(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2011ko abenduaren amaieran 46.946 langabe zeuden Nafarroan asteartea, 2012.eko urtarrilak 3


Kopuru hori aurreko hilabetekoa baino % 2,41 handiagoa da


Langilea.

Langile bat bere lanpostuan.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren agentzietan erregistratutako langabe-kopurua 46.946koa zen 2011ko abenduaren amaieran. Aurreko hilabetearekin alderatuz, % 2,41 igo da; aurreko hilabete horretan, igoera % 2,39koa izan zen, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) hileroko estatistikaren arabera.

Nafarroako Gobernuko erakunde horretako zuzendari-gerente José Javier Esparzarentzat, datu horiek txarrak dira, eta azken urteotako joera adierazten dute abenduko hilabeteetan erregistratutako langabeziaren igoerari dagokionez. "Azken 14 urteotako abenduko hilabetean izandako langabeziaren igoeraren batez bestekoa % 5ean kokatu da. Oraingoan, % 2,41 hazi da. Ez da albiste ona, baina hilabete horretako joera da, eta agerian uzten du Eguberrietako kanpainak ez duela Nafarroan beste erkidego batzuetan izan dezakeen isla bera izan lan-jardueran. Gainera, ibilgailuak egiteko sektorean kontratuak amaitu izana nabaritu da (guztira, 477 pertsonak galdu dute lana), eta baita erakuntza-sektorean ere kontratuak amaitu izana, Eguberrietako festak direla eta". "Aldi baterako Lan Enpresen jarduera txikiagoa ere nabaritu da Eguberriak direla eta; eraikuntza-sektoreko ohiko dinamika ere berresten da, non kontratuak Eguberrietan amaitzeko ohitura dagoen, eta festa horiek amaituta berriz ere kontratazioak egiten dira", adierazi du Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari-gerenteak.

Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren agentziei dagokienez, Iruñekoak jasan dute igoera txikiena. Hala, Ensantxeko agentzia % 0,57 igo da, Yamaguchi-koa % 1,99 eta % 2,23 Errotxapeakoa. Igoera nabarmenena, berriz, Agoitzeko zonaldekoak izan du: % 6,15.

Jarduera ekonomikoaren azpisektoreei dagokienez, langabezia nabarmen jaitsi da aurrez enplegurik izan gabeko gazte-taldean (% 6,18) eta nekazaritzan (% 3,80), bai eta ondorengo arloetan ere: osasun-jardueretan, txikizkako merkataritzan, abeltzaintzan, ehizan eta haiei lotutako zerbitzuetan eta eraikin nahiz lorategietako zerbitzuetan. Bestalde, industrian (% 8,16), eraikuntzan (% 7,25) eta enpleguari lotutako jardueretan igo egin da.

Sexuaren arabera, 23.701 emakumezko daude lanik gabe eta 23.245 gizonezko; hala, emakumezkoen kasuan, % 0,61 jaitsi da eta gizonezkoen kasuan, berriz, % 10,24 igo da.

Adin-taldeen arabera, langabeziak % 6,28 egin du behera 25 urte baino gutxiago dutenen artean (4.761 dira), eta % 3,50  igo da 25 urte baino gehiagokoen artean.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Dokumentazioa:
Nafarroako enpleguaren estatistika. 2011ko abendua
Nafarroako enpleguaren hileroko txostena. 2011
Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa