(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Victor Sagardía-ren argazki-obra argitaratu du astelehena, 2012.eko urtarrilak 2


Artxiboak galdutako garai baten memoria berreskuratu du, Malerrekako paisaian


Familiako erretratua.

Javier Sagardía bere osaba Víctor Sagardía argazkilariari eskainitako liburuaren egilea da. Obrak argazki-bildumaren zati erakusgarri bat azaltzen du eta, horrekin batera, informazio osagarriak eta hausnarketak. Egilearen esanetan, artxiboa gizarte sinple eta landa-giroko bateko gaiekin elikatzen da, bere garaiko erlijiotasunean murgilduta dagoena. Sagardíak dioenez, historia txiki baten irudiak dira, Ituren bezalako herrien eguneroko bizimoduarena, kronikagilerik izan ez dutenak eta artxibo honekin galdutako garai baten memoria ikustarazten dutena

Bildumako argazkiak gaien arabera ordenatuta daude: ‘El fotógrafo y su archivo’ (Argazkilaria eta haren artxiboa), ‘Las fotografías familiares’ (Familiako argazkiak), ‘El álbum familiar’ (Familiako bilduma), ‘Excursiones y paseos’ (Txangoak eta ibilaldiak), ‘El palacio y la iglesia’ (Jauregia eta eliza), ‘Las personas y su entorno’ (Pertsonak eta haien ingurunea), ‘Los cambios en la vida y en el paisaje’ (Aldaketak bizitzan eta paisaian), ‘La vida en Ituren’ (Iturengo bizitza), ‘La vida en Pamplona’ (Iruñeko bizitza), ‘Los retratos’ (Erretratuak) eta ‘Grupos de familias’ (Familia-taldeak)

Hitzaurrean Pedro Manterolak gaineratu du argazkienak berezkoak direla "begirada eta haren enigma, berriena gauzarik familiarrenean hautematea eragiten diona, arrotza dena gauzarik ezagunenean", poetika "maitatzen denaren misterioan: familia, adiskideak, tokia, argia eta kolore ezagunak."

Guztira, obra honen 500 ale argitaratu dira, eta 22 euroan salduko dira Foru Erkidegoko liburu-dendetan eta Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Funtsean.

Victor Sagardía

Victor Sagardía 1900. urtean jaio zen Iturenen. Haren gurasoek, Francisco Sagardía eta Francisca Karrikaburuk, 11 seme-alaba izan zuten eta haietatik 7k bizirik iraun zuten. Iruñeko San Juango Elizbarrutiko Mintegian ikasi zuen, eta garai hartan hasi zen argazkiak ateratzen. Bere apaiz-bizimoduaren zati handiena Iturengo Sagrados Corazones-eko Kaperan egin zuen, eta bertan egunero meza eta arrosarioa ematen zituen. Jaiegunetan parrokiko organo-jole aritzen zen. 1947ko abuztuan Elgorriagako apaiz ekonomo izendatu zuten, Iturenetik bi kilometrotara, eta kargu hori izan zuen 1952ra arte. Eten horren ostean, Iturengo kapilautzara itzuli zen, erretiroa hartu zuen arte.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa