(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

contacto de esta sección

Herritarren Arreta
Telefonoa: 948 012012
012*
Ordutegia:
  astelehenetik ostiralera, 8:00ak eta 19:00ak artean.
Helbide elektronikoa:
navarra@navarra.es
* Deiaren balioa: 0,34 euro, iraupena edozein dela ere.

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ikastetxeentzako euskarazko bost lehiaketa antolatu ditu astelehena, 2012.eko urtarrilak 9


Literatura, etnografia, deklamazioa, irrati-gidoia eta podcast lehiaketa, bertso idatzia eta bideo-grabaketako lehiaketak dira


Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak euskarazko bost lehiaketa antolatu ditu ikasturte honetarako Foru Erkidegoko ikasleen sormena, adierazpena eta hizkuntz gaitasunak sustatzeko.

Zehazki, antolatutako lehiaketak honako hauek dira: literatura, etnografiako "José María Satrustegi" "Pedro Diez de Ulzurrun" deklamazio, irrati-gidoi eta podcast-ekoa, bertso idatzikoa eta bideo-grabaketakoa.

Ikastetxeetako ikasleen artean euskara sustatzeko jarduera hauek burutzeko, Nafarroako Gobernuak 6.700 euro jarriko du. Saria jasotzen duen ikasleak erosteko txartel bat jasoko du dagokion sariaren balioan, eta hura horretarako atxikitako nahiz baimendutako establezimenduetan aldatu ahal izango du.

Sari ezberdinen deialdiak arautzen dituen oinarriak gaur argitaratu dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Euskarazko literatur lehiaketa

Lehiaketa honen bidez, Nafarroako Gobernuak euskarazko idazkerarekiko zaletasuna piztu eta zabaldu nahi du Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) ikasleen artean.

Narratiba eta poesia modalitateak ezarri dira hiru mailatan banatuta: Lehen Hezkuntzako azken zikloa, DBHko lehen zikloa eta DBHko bigarren zikloa. 1.450 euro emango da guztira, eta kopuru hori 150 nahiz 100 euroko sarietan banatuko da didaktika, kirol, bibliografia eta musikako materialean, maila eta modalitateen arabera. Obrak aurkezteko epea martxoaren 30ean amaituko da, 14:30ean.

"Jose Maria Satrustegi" Etnografia Lehiaketa

Lehiaketaren helburua, alde batetik, euskararen etnologia- eta folklore-gaiak bildu, idatzi eta zabaltzea da, eta bestetik, belaunaldien arteko hurbilketa sustatzea. Aztertutako gaiek toki-izaerako istorio, kontaketa, ipuin, esaera, haur-jolas, herri-tradizio eta testigantza historikoak aipatuko dituzte.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako nahiz Batxilergoko ikasleek parte har dezakete banaka edo taldeka; 200 euroko sari bakarra emango da didaktika, kirol, bibliografia edo musikako materialean egileen artean banatzeko, bat baino gehiago balego. Lanak aurkezteko epea martxoaren 30ean amaituko da, 12:00etan.

"Pedro Diez de Ulzurrun" deklamazio, irrati-gidoia eta podcast-eko lehiaketa

Ikastetxeentzako lehiaketa honen helburua, ahozko adierazpena sustatzea da irakurketaren, errezitazioaren bidez, irrati-saio bat eginez edo euskarazko informazio eta komunikazioaren teknologiak erabiliz.

Hiru maila daude: Lehen Hezkuntzako bigarren zikloa (deklamazioa), Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa (irrati-gidoia eta podcast-a) eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (irrati-gidoia eta podcast-a). 250 euroko sari bana emango da maila bakoitzean kultur jardueraren bat finantzatzeko edo ikastetxerako materiala erosteko. Obrak aurkezteko epea martxoaren 30ean amaituko da, 14:30ean.

Bertso idatzien XXIII. eskola arteko lehiaketa

Nafarroako Gobernuak, bertso idatzien lehiaketako edizio berri honekin, B eta D ereduetan eskolatutako ikasleen artean bertsolaritzaren inguruan interesa sustatu nahi du; ahozko literatur generoa izanik, euskarazko erregistro ezberdinetan ikasleen hizkuntza gaitasunak nahiz musikako gaitasunak aberasteko tresna eraginkorra da.

Lau maila daude eta Lehen Hezkuntzako hirugarren ikasturteko ikasleetatik hasita, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren ikasturte arteko ikasleak arte parte har dezakete. Hiru sari emango da maila bakoitzean antolatuko diren kanporaketen bost jaialdietan, eta helburu horretarako 3.000 euro banatuko da. Gainera, guztira sarietarako 500 euro emango da, eta kopuru horretatik maila bakoitzeko irabazleak 125 euro jasoko du. Sari horiek didaktika, kirol, bibliografia edo musikako materiala erosteko erabiliko da.

Parte-hartzaileek beren lanak martxoaren 30a, 14:30ak baino lehen aurkeztu beharko dituzte eta kanporaketak aurrerago adieraziko diren egun eta udalerrietan egingo dira.

Euskarazko bideo-grabaketako lehiaketa

Lehiaketa honen helburuak izango dira, alde batetik, euskarazko bizipenak adieraziko dituzten egileen gai interesgarrien grabazioa, eta bestetik, teknologia berrien erabilera sustatzea. Aztertutako gaiek aisialdian egindako zaletasunak eta jarduerak aipatuko dituzte.

Hurrenez hurren 150 eta 100 euroko bi sari izango dituen maila bakarra jasotzen da, eta diru hori didaktika, kirol, bibliografia edo musikako materiala erosteko erabiliko da. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleek banaka edo taldeka parte hartu ahal izango dute ikastetxearen bidez. Obrak martxoaren 30eko 14:30ak baino lehen aurkeztu beharko dira.


Prentsa oharra:

Albiste hau osorik izan nahi baduzu PDF artxibo batean sakatu hemen

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa