(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak oinarrizko errenta arautu du berau krisi ekonomikoak sortutako errealitate sozial berrira egokitzeko asteazkena, 2011.eko azaroak 23


Bi ibilbide sortu dira, bata gizarte bazterketa jasaten duten familiei zuzendua eta bestea langabezian geratu diren pertsonei bideratua


Persona sin hogar

Eskale bat

Nafarroako Gobernuak oinarrizko errenta arautzen duen foru lege proiektu berria onetsi du gaur (aurrerantzean gizarteratze errenta bezala ezagutuko dena) berau krisi ekonomikoak sortutako errealitate sozial berrira egokitzeko asmoarekin. Egoera ekonomiko honek, izan ere, zerbitzuaren jatorrizko helburua eraldatu du, gizarte bazterketa jasaten duten pertsonei laguntza eskaintzea alegia.

Gaur egun, onuradun berri gehienak lanik gabe geratu eta langabetuentzako diru-laguntzak agortu dituzten herritarrak dira. Birlaneratzea eta enplegua bilatzeko erraztasunak eskatzen dituzte. Hortaz, ezin dira gizarte baztertutzat jo eta ezin zaizkie eurak gizarteratzeko erabiltzen diren baliabideak eskaini.

Bi errealitate hauei erantzuteko asmoarekin, Nafarroako Gobernuak lege proiektu berria idatzi du, orain Parlamentura igorriko dena bere deliberamendurako.

Testu berriak bi ibilbide ezartzen ditu: bata gizarte bazterketa egoeran dauden familiei zuzendua, kontuan hartuta eurek diru-laguntzak eskatzen dituztela oinarrizko beharrak ase eta gizarteratzea lortzeko; eta bestea lanik gabe geratu eta langabetuentzeko diru-laguntzak agortu dituztenei bideratuta.

Gizarteratze errenta jasotzeko beharrezkoa da Administrazioarekin akordio bat izenpetzea. Bertan, onuradunak hartutako konpromisoak eta Administrazioak eskainiko dizkien babes eta laguntzak jasoko dira. Hitzartutakoa ez betetzeak edota diru-laguntza jasotzen den epean lan-eskaintza bat errefusatzeak errentaren galera ekarriko du.

Errenta lortzeko baldintzak

Gaur onetsitako proiektuak baldintza berriak ezartzen ditu gizarteratze erreta lortzeko. Onuradunek 25 eta 65 urte artean izan beharko dituzte, legez Espainian bizi beharko dute eta, nobedade gisa, eskakizuna aurkezterakoan zera egiaztatu beharko dute, gutxienez aurreko bi urtetan, jarraian eta berez, Nafarroan bizi izan direla.

Honez gain, honakoa frogatu beharko dute: azken sei hilabetetan familia unitateak izandako diru-sarrerak gizarteratze errentarekin lortuko lukeena baino txikiagoa izan dela eta legez dagozkion zerbitzu, pentsio edo diru-laguntza guztiak eskatu dituela gizarteratze errenta eskatu aurretik.

Kontuan izan behar da gizarteratze errentak izaera osagarria eta ordezkatzailea duela legedian aurreikusitako beste edozein baliabide eta diru-laguntzekin alderatuz. Hori dela eta, euren eskubideak aurrez lortzen saiatu direla ziurtatu behar dute eskatzaileek.

Laguntza-jasotzaileen betebeharrak

Testu berriak hainbat betebehar ezartzen dizkie onuradunanei diru-laguntza jasotzeko. Horien artean, azpimarratzekoa lan egiteko prest egon behar dutela, bai errenta jasotzen dutenek, baita onuradun izanik lan egiteko adina dutenek ere. Salbuespen gisa, ez zaie betekizun hau eskatuko oinarrizko gizarte zerbitzuek lan egiteko gai ez direla adierazten badute.

Beste eginbehar batzuk hauexek dira: diru-laguntza jasotzen den epean zehar Nafarroan bizitzea; familia unitateko adin gabetu guztiak eskolatuta egotea, hezkuntzako derrigorrezko mailatan, eta ikastetxera doazela ziurtatzea; diru-laguntza berez duen helbururako erabiltzea; eta errenta arduraz kudeatzea, onuradunen egoera ekonomiko-soziala ez okertzeko.

Honez gain, onuradunek Foru Administrazioarekin akordio bat izenpetu beharko dute. Bertan, esan bezala, bi aldeen konpromisoak jasoko dira. Hitzarmen horren jarraipen bat egingo da eta, horretarako, oinarrizko gizarte zerbitzuetako eta departamenduko langileekin dituen bileretara joan beharko du onuradunak.

962 eurotarainoko diru-laguntza

Orokorrean, familia unitate bakoitzak errenta bakarra jasoko du. Diru-laguntza 641,40 eurotarainokoa izango da onuraduna pertsona bakarra denean. Kopurua mailaka handitzen joango da familia unitateak dituen kideen arabera, 962,10 eurotaraino, sendiak bost lagun edo gehiago dituenean.

Etxebizitza batean bi familia unitate edo gehiago bizi direnean, diru-laguntza ez da inoiz familia unitate bati pertsona kopuru beragatik dagokiona baino bat eta erdi aldiz gehiago izango. Zenbatekoa etxe horretan bizi diren familia unitateen artean banatuko da bakoitzak dituen kideen arabera.

Errenta, orokorki, sei hilabetetarako emango da. Epe berdinetan berritu ahal izango da, gehienez 24 hilabetera heldu arte. 13. hilabetetik aurrera, %90erainokoa izango da laguntza.

Salbuespen gisa, 24 hilabeteko epea gainditu ahal izango da, ohiz kanpoko arrazoiak daudenean edo gizarte bazterkeria oso errotuta dagoenean. Kasu hauetan, onuradunak jasoko duen diru-laguntza aurreikusitako kopuruaren % 80rainokoa izango da.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa