(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Donejakue Bideko Lagunen elkarteek Nafarroako Urrezko Domina jaso dute larunbata, 2011.eko abenduak 3


Nafarroako intsigniarik garrantzitsuena da eta, honen bidez, elkarte hauek Donejakue Bidea birgaitzeko egindako ekarpena aintzatetsi nahi izan du Foru Gobernuak


Transcripción textual del video

 

 

 

Nafarroako Urrezko Dominaren ematea.

Caamaño Urrezko Dominarekin erdian, Barcina Lehendakaria, Jiménez lehendakariordea eta gainerako sarituekin. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakariak Urrezko Domina, Foru Komunitateko intsigniarik garrantzitsuena, eman die gaur eguardian Nafarroako Donejakue Bideko Lagunen elkarteei: Lizarra, Los Arcos, Urdazubi-Baztan, Erribera eta Komunitate osoko elkarteari. Honekin, Donejakue Bidea birgaitzeko egin duten ekarpena aintzatetsi nahi izan du Nafarroako Gobernuak.

Dominaren ematea Nafarroako Egunaren ekitaldi nagusiena da. Eguardiko 12ak pasatxo zirela hasi da Kulturako, Turismoko eta Erakunde Harremanetarako Departamentuaren patio isabeldarrean, Yolanda Barcina buru zuela. Bertan izan dira, halaber, Alberto Catalán Nafarroako Parlamentuko lehendakaria, Roberto Jiménez Gobernuko lehenengo lehendakariorde eta Lehendakaritzako, Administrazio Publikoetako eta Barneko kontseilaria, eta Foru Komunitateko agintari nagusienak.

Ekitaldian, diploma bana eman zaie elkarte saritu bakoitzeko lehendakariei: Javier Caamaño Eraso, Lizarrakoari; María Victoria Arraiza Zorzano, Nafarroakoari; José Fernández D’Arlas, Urdazubi-Baztangoari; Gerardo Zúñiga Suberviola, Los Arcosekoari; eta Eduardo Serrano Gil, Erriberakoari.


Ekitaldiaren irudi orokor bat

Barcina Lehendakariaren hitzaldia Nafarroako Urrezko Dominaren ekitaldian. ( irudia handitu )

Urrezko Domina Javier Caamañok jaso du, Lizarrako elkarteko lehendakariak. Espainian sortu zen Donejakue Bideko Lagunen lehenengo elkartea izan zen eta aurten urrezko ezteilak ospatzen ari da. Ondoren, Nafarroako taldea sortu zen, duela 25 urte, eta, beranduago, Urdazubi-Baztan, Los Arcos eta Erriberakoa.

Nafarroako Lehendakariak, bere agerraldian, elkarte hauek azken hamarkadetan egindako lana eskertu du. “Bidearen berreskuraketan eragile erabakigarriak izan dira, gaur egun duen erlijio eta kultur eklosioaren arduradun zuzenak”, adierazi du. “Administrazio publiko eta elizbarrutiaren aurretik, eurak izan dira eta dira nahitaeztako eragileak”.

Saritutako elkarteen izenean, Lizarra, Urdazubi-Baztan eta Nafarroako taldeetako lehendakariek esker hitzak izan dituzte. Elkarterik zaharrenaren aldetik, duela 50 urte taldea sortu zutenez oroitu da bere lehendakari Javier Caamaño. Espainiako lehenengo Donejakue Bideako Lagunen elkartea eta, Parisekoaren ondoren, Munduko bigarrena sortu zutela ekarri du gogora. “Nazio eta nazioarte mailan eredu bihurtu ziren”, Donejakude Bidea “iraganeko erlikiatzat jotzen zen” garai batean, esan du.

Ekitaldia Iruñako Cámara Ganbera Abesbatzak girotua egon da, Josep Cabrék zuzendua. Hasieran Nafarroako Ereserkia jo du eta ondoren Francis Poulenc-en “Salve Regina” eta Alexander Lesbordes-en “Kantuz”.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Barcina Lehendakariaren Agerraldia
Nafarroako Urrezko Dominaren Foru Dekretua
Aurreko urteetako sarituak

Argazki galeria.

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa