(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan 28 pertsona hil ziren 2011n izandako trafiko-istripuetan asteartea, 2012.eko urtarrilak 3


Kopuru hori iazkoa baino % 28 txikiagoa da


Foruzaingoa Nafarroako errepide batean izandako trafiko-istripu batean laguntza ematen

Foruzaingoa Nafarroako errepide batean izandako trafiko-istripu batean laguntza ematen.

Nafarroan 28 pertsona hil ziren 2011n izandako trafiko-istripuetan, Nafarroako Gobernuak egindako balantzearen arabera. Kopuru hori % 28 txikiagoa da, 2010ean izandako heriotza-kopuruarekin alderatuz; urte hartan 39 izan ziren.

Abenduan 4 pertsona hil ziren Foru Erkidegoko herri barruko bideetan eta hiriarteko bideetan izandako istripuetan. Kopuru horren barnean abenduaren 28an hil zen ziklista bat dago, autopsiaren emaitzak jakiteko zain.

2011ko abenduan 337 trafiko-istripu izan ziren, haietatik 300 hiriarteko bideetan eta 37 herri barrukoetan eta, istripu horien ondorioz, 4 pertsona hiltzeaz gain, 5 zauritu larri eta 20 arin izan ziren.

2010eko abenduarekin alderatuz, Nafarroan gertatutako trafiko-istripuen kopurua % 9 igo zen, aldi horretan 306 istripu izan baitziren (271 hiriarteko bideetan eta 34 herri barrukoetan). Hildakoen kopurua bikoiztu egin zen (2010ean, 2 eta 2011n, 4), eta larri zauritutakoak, berriz, 10 izan ziren 2010ean eta 5, 2011n.

  

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa