(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Barcina Lehendakariak Lacunza Kalor Group-en fabrika berria inauguratu du Lakuntzan ostirala, 2011.eko abenduak 16


Instalazio honetan, berrikuntzan eta diseinuan oinarritutako negozio ildo berria hasiko du enpresak


Lacunza Kalor Group-en egoitza Lakuntzan.

Lacunza Kalor Group-en egoitza Lakuntzan. ( irudia handitu )

Yolanda Barcina Nafarroako Lehendakaria Lacunza Kalor Group enpresak Lakuntzan zabaldu duen fabrika berriaren inaugurazio ekitaldian izan da gaur goizean.

Lacunza Kalor Group lan sozietate anonimo bat da, berogailuak, tximiniak, berogailu tresnak eta sukaldeak egiten dituena. Instalazio berrietan, berrikuntzan eta diseinuan oinarritutako negozio ildoa hasiko dute, altzairuzko xafla osagarri nagusi izango duena. Fabrika berriak 5.800 metro kuadro ditu eta bertan 35 langilek egiten duten lan.

Joan den mendeko 40ko hamarkadan sortu zen enpresa burdin galdaketa gisa eta 70eko hamarkadan egurrezko sukaldeak egiten hasi zen. 1997. urtean, lan sozietate anonimoan bihurtu zen. Beste fabrika bat du Altsasun, 45 langilerekin: egurrezko sukaldeak, berogailuak eta tximinia tradizionalak egiten ditu bertan. Gaur egun, 9 milioi euro fakturatzen ditu urtean. Nafarroako Gobernuak 1.057.637 euroko diru-laguntzak eman dizkio ikerketa eta garapen lanetarako (I+G+b).

Barcina Lehendakariak enpresako zuzendari eta langileak zoriondu ditu proiektua gauzatzeagatik eta “inguru honetan enplegu aukera berriak sortu eta negozio ildo berriak hasteagatik”. Lehendakariak azpimarratu du, fabrika berri honetan, “tradizioa eta abangoardia batzen dira, ahaltsu bihurtu zaituzten produktuen balio eta funtsa mantentzen dituzue, eta ildo berriak sortu eta ahaltsuago eta lehiakorrago bihurtzen zarete”. Nafarroako enpresen eta lanpostuen biziraupenerako -nabarmendu du- funtsezkoa da “moldatzeko ahalmena”. “Nire iritziz, ezaugarri honen eredu oso ona zarete eta uste dut gogoan hartzekoa dela eta gure jarduera-esparruetan ezartzekoa”.

Lan enpresei eskerrak

Lehendakariak Nafarroako Lan Enpresen Elkarteari (ANEL) enpresei eskainitako laguntza eskertu dio eta Nafarroako Gobernua ANELekin lanean ari dela adierazi du zailtasunak dituzten enpresentzako aukera berriak bilatzen. “Uste dugu zeuen ereduak, kooperatiba eta sozietate mugatuenak, lanpostuak mantentzeko aukera egingarriak direla, eta are gehiago inguru honetan, non hainbat proiektu arrakasta garrantzitsuarekin gauzatu diren. Argi dago egoera berrietara moldatu behar dugula eta gure eskuetan dagoela, guztion eskutan, lurraldearekin konprometituta dauden lan erakundeak sortzeko formula eta konponbide berriak bilatzea”.

Lourdes Goicoechea Landa Garapen, Industria, Enplegu eta Ingurumen kontseilaria, José Javier Esparza Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, José Ramón Garín Lakuntzako alkatea, eta ANEL eta enpresako ordezkariak ere izan dira inaugurazio ekitaldian.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa