(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan giltzurruneko 40 transplante, gibeleko 24 eta bihotzeko 5 egin ziren 2011n astelehena, 2012.eko urtarrilak 2

2 pertsona itxarote-zerrendan daude bihotz bat jasotzeko zain, 16 gibela transplantatzeko eta 77 giltzurruna transplantatzeko

Transcripción textual del video

2011n zehar Nafarroan, guztira, giltzurruneko 40 transplante (haietatik 4 bizirik dauden emaileenak), gibeleko 24 transplante (3 bizirik dauden emaileenak) eta bihotzeko beste 5 transplante egin ziren. Hala adierazi du gaur Osasun Departamentuko Marta Vera Janín-ek informazio-ekitaldi batean; harekin batera, Foru Erkidegoko transplanteetarako koordinatzaile Juan José Unzué Gaztelu medikua izan da.

Datu horiek giltzurruneko eta gibeleko transplanteek gora egin dutela adierazten dute, 2010ean egin zirenekin alderatuta; iaz, giltzurruneko 25 transplante eta gibeleko 17 egin ziren. Aldiz, bihotzeko transplanteen kopuruak behera egin du: 2011. urtean 5 izan dira, eta iaz, berriz, 10. Bestalde, 2 pertsona itxarote-zerrendan daude bihotz bat jasotzeko zain, 16 gibela transplantatzeko eta 77 giltzurruna transplantatzeko, eta kopuru horretatik 10ek aldi baterako mediku-kontraindikazioa dute (momentuz ezin dute transplantatuak izan).

Guztira, 2011n zehar, Nafarroako Ospitale Zentroetan 25 heriotza entzefaliko izan ziren guztira (horrek esan nahi du garun-jarduera erabat eten eta itzulezina dela, baina gorputzeko organoak eman daitezkeela); kopuru horretatik 21 benetako emaile bihurtu zen, hiru mediku-kontraindikazio eta familiarren bi ezezko jaso baitziren. Dohaintza horietatik, guztira 36 giltzurrun, 12 birika eta 8 bihotz lortu ziren.

Ehunei dagokienez,ustezko 126 emaile hauteman ziren, eta haietatik 30 bakarrik izan ziren benetakoak; horri esker, 60 kornea lortu ziren: 15 Nafarroako transplanteetarako, 33 Foru Erkidegotik beste erkidego batzuetara bidali ziren eta 12 ikerketa zientifikoetarako bideratu ziren. Gainera, 16 hezur atera (hezur anitzak) eta 12 ECIP izan ziren (gazteengan bizkarrezurrean, gerrialdean trafiko-istripuz sortutako traumatismoa). Halaber, haurren ustezko bi emaile multiorganiko hauteman ziren, baina azkenean ez ziren bideragarriak izan.

Bestalde, Nafarroako osasun sare publikoan 4.672 erditze izan ziren zilbor-hesteko 260 odol-emailerekin Nafarroako Ospitale Gunean; 440 erditze Lizarrako García Orcoyen Ospitalean zilbor-hesteko 60 odol-emailerekin.; eta 930 erditze Tuterako Reina Sofia Ospitalean zilborraren 103 emailerekin.

Hezur-muineko transplanteei dagokienez, aurten 43 egin dira era autologoan –pertsona bera da emailea eta hartzailea-, (iaz 44 izan ziren) eta 25 era alogenikoan – transplantatutako ehuna, organoa etab. hartzailea ez den beste emaile batena da-, (iaz 24 izan ziren).

Ebakuntzak egiten diren ospitale-zentroei dagokienez, Foru Erkidegoan organoak Nafarroako Ospitale Guneko A zentroan (lehengo Nafarroako ospitalea) ateratzen dira, pertsonaren garun-heriotza egiaztatu ondoren, eta ehunena (korneak, hezurrak eta bihotzeko balbulak, batez ere), berriz, NOGko B zentroan (lehengo Virgen del Camino Ospitalea). Transplanteak Nafarroako Ospitale Klinikoan egiten dira (gibela, bihotza, giltzurruna eta hezur-ehuna) eta ehunenak zentro guztietan.

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Audioa
Bideoa
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa