(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernua indarkeria matxistaren aurka elkartu da
ostirala, 2011.eko azaroak 25


Barcina Lehendakariak, Jiménez lehendakariordeak eta Torres, Goicoechea eta Astiz kontseilariek hartu dute parte Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguneko elkarretaratzeetan


Concentración contra la violencia machista

Lizarrako elkarrateratze isila. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Angulo Nafarroako Lehendakariak, Roberto Jiménez Alli lehendakariordeak eta Elene Torres Miranda, Lourdes Goicoechea Zubelzu eta Anai Astiz Medrano kontseilariek indarkeria matxistaren aurkako elkarrateratze isiletan hartu dute parte gaur eguardian, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta.

Lehendakaria Lizarrako elkarretaratzean izan da, udalerri honetara joan baita gaur goizean Ingurumeneko Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Fundazioaren egoitza eta laborategi berriak inauguratzera. Bertan izan dira, era berean, Lourdes Goicoechea eta Anai Astiz kontseilariak, baita parlamentuko hainbat ordezkari, Begoña Gazuna Lizarrako alkatea eta udaletxeko beste hainbat zinegotzi ere.

Elkarretaratzeak hamar minutu inguru iraun ditu eta ondoren urtean zehar (urtarriletik azarora) izandako biktima guztien izenak eta jatorriak irakurri dituzte.

Bestalde, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institutuaren (NBFI) bidez, Iruñako Vínculo plazarako egindako deialdian, Roberto Jiménez eta Elena Torres izan dira, baita Sara Ibarrola Intxusta NBFIko zuzendaria, Nafarroako Gobernuko beste kide batzuk, Alberto Catalán Higueras Parlamentuko lehendakaria, Elma Sáiz Delgado Gobernu ordezkaria eta alberdi politikoetako ordezkariak ere. Ekitaldian ehun lagun inguru bildu dira.

Torres kontseilariaren hitzak

Espainian, aurten, euren bikotekide edo bikotekide ohien esku hil diren 54 emakumeez oroitu da gaurko egunean Gizarte Politika, Berdintasun, Kirol eta Gazteria kontseilaria, baita indarkeria fisiko eta psikologikoa jasaten duten emakumeez ere, eta “emakumeak apaldu eta iraintzen dituztenak” salatzera adoretu ditu, “euren ekintzak zigorrik gabe gera ez daitezen”.


Concentración contra la violencia machista

Iruñako elkarrateratze isila. ( irudia handitu )

Nafarroako Berdintasunerako eta Familiarako Institututik lanean jarraituko dutela adierazi du kontseilariak arazo larri honi aurre egin eta biktimei laguntza eskaintzeko. Berehalako neurrien artean, Torresek aurreratu du 2012. urtean genero-indarkeria jasaten duten emakumeen arretarako taldeak jarriko direla abian Lizarran eta Tuteran. Helburua biktimen arretarako sare espezializatu eta integrala eratzea da emakumeek laguntza behar duten tokian bertan jaso dezaten. Era berean, Nafarroako Gobernuak larrialdi zentroak, harrera etxeak eta tutoretzapeko etxebizitzak sostengatzen jarrituko duela adierazi du Torresek.

Herritar ugarik hartu du parte elkarretaratze isilean. Bost minutuko iraupena izan du eta bertaratutakoen txalo artean amaitu da.

1.050 salaketa Nafarroan

Torresek azaldu duenez, urriaren 31 arte 1.050 salaketa aurkeztu dira Nafarroan indarkeria matxistarekin lotuta. Gehienak emakume gazteek jarriak dira. “Honek zerk huts egiten duen hausnartzera eraman behar gaitu”, adierazi du.

Kontseilariak beste indarkeria mota batzuk ere aipatu ditu, besteak beste, sexu esplotazioa, emakume eta nesken salerosketa edo prostituzioa eta zentzu honetan gogoratu du Nafarroako Gobernua arlo honetan lanean diharduela sexu esplotaziorako emakumeen salerosketaren aurkako Nafarroako foroaren bidez.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa