(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak “Santiago en Navarra. Imagen, memoria y patrimonio” liburua kaleratu du osteguna, 2012.eko urtarrilak 5


Carmen Jusué-ren obrak Foru Erkidegoan apostoluari buruz aurkezten diren kultu-adierazpen eta alderdi ikonografiko guztiak jasotzen ditu


Azalaren irudia. ( irudia handitu )

Santiago bidea –dio Carmen Jusuék- Europako lehen proiektu komuna izan zen. "Italia, Germania edo Eskandinaviako mugetatik Finisterre galaikoraino gizabanakoen eta giza taldeen konkurrentzia fisikoa eta espiritualaren zeinu ikusgarriena irudikatu zuen. Debozio-bide zen, baina baita ondasun, sentimendu, jakintza, uste sendo eta ametsen bidea ere; pelegrinazioen bidea Europako galtzada nagusia izan zen, zalantzarik gabe".

Ideia horrekin hasten da Nafarroako Gobernuak argitaratutako Carmen Jusuéren liburua, honako izenburu hau duena: " Santiago en Navarra. Imagen, memoria y patrimonio" (Santiago Nafarroan. Irudia, oroimena eta ondarea). Foru Erkidegoan apostoluari buruz aurkezten diren kultu-adierazpen eta alderdi ikonografiko guztiak jaso nahi dira lan honetan; horrek interesgarria egiten du garai ezberdinetan haren irudia irudikatzeko zenbat era dauden ikusita, eta adierazita dagoen estilo artistiko ezberdinak ikusita, kontuan hartzen bada gainera, era horiek, sarritan, iritzi-egoerak eta zaletasunak erakusten zituztela garai ezberdinen bitartez.

Obra sarrera batekin hasten da, eta bertan azaltzen da Europako Santiago bideen bidegurutze-egoerak zer eragin izan zuen Nafarroan. Egilearen arabera, horrek bere gizarte-egitura oso sakon nahastu zuen. Nafarren bizimodua eragin zuen, tenplu eta beste elementu liturgiko eta jainkotiarren berrikuntza eta ugaritzea ekarri zuen. Katedral eta monasterioen ateetan oinezkoei eta babesgabeei emandako arretak laguntza-sareak asko handitzea ekarri zuen. Gotzain eta abadeek sustatutako ospitaleguneak sortu ziren, erromesarentzako harreragune handiak Aragoi eta Nafarroako Pirinioetako sarreretan, laguntza-lanetan espezializatutako aginduen zentroak (tenplarioak, esaterako) eta, bereziki, Jerusalengo San Juango ospitaleak eta pribatuak ziren nekazaritza-elizei erantsitako ospitale txikiak. Josué-k azaltzen duenez, oinezkoen kopurua igotzeak negozio-gizon, merkatari, artisau-ostalari eta txanpon trukatzaileen talde berri bat sortzea eragin zuten; finean, burgesia bat, eta "bere dimentsio eta kokapenagatik ia bideragarria ez zen erreinu baten biziraute harrigarria"-ri oreka eta aukera emango ziona.

Hala, "gertaera erlijioso moduan hasi zena, jatorrizko izaera hori inoiz galdu gabe, ekarpen demografiko, kultural, ekonomiko edo artistiko oparoen eramaile bihurtu zen." Bideak kulturaren beste funtsezko elementu batzuk zabaldu zituen, obran kontaketa, testu, poema, iruzkin… moduan zehaztuko direnak, bai eta, halaber, aipatzen diren Santiagoren izenpeko tenpluak, kaperak eta ermitak ere; apostoluari egindako lehen debozio-adierazgarri nagusiak segitzen dira eta baita beste alderdi batzuk ere: onomastika, hagiografia, erretaulak, erlikiak eta ospakizunak, kofradiak eta elkarteak.

"Santiago en la memoria" (Santiago oroimenean) izeneko bigarren kapituluak santuaren ikonografia berraztertzen ditu, bere estiloak, garaiak eta egoerak. Santiago erromesaren ikonografia errepasatzen du, Santiago apostoluarena eta Santiago gizonarena ere, bere bizitzari, nekaldiari edo Konpostelara bere gorpua eramateari buruzko erliebe, tailu, kapitel, eskultura eta pinturetan

Hirugarren kapitulu baten izenburua "Santiago en la imagen. Patrimonio, advocación y símbolos" (Santiago irudian. Ondarea, deitura eta ikurrak) da. Obrako luzeena izanik, apostoluarekin nahiz Nafarroako Santiago bideari lotutako guztia biltzen da eta, horretarako, udalerrien irizpide alfabetikoa jarraitu da.

Liburuki honen 1.000 ale argitaratu dira, eta Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Funtsean ez ezik (Navas de Tolosa kalea, Iruñea), Erkidegoko liburu-dendetan ere eros daiteke 20 euroan.

 

Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa