(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

2011n Nafarroako Gobernuak irakasleentzako 300 prestakuntza-ekintza antolatu zituen, 8.937 parte-hartzailerekin asteazkena, 2012.eko urtarrilak 4


Nabarmentzekoak dira atzerriko hizkuntzen langileentzako arreta, kalitatezko sareak, Lanbide Heziketako ikastaroak eta on-line bidezko jardunaldiak edo prestakuntza


2011n Nafarroako Gobernuak irakasleentzako 300 prestakuntza-ekintza antolatu ditu, Hezkuntza Departamentuak aurkeztutako Prestakuntza Planaren barnean eta, guztira, bertaratze eta partaidetzako 8.937 ziurtagiri eman ditu.

Ahalegin nagusiak funtzio publikoan sartu berri diren irakasleei arreta emateko bideratuta daude, gehiengoa atzerriko hizkuntzen irakasleak direnak. Arlo honetan, hain zuzen, garatzen ari da Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxe publikoetan ingelesaren irakaskuntza hobetzeko Plana; haren arabera, 20 ikastetxe eleaniztun baino gehiagok ikastetxe horietan, maila eta zeregin berrietan sartutako irakasle berriak prestatzen dituzte.

Egin diren beste jarduera-ildo batzuk kalitatezko sareak dira; haietan Nafarroako 100 ikastetxetik gora parte hartzen dute. Kalitate-sare horiek hezkuntza-eredu guztietako irakasle-kopuru handi bat prestatzen eta haien lana bultzatzen laguntzen dute. Lan hori iragan abenduaren 21ean aitortu zen Nafarroako Jauregian egindako ekitaldi batean. Gainera, ikastetxeetako bizikidetza-klima etengabe hobetzeko jarduerak nabarmentzen dira. Haietan 20 klaustrok baino gehiagok parte hartzen du, maila partikularrean hainbat irakaslerekin batera.

Lanbide Heziketako ikastaro espezifikoak prestakuntza jarraituaren beste sektore bat dira, irakurmena, eskoletako liburutegiak edo teknologia berriak bezalako beste alderdi batzuk ahaztu gabe Integratic proiektuaren barnean; proiektu honetan Lehen Hezkuntzako ikastetxeek laguntzen eta parte hartzen dute.

Prestakuntzako modalitateen barnean, on-line prestakuntzak garrantzi berezia du; prestakuntza horretan 2.000 irakasle parte hartzen ari dira informazio eta komunikazioko teknologien eguneratze eta berrikuntzan. Gainera, ikastetxeetan egiten den prestakuntza garatzen da, eta bertan hainbat gaitako 150 lan-talde baino gehiago eratu da, Irakasleak Laguntzeko Zentroetako (ILZ) aholkularien tutoretzapean.

Mila pertsonatik gora jardunaldi eta kongresuetan

Bestalde, hezkuntza-paradigma berriei buruzko jardunaldietan 327 irakasle izan ziren eta ondorengo hizlariek hartu zuten parte: Carles Parellada, Inmaculada Serrano, Ramón Flecha eta Javier Bahón-ek. Azken honek adimen anitzen gaia jorratu zuen, eta gai hori izan zen, baita ere, Sor Monserrat del Pozo-k 600 irakasleri eta 200 gurasori emandako hitzaldien ardatz nagusia.

Halaber, autonomia, hezkuntza-lidergoa eta eskolako arrakastari buruzko kongresua azpimarratu behar da. Maila eta hizkuntz eredu guztietako ikastetxe publikoetako 160 zuzendaritza-taldetik gora parte hartu zuten bertan.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa