(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 187.446 euro inbertitu du Buztintxuriko Ikastetxe Publikoaren kirol-pista estaltzeko osteguna, 2012.eko urtarrilak 5


Otsailean prest izango den instalazioa egitura metaliko batek osatzen du 16 zutaberekin eta 7 metroko gutxieneko altuerarekin


Buztintxuriko Ikastetxe Publikoko kirol-pistaren estalketa

Obren egoera abenduaren 21ean. ( irudia handitu )

Buztintxuriko Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe Publikoak kirol-pista estalia izango du datorren otsailetik aurrera. Nafarroako Gobernuak 187.446 euro inbertitu du obra horretan, hau da, existitzen den pista estaltzen.

Obra Iruñeko Victor Eusa kaleko 1. zenbakian, erdigunearen alboan dago, 866 m2 inguruko azalera du eta honako honetan datza: egitura metaliko bat egitea 16 zutaberekin eta 7 metroko gutxieneko altuerarekin alde baxuenetan, alboko aldeak irekita izanik. Luzera handieneko aldea partzelako ardatz hego-ekialde eta ipar-ekialdean dago. Pistak ipar-ekialdea eta hego-ekialdea beste partzela batzuekin mugakide egiten du, ipar-ekialdean Victor Eusa kalearekin eta hego-ekialdean Iruñeko Santos Ochandátegui kalearekin.

Proposatutako bolumena angeluzuzena da, horrenbestez, ikastetxeko gainerako eraikinen lengoaiari erantzuna emateko. Erdiguneko eraikinetan integrazio formala bilatzen da. Gainera, estalkiaren egiturapean fokuak jartzea aztertzen da.

Proiektuaren egileak Arquitectos Asociados-eko Santiago Iribarren, Rafael Rojas, Alberto Valls eta Miguel Angel Zabala dira, eta eraikuntza-enpresa, berriz, Arian Construccion y gestion de infraestructuras, SA.

Jardunbide hau ikastetxe publikoetako instalazioek ahalik eta baldintza onenak izateko helburu orokorraren baitan kokatzen da, ikasle guztiei kalitatezko hezkuntza bat bermatze aldera, irakaskuntza fisiko eta kirol-irakaskuntzako curriculum-a barne.

4.055 metro koadroko azalera eta 229 ikasle

Buztintxuriko Haur eta Lehen Hezkuntzako IPak 2008ko urtarrilean zabaldu zituen ateak. Ikastetxea Iruñeko auzo horretako 9.000 m2-ko partzela batean dago, eta 4.055 m2-ko azalera erabilgarria du, beheko, lehenengo eta bigarrengo solairuetan banatuta. Ikastetxearen parean, eraikinaren arrapalak bereizita, jolas-patioa dago kirolgunearekin.

Ikastetxean A (gaztelania) eta D (euskara) ereduak ematen dira ingeleseko errefortzuarekin, eta Haur Hezkuntzako 229 ikasle ditu gaur egun -5 urte arte-, guztira hamar taldetan banatuta. Lehen Hezkuntzako ikasleak datorren ikasturtean hasiko direla lanean aurreikusita dago.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa