prestakuntzarako gelak (bat informatikako), gimnasioa eta aldagelak, jantokia, egongela, jolasgelak, tutoretzarako gelak eta adingabe eta hezitzaileentzako logelak. Azkenik, segurtasuneko eraikin bat dago, erregimen itxiko barnealdian daudenentzako, sukalde, egongela, jolasgelak eta tutoretzetarako gela dituena.




Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa