(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Poliziek eta epaileek ETAren aurkako borrokan egindako ekarpena aintzatetsi du Nafarroako Gobernuak osteguna, 2011.eko abenduak 1


Gaur eguardian eskaini zaien “Nafarroari Omenaldia” ekitaldian talde terroristaren hainbat biktima izan dira


El Gobierno de Navarra reconoce la contribución de policías y jueces en la lucha contra ETA

Agintariak eta omenaldia jaso dutenak. ( irudia handitu )

Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan egin da gaur eguardian Nafarroari Omenaldia ekitaldia, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidego eta organo judizialei eskainia euren lana aintzatetsi eta eskertzeko.



Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak eta Roberto Jiménez Gobernuko lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak hartu dute parte ekitaldian, baita Alberto Catalán Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Elma Sáiz Gobernuaren ordezkaria Nafarroan, Sánchez de Muniáin, Torres eta Vera kontseilariak, eta Enrique Maya Iruñako alkatea.

Nafarroako Gobernuak, omenaldi honekin, ETA talde terroristaren aurkako borrokan egindako ekarpen erabakigarria aintzatetsi nahi izan die, baita basakeria terroristaren aurka, demokrazia, askatasuna eta herritarren eskubideen aldeko defentsan egindako lana ere.

Nafarroako Egunaren inguruan antolatutako ekitaldi programaren baitan burutu da gaurko omenaldia. Bertan, Barcina Lehendakariak Nafarroako ezkutu bana eman die ondoko gorputz polizial eta organo judizialei: Guardia Zibila, Polizia Kidego Nazionala, autonomia-erkidegoetako poliziak (ekitaldian Foruzaingoak ordezkatuta), tokiko poliziak (Nafarroako tokiko bost gorputz handienen eskutik: Iruña, Tutera, Burlata, Lizarra eta Antsoain), epaileak (Nafarroako Auzitegi Nagusiak ordezkatuta) eta fiskaltza (NANko fiskaltzaren eskutik).

Ezkutuok, zehazki, hauxek jaso dituzte: Juan Luis Pérez Martín, Nafarroako Guardia Zibileko koronel burua; José Luis Gago Cea, Nafarroan Polizia Nazionaleko burua; Gerardo Goñi Ilundain, Foruzaingoaren burua; Simón Santamaría Cebada eta José Ángel Santamaría Suso, Iruña eta Tuterako toki polizietako buruak; Juan Manuel Fernández Martínez, Nafarroako Auzitegi Nagusiko lehendakaria; eta Javier Muñoz Cuesta, NANko fiskalen burua.


Barcina, Jiménez y Sáiz con los familiares de víctimas navarras de ETA

Agintariak ETAren biktimen ahaideekin. ( irudia handitu )

Era berean, ETA talde terroristak Nafarroan utzitako hainbat biktimen ahaideak izan dira ekitaldian, besteak beste, Antonio Conejo Salguero, Antonio Fernández Álvarez, Bonifacio Martín Hernández, Julián Embid Luna, Carlos Sanz Biurrun, Diego Salva Lezáun, Jesús Alcocer Jiménez eta José Luis Prieto Graciaren senitartekoak.

ETA talde terroristak 857 pertsona erail ditu, horietako 42 Nafarroan. Hildakoetatik, 361 herritarrak ziren, 201 Guardia Zibileko kideak, 149 Polizia Nazionaleko agenteak, 97 Armadako kideak, 16 autonomia-erdiekoetako gorputzeako poliziak eta 25 toki polizietako agenteak.

Ekitaldiaren nondik norakoak

Roberto Jiménez Gobernuko lehen lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilariak zabaldu du ekitaldia.

Jiménezek esan duenez, Estatuko Segurtasun Indar eta Kidegoek eta organo judizialek “harro egon behar dute, indarkeria terroristarekin amaitu zuten egileetarikoen artean gogoratuko baitzaie. Eta terrorismoaren porrota bezalakorik ez dago elkarbizitza demokratikoa bermatzeko”. ETAk eraildako polizien inguruan adierazi du “denek jakin behar dute euren sakrifizioa ez dela alferrikakoa izan, askatasun osoa dela saria”.

Omenaldia jaso dutenen aldetik, José Luis Gago Nafarroako Polizia Nazionaleko buruak eta Juan Manuel Fernández Nafarroako Auzitegi Nagusiko lehendakariak hitz egin dute.

Nafarroako Polizia Nazionaleko buruak “esker hunkigarria” agertu du “guztion segurtasun eta askatasunaren alde egin dugun defentsagatik jasotako omenaldi honengatik”. Era berean, “ekitaldi hau antolatzeko Nafarroako Gobernuak izandako ausardia eta adorea” eta “Nafarroako gizartearen maitasun eta hurbiltasuna” azpimarratu ditu.

Nafarroako Auzitegi Nagusiko lehendakariak, bestalde, Nafarroako herritarrei luzatu die aitorpena, izan ere “gizartearen gehiengoak, egunean egun, beldurra, ETA, gaitzetsi du”. “Gizarteak -jarraitu du- ez dio uko egin nahi izan ezartzen hainbeste kosta izan zen demokraziari. Eta gizartean Botere Judizialeko kideak gaude, demokrazia babestu eta zuzenbide estatua bermatzeko dugun eginkizuna betetzen”.

Barcina Lehendakariak itxi du ekitaldia. ETAren biktimez oroitu da eta omenaldia jaso dutenei esan die euren ekintzek “askeago egin gaituztela”. ETA eurek gainditu dutela ziurtatu du: “Zeuek zarete garaileak. Zeuen sakrifizioari esker garaitu ahal izan dira oraindik txano azpian ezkutatzen diren terroristak eta geure lagunak erailtzen zituztenean bestaldera begiratu edo xanpainarekin topa egiten zuten ordezkari politikoak. Inork ez du zalantzarik izan behar, historiak bakoitza bere lekuan jar dezan lanean ari gara”.

Ekitaldia musikaz girotuta egon da. Javier Olabarrietak (pianoa), Miguel Villarrek (saxo soprano eta tenorra) eta Jokin Zabalzak (kontrabaxua) osaturiko hirukoak jo ditu kantak. Juan Sebastián Bach-en “Cantata”, “Iris” eta Nafarroako Ereserkia entzun dira.


Nafarroari Omenaldia

“Nafarroari omenaldia” urtero ospatzen da. Foru Erkidegoko sektore zehatz batek Nafarroako aurrerapen eta ongizatearen alde egindako ekarpena goraipatzea du helburu.

Lehen aldiz 2003. urtean burutu zen. Urte hartan tokiko erakundeak omendu zituen; 2004. urtean, unibertsitate-erakundeak; 2005.enean, adinekoak; 2006.enean, garapenerako kooperaziorako GKEak, 2007.enean, nekazaritza eta abeltzaintza sektorea; 2008.enean, kirol-federazioak; 2009. urtean, hezkuntza erkidegoa eta bereziki lanbide heziketa; eta iaz, gizarte gaietako boluntarioak.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Barcina Lehendakariaren agerraldia
Jiménez lehendakariordearen agerraldia
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa